Durangoko azoka 2025
Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”
2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.
60 urteko ibilbidea “borobildu” du Durangoko Azokaren aurtengo edizioak
Joxe Azurmendiri aitortza ekitaldia egin diote Durangoko Azokaren azken egunean
Jakin Fundazioko eta Gerediagako kideek aitortza omenaldia egin diote gaur Joxe Azurmendiri. Pentsalari, idazle eta euskaltzaleari eskainitako Jakin aldizkariren azken zenbakia izan du abiapuntu ekitaldiak. Horrekin batera, Azurmendiren Manifestu atzeratua errezitatu dute hainbat poetak Durangoko Azokako azken egunean.
Joxe Azurmendi zenbait autore feministarekin elkarrizketan, Sormen Bekaren komiki irabazlean
Gazaren aurkako genozidioa, oso presente Durangoko Azokako nobedadeetan
Idazle asko beren nobedadeak aurkezten ari dira egunotan euskal kulturaren plazan, eta horietako batzuek palestinar herriaren aurkako genozidioa jorratu dute, Ekialde Hurbilean gertatzen ari dena azaltzeko asmoz.
Zuloaren silueta hitzez marrazten
Harkaitz Cano eta Eider Rodriguez idazleek “Silueta” eta “Dena zulo bera zen” liburuak aurkeztu dituzte Durangoko Azokaren hirugarren egunean, hutsuneak mamitzeko bi ariketa literario zeharo ezberdin.
Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren aurkako geldiunea egin dute Durangoko Azokan
Bisitari, sortzaile eta antolatzaile ugarik bat egin dute protestarekin, Israelgo Estatua Palestinan egiten ari den genozidioa salatzeko eta elkartasun mezua zabaltzeko.
Durangoko Azokak geldialdia egin du genozidioa salatzeko
Palestinako genozidioa salatzeko geldialdia egin du Durangoko Azokak. Kultura erdigunean jarri eta mugaz gaindiko elkartasun mezua zabaldu dute ehunka kulturazalek Landako Plazan egin duten ekitaldian.
Durangoko Azokako hamar bisitaritik bederatzik erosi egiten dute
Siadeco ikerketa etxeak Azokara bertaratzen diren sortzaile, eragile eta bisitarien profila eta portaera ikertu zuen iaz, 2024ko edizioan. Euskara eta euskal kultura bultzatzea da joateko arrazoi nagusia, eta iaz, batez beste, 55,19 euro gastatu zituzten bisitariek.
Ruper Ordorika: “Kantuen bitartez antolatzen dut neure anabasa”
Oñatiar musikari erraldoiak, herri honen bizitza emozionalaren kronikari nekaezinak, Lurra ikutu barik diskoa (Elkar, 2025) argitaratu du, sasoi zail batean “hautatu gabe, gainetik, etorri zaizkidan gai batzuk” musikatzeko ariketa zirraragarria. Lan hori ontzeko ahaleginaz, sortzeaz, musikariekiko harremanaz, ikaran ari den mundu batean kokatzeko moduaz eta musikaren industriaz hitz egin dugu Ordorikarekin, Durangoko Azokaren atarian.
Nhil taldea, Ahotsenean
Musika beltza egiten duen taldeak "Etxea" diskoa aurkeztu du Musikaren Plazan, Durangoko Azokaren bigarren egunean.
Euskara hizkuntza nazional gisa aldarrikatu du Euskal Herrian Euskaraz elkarteak
"Euskaraz bizitzeko, euskal errepublika" lelopean, jende andana bildu da larunbat honetan Durangoko kaleetan zehar, Durangoko Azokaren baitan.
Kulturzaleek eta sortzaileek lepo bete dute Azoka bigarren egunez
Durangoko Azokaren bigarren eguna bete-beteta egon da.
Sortzaileak gustura agertu dira Azokak daraman erritmoarekin, eta jendea erruz bertaratu da eguneko planaz gozatzera.
Kultur sortzaileekin bildu gara, aurtengo nobedadeetako batzuk ezagutzeko
Euskal kulturaren plazan izatea esperientzia hunkigarria eta aberasgarria da musikari zein idazleentzat. Eskertuta agertu dira, eta Durangoko Azokaren garrantzia azpimarratu dute denek.
Honelakoa izan da Durangoko Azokaren bilakaera: 60 urte bete dira ateak ireki zituenetik
Franco bizirik zen duela sei hamarkada kultur topaguneak ateak lehen aldiz ireki zituenean. Gerediaga Elkarteak kudeatzen du, eta antolatzaileek hasierako zirrara izan dute hizpide elkarrizketa honetan.
Kak! taldea , Ahotsenean
Kak! taldeak Ahotsenea guneko egitaraua abiatu du gaur, larunbatarekin, Durangoko Azokaren 60. edizioaren bigarren jardunaldian.
"Kendutako azken kartela" diskoa aurkeztu du bertan.
Kulturaren plaza handira jauzi egingo dute Nagore Tamayo eta Maider Arruti artista gazteek
Nagore Tamayo tolosarra da, 25 urte ditu eta 'Nondik abiatu inora' dantza garaikideko obra aurkeztuko du gaur, Durangoko Azokan. Maider Arrutik 22 urte ditu eta errenteriarra da, eta 'Barruko dardara' film laburra erakutsiko du gaur jendaurrean. Durangon horren ohiko ez diren disziplinekin parte-hartu ahal izateko aukeraz eta gazteen sormenaz aritu da solasean Orain.eus eurekin.
Irati Bazetak ‘Harien isla’ erakusketa aurkeztu du Atartean
Irati Bazeta ilustratzaile abadiñarrak Durangoko Azokaren Sormen Beka irabazi zuen iaz, "Harien isla" proiektuarekin, eta gaur aurkeztu dute horren emaitza, Atartea gune berrian, Durangoko Museoan.
Lanaren helburua "intersekzionalitatea tresna analitiko kritikotzat hartuta euskara jendea osatzen duten askotariko errealitateak arakatzea da, hariak eta egiturak ikusaraztea, botere sistemez gogoeta eginez".
Ikasleak, Durangoko Azokaren lehen eguneko protagonistak
Ateak ireki eta berehala, ikasleen uholde batek hartuko ditu Landako korridoreak eta gainerako gune guztiak.
Iñigo Etxezarretarekin (ETS) eta Pirritx eta Marimotots pailazoekin hitz egin dugu Durangoko Azokaren 60. edizioaren lehen orduetan.
Durangoko Azoka martxan da
10:30ean, Landako gunearen ateak ireki dituzte, eta ikasleen oldea salmahaietan zehar zabaldu da.
Ikasle Goiza da Azokako lehenengo hau, baina publiko guztiarentzat egongo dira ireki gune guztiak.