Epaiketak
2025/05/12 - 16:04
Hiru urte eta erdiko zigorra diskoteka-atezain bati, gizon bati eraso eta barrabil bat galaraztea egotzita
Espetxe zigorra ezarri egingo diola berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Arlo Zibileko eta Zigor-arloko Salak. Biktima diskotekako areto pribatu batera sartzen saiatu zen, baina atezainak sartzea eragotzi zion, barrabiletan hainbat belaunkada emanda.
2025/05/10 - 19:40
Auzipetutako zazpi ekintzaileen alde eta Aroztegiaren aurka Elizondon egin duten kanpaldia amaitu dute
Auzipetuei "talde kriminaleko kide izatea" egotzi diete, eta guztira 20 urteko kartzela-zigorra eta 56.000 eurotik gorako isunak jartzeko eskatzen dute. Epaiketa maiatzaren 19an hasiko da.
2025/05/08 - 20:07
Auzitegi Nazionalak Iratxe Sorzabal absolbitu du, Guardia Zibilak "tratu ankerrak" eman zizkiola aitortua
Zigor-arloko salak ondorioztatu duenez, atentatuaren egiletza oinarritzen zen froga "bere oinarrizko eskubideak urratuz" lortu zen, zehazki, "hura zaintzen zuten funtzionarioek elektrodoak aplikatu ondoren, deklaratzera behartze aldera".
2025/04/25 - 14:50
Behin-behinean espetxera bidali dute Tuteran eta Ribaforadan bi nekazari hiltzeagatik auzipetutako gizona
Nafarroan eta Lleidan hiru nekazari hiltzea leporatzen diote gizonari, eta Nafarroako hilketen auzian, uko egin dio epailearen aurrean deklaratzeri. Hark espertxera bidali du behin-behinean.
2025/04/25 - 12:15
Nafarroako Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Manadako bi kondenaturi zigorra urtebete jaistea
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du 2016ko sanferminetako bortxaketagatik zigortutako bi laguni kartzela-zigorra urtebete jaistea, 15 urtetik 14ra.
2025/04/22 - 16:11
Fiskaltzak bi urteko kartzela zigorra eskatu du jihadismoa egotzita Gasteizen atxilotutako emakumearentzat
Fiskaltzaren eskaera ofiziala gorabehera, kasuaren ardura duen fiskalak adierazi du ez datorrela bat. Bere aburuz, zigorra urtebetera murriztu eta zaintzapeko askatasunik gabekoa daiteke. Auzia epaiaren zain geratu da.
2025/04/16 - 18:01
Anagrama argitaletxeak Bretonen liburua publikatzeko eta zabaltzeko kontratua bertan behera utzi du
Agiri batean, argitaletxeak azaldu du behin kontratua etenda, egilearen esku geratuko direla berriro 'El odio' liburuaren gaineko eskubideak.
2025/04/14 - 14:36
''Akordio batera iritsi arren, berak ez du aitortzen sexu-erasoak egin izana''
Lurdes Pascual sexu-erasoagatik kondenatutako gizonaren abokatuak azaldu duenez, aldeek itxitako akordioari esker, 6 urtez espetxean egon beharrean, 7 urtez Estatutik kanporatuko dute.
2025/04/14 - 14:05
Zazpi urtez kanporatu egingo dute Uharteko jaietan bederatzi adingaberi sexu erasoak egin zizkien gizona
Nafarroako Lurralde Auzitegian goizean egin den ahozko saioan, 35 urteko gizonezkoak onartu egin ditu leporatzen zaizkion delituak.
2025/04/13 - 20:16
Gaur epaituko dute Uharteko jaietan bederatzi adingaberi sexu erasoak egiteagatik akusatutako gizona
Nafarroako Lurralde Auzitegiak baieztatu duenez, aldeek akordioa itxi dute, eta 10:00etatik aurrera emango dituzte xehetasunak. 31 urteko espetxe zigorra eskatu dute ustezko erasotzailearentzat, 2024ko irailean hainbat neskatori sexu erasoak egitea egotzita.
2025/04/11 - 23:20
Frantsesez deklaratzeari uko egiteagatik, epaitegitik kaleratu dituzte Euskal Herrian Euskarazeko aktibistak
Euskal Herrian Euskaraz mugimenduko bi ekintzaileak "euskararentzako justizia" eskatuz pintaketak egiteagatik epaitu behar zituzten. 1.500 euroko isuna ezarri diete biei.
2025/04/11 - 15:54
Barne kontseilari ohiak esan du teknikariengatik bidali zela berandu alerta mezua, ez Mazonengatik
Valentziako GOIDIaren kudeaketa ikertzen ari den Catarrojako epailearen aurrean hitz egin du Salome Pradas Barne kontseilari ohiak, eta bere abokatuaren galderei soilik erantzun die.
2025/04/09 - 15:45
Anagrama argitaletxeak Bretoni buruzko liburua zabaltzeko eskubidea duela berretsi du Bartzelonako Auzitegiak
Joan den martxoan, Anagrama argitaletxeak 'sine die' bertan behera utzi zion 'Jose Breton' auziari buruz Luisge Martinek idatzitako 'El odio' liburua banatzeari. Bi seme-alabak hiltzeagatik kondenatuta dago Breton, eta liburu horretan krimena egin izana aitortu du, lehen aldiz.
2025/04/08 - 14:01
Beste gertaera batengatik absolbitu egin dute Gasteizen gazte bat hiltzea egozten dioten dantzalekuko atezaina
Epailearen arabera, "arrazoizko zalantzak" daude salatzaileak Glass pubean izandako lesioen jatorriaren inguruan. Atezainak eta bezeroak eztabaida izan zuten eta azken horrek lesio arinak izan zituen.
2025/04/07 - 14:03
Amaia Zabarte Gipuzkoako Auzitegira iritsi da, jasandako polizia-erasoa salatzera
Epaileak berriro ireki du auzia, irudiek gezurtatu egiten dutelako Ertzaintzaren bertsioa. Zabartek salatzen du foam pilotakada batek zauritu eta ondoren ertzain batek jo egin zuela.
2025/04/02 - 15:09
Dani Alvesen absoluzioaren kontrako helegitea jarriko du Fiskaltzak
Ministerio publikoak uste du Alves errugabe jo duen epaiak Espainiako Konstituzioa eta Zigor Kodea urratzen dituela.
2025/04/01 - 19:34
Donostiako epaile batek lehen aldiz baliogabetu du HMEI indizea aplikatuta zeukan mailegu bat
Bezero batek 2006an Kutxabankekin izenpetutako mailegu bat da bertan behera geratu dena. Orain, finantza erakundeak itzuli egin beharko dio kontratua sinatu zenetik "hileroko kuoten bidez ordaindutako guztia".
2025/03/31 - 17:48
Marine Le Pen errudun jo dute ustelkeriagatik, eta kargu publikoan aritzeko inhabilitazioa ezarri diote
Lau urteko espetxea (horietako bi bakarrik bete beharko ditu), 100.000 euroko isuna eta kargu publikoan aritzeko bost urteko berehalako inhabilitazioa ezarri dizkiote Frantziako eskuin muturraren buruari. Horrenbestez, ezingo du hautagai izan 2027ko hauteskunde presidentzialetan.
2025/03/31 - 15:10
11 adingaberi sexu erasoa egitegatik epaitutako Hondarribiko surf irakasleak kartzelan jarraituko du
Akusatuaren defentsak egindako eskaera baztertu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren 3. Sekzioak. Argudiatu duenez, gizonaren balizko ihesa eta biktimak birbiktimizatzea saihestu nahi du.
2025/03/31 - 14:59
Marine Le Penek auzitegia utzi du bere epaiaren xehetasunak ezagutzera eman aurretik
Kargu publikoetan jarduteko berehalako inhabilitazioa ezarri diote Frantziako eskuin muturreko buruzagiari, Europako Parlamentuko dirua euren alderdia finantzatzeko erabiltzeagatik. Epaiak kolokan utzi du bere etorkizun politikoa.