EAJ
Legez besteko bi proposamen egin dituzte Legebiltzarrean, Falangeak Gasteizen egindako ekitaldiko istiluen ondorioz
EAJk eta PSE-EEk testu bat proposatu dute istiluak "irmo" gaitzesteko. EH Bilduk, aldiz, faxismoaren edozein ekitaldi publiko debekatzea proposatu du.
EAJk eta PSE-EEk legez besteko proposamena erregistratu dute, Legebiltzarrak Gasteizen izandako istiluak gaitzetsi ditzala eskatzeko
Joseba Diez Antxustegi eta Ekain Rico EAJren eta PSE-EEren legebiltzarkideek EAJk eta PSE-EEk elkarrekin Eusko Legebiltzarrean erregistratu duten legez besteko proposamenaren berri eman dute ostegun honetan.
ELAk kritikatu du EAJk Palestinako sarraskiaren inguruan diskurtso "anbiguoa" duela
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritikatu du EAJk diskurtso "anbiguoa" duela Israelek Palestinan egindako "genozidioaren" aurrean, eta uste du jeltzaleek ezin dutela entzungor egiten jarraitu atzoko mobilizazioen ostean, Eusko Jaurlaritzan daudelako.
Aitor Esteban: "Deigarria egiten zait jende talde batek pentsatzea kausa batzuk beraienak besterik ez direla"
Palestinaren aldeko mobilizazionen barruan, ELAk Sabin Etxe aurrean eserialdia egin zuela eta, Estebanek defendatu du berak eta EAJk bi urte daramatzatela Israelek Gazan egindakoa sarraskia dela eta esaten, eta alderdiak "argi eta behar den moduan jokatu" duela azpimarratu du.
Aitor Esteban: "Gipuzkoa oso garrantziatsua da, eta EAJ Gipuzkoan egongo da, aurpegia emango du eta borroka egingo du hurrengo hauteskundeetan"
Donostian Goiaren aroa amitzear denean, "erreleborako une egokia" dela defendatu du. EAJko EBBren presidenteak nabarmendu du berak beti egin duela "erreferente berriak" sortzearen alde eta iragarri du ildo horretan alderdiak "mugimendiak" egingo dituela eta "behar denean" emango dela horren berri.
Hamar urteko alkate ibilbidean Eneko Goiak Donostian gauzatu edo abiatu dituen proiektuak, hemen
Goiak ostegun honetan utziko du Donostiako alkatetza, hamar urteren ondoren. Ia hiru legegintzaldi horietan hainbat proiektu bultzatu ditu, horietako batzuk bukatuta daude, eta beste batzuk, berriz, bidean.
Eusko Jaurlaritzan EAJren eta PSE-EEren artean "lan-giro ona" dagoela esan du Javier Hurtadok
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak kritikatu egin du jeltzaleek euskararen edo enplegu publikoaren legearen inguruan lortutako adostasuna hautsi izana, baina bi alderdien arteko lan-giroa ona dela nabarmendu du.
Pasaiako portuaren inguruko polemika eta transferentziak eztabaidagai, "Parlamento en las ondas" saioan
EAJk eta PSE-EEk Eusko Jaurlaritzaren indarra nabarmendu dute, EH Bilduk barne krisia ikusten du, eta PPk eta PSE-EEk transferentzien erabileran jarri dute azpimarra.
Osakidetzak asistentziarako 22 anbulantzia eta esku-hartze azkarreko 5 ibilgailu erosiko ditu
EH Bilduk Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan egindako galdera bati erantzunez iragarri du lizitazio hori Alberto Martinez Osasun sailburuak. Urte amaierarako aurreikusita dago, eta 10,9 milioi euro bideratuko dira horretarako.
Berriozabal: "Hau ez da EAJren eta PSE-EEren arteko harreman arazo bat, Anduezak EAJrekin hartu duen jarrera baino ez da"
Eneko Anduezaren adierazpenak gorabehera, EAJren eta PSE-EEren arteko harremana ona dela nabarmendu du Jone Berriozabal EAJren Araba Buru Batzarreko presidenteak.
Osakidetzak bere gain hartuko ditu haurdunaldiaren borondatezko eteteak, progresiboki, baliabide propioekin
Gaur egun, Euskadiko emakume guztiek ziurtatuta dute doako zerbitzu hori, "berdintasunean, unibertsaltasunean eta osasun-sistemaren baitan", egiaztatutako klinikekin lankidetzan.
Eider Mendozak Bidegi auziari bukaera emateko eskatu du, eta "politika egiteko modu hau" uzteko eskatu dio EH Bilduri
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak Bidegi auziari buruzko iritzia eman du Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean. "Politika egiteko modu hau" alde batera uzteko eskatu dio EH Bilduri, auziak sufrimendua sortzen baitu.
EAJk EH Bilduri eskatu dio "seriotasunez" negoziatzea eta hedabideetan "zarata gutxiago" egitea
Joseba Diez Antxustegi Eusko Legebiltzarreko EAJren bozeramaileak atzo Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile orokorrak proposatutakoa baztertu du, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru aldundien aurrekontuak batera negoziatzea, alegia.
Anduezak, EAJri: "Gauzek funtziona dezaten, elkarrizketa eta konfiantza behar dira"
Anduezak zehaztu duenez, koalizioko gobernu batean oso garrantzitsua da "harremanak ondo zaintzea eta elkarrizketa ona egotea", Ortuzarren eta haren artean zegoen bezala, eta elkarrekin "sintonia pertsonala eta konfiantzazko elkarrizketak" zituztela adierazi du.
GKSk Palestinako bandera kendu du Azpeitiko batzokiko balkoitik, EAJ "genozidioaren konplizea" dela iritzita
Ekintza Azpeitiko Gaztetxeak hartu du bere gain, sare sozialetan zabaldutako bideo baten bidez. Horretan ikus daiteke gazte batzuk eskaileretara igotzen eta batzokiko balkoitik Palestinako bandera kentzen. Ohar baten bidez, "Palestinako herriari kalte egitea" leporatu dio EAJk Gazte Koordinadora Sozialistari, "pseudo-politika partidario higuingarri bat eginez".
Torresek defendatu du PSE-EEk eta bere ordezkari guztiek "norabide berean" eta "helburu politiko berarekin" lan egiten dutela
Sailburu sozialistarentzat "mingarria" da EAJ Anduezaren irudia "kaltetzen saiatzea" eta "ez da onargarria" Gobernu Kontseiluko ordezkariak horretan aritzea.
Goia: "Azken 10 urteotan egin dugun kudeaketa, ona zein txarra, PSErekin partekatutako erantzukizuna izan da"
Azken egunetan PSEren eta EAJren buruzagien artean izandako kritiken inguruan mintzatu da Eneko Goia Donostiako alkatea ETB2ko En Jake saioan.
Eusko Jaurlaritzaren eta hiru aldundien aurrekontuak batera negoziatzeko prest dagoela jakinarazi die EH Bilduk EAJri eta PSEri
Naiz Irratian egin dioten elkarrizketan, Arnaldo Otegik esan du oraingoz ez dela nagoziaziorik izan, baina eskaintzak "erantzun positiboa" jasotzea espero duela. "Iaz ez bezala, gauzak beste modu batera egiteko aukerak egon daitezke. Gonbidapena mahai gainean dago, eta bideak irekita daude", adierazi du.
Anduezaren jarrerak "deserosoago" sentiarazten ditu Jaurlaritzako sailburu sozialistak jeltzaleak baino, Zupiriaren ustez
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak Eneko Anduezak azken egunotan egindako adierazpenak izan ditu hizpide. PSE-EEko idazkari nagusiak ohartarazi zuen gobernu koalizioa "arriskuan" egon daitekeela, "EH Bildurekin akordio identitarioak bilatzen jarraitzen badu".
Sanchezek "eskua luzatuta" duela esan du, eta elkarrizketaz eta autogobernuaz mintzatu da EAEko osasungintza hobetzeko, EAJren kexen aurrean
Maribel Vaquero EAJren bozeramaileak Kongresuan gogorarazi duenez, Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak aurrerantzean ez du parte hartuko Lurraldearteko Osasun Kontseiluaren bileretan, "Osasun sistemaren premiak arintzeko proposamenekin" joan baita, eta Ministerioak "argudio sinesgarririk gabe atzera bota" baititu. Pedro Sanchez presidenteak erantzun dio Gobernua "oso kontziente" dela osasungintzak dituen beharrizanez. "Badakigu asko dagoela egiteko, eta, jakina, ez dago zalantzarik erronka horiek onbideratzeko irtenbideak aurkitzeko lanean jarraituko dugula", azpimarratu du.