Epaiketak
2025/05/20 - 16:39
Bilboko gizonen ustezko hiltzailearen kasuko epaimahaia bilduta dago
Epaiketaren azken jardunaldiaren ondoren, akusazio partikularrak 39 urteko kartzela zigorra eskatzeari eutsi dio. Fiskaltzak 16 urtekoa eskatu du. Defentsak, ordea, soilik iruzur delitua onartzen du.
2025/05/20 - 10:35
Aroztegiko zazpi akusatuek "talde antolatuta" osatzen zutela adierazi dute akusazioaren hiru lekukok
Akusazioaren lekuko gisa, bi guardia zibilek eta hirigintza proeiktuaren bazkideetako batek deklaratu dute lehen saioan. Guztira, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euroko isuna eskatzen duela zazpi auzipetuentzat.
2025/05/19 - 20:40
"Ez nazatela zigortu egin ez dudanagatik", eskatu du Nelson Davidek
Fiskaltzak 16 urteko homizidio-eskaerari eutsi dio, eta defentsak, berriz, iruzur-delitua egin zela defendatu du.
2025/05/19 - 19:15
Zornotzan gazte bat egoera begetatiboan utzi zuten 6 kondenatuei ezarritako zigorrak berretsi ditu Gorenak
Gauzak horrela, EAEko Auzitegi Nagusiak emandako epaia berretsi du. Hala ere, hiru akusaturen kondenak egun bakar bat murriztu ditu. 6 eta 20 urte arteko espetxealdiak ezarri zaizkie.
2025/05/19 - 12:42
''Herri oso baten hitza zapalduko duen epaiketa bat da''
Abian da zazpi baztandarren kontrako epaiketa Aroztegiko lanak geldiaraztea leporatuta. Guztira, 20 urteko zigorra eta 56.000 euroko isuna eskatzen diete. Fiskala saiatu da epaiketa saihesten, baina auzipetuen aldeko komiteak salatu du enpresak uko egin diola.
2025/05/16 - 20:51
Hadi Matarri 25 urteko kartzela-zigorra ezarri diote Salman Rushdie idazlea hiltzen saiatzeagatik
Horrela, New Yorkeko epaile batek Fiskaltzak eskatzen zuen zigorrik handiena ezarri dio. Matarren abokatuak uste du epaimahaiak ezin izan duela inpartziala izan prozesuan zehar. Auzia bi astean ebatzi dute, eta epaimahaiak bi ordu eskasean adostu du epaia.
2025/05/16 - 18:07
Adostasunik gabe amaitu da Espainiako errege emerituaren eta Revillaren arteko adiskidetze-saioa
Miguel Angel Revilla Kantabriako presidente ohiaren abokatuak esan du horrek ez zuela gezurrik esan Juan Carlos Borboikoari "iheslari fiskal" deitu zionean. Emerituaren abokatuaren iritziz, "dena ez da onargarri lehia politikoan". Juan Carlos I.a ez da saiora agertu.
2025/05/16 - 16:21
Perituek baieztatu dute Nelson David Moreno biktimaren etxean egon zela
Adituek azaldu dutenez, nahiz eta indarkeria fisikoaren arrasto garbirik ez egon, litekeena da erailketa "mataleon" teknika erabilita egin izana.
2025/05/15 - 19:26
Ertzaintzak argi du 2021ean Bilbon hilda agertu zen gizona erail egin zutela
Hilketa hau eta beste lau gizon hiltzea egotzi dioten gizonaren kontrako lehen epaiketaren bigarren saioa egin dute ostegun honetan Bizkaiko epaitegietan. Lekukoek, Ertzaintzako agenteek eta biktimaren nahiz akusatuaren lagunek deklaratu dute gaurko saioan.
2025/05/15 - 14:47
Nelson Daviden aurkako epaiketan, gertatutakoa hilketa izan zela nabarmendu du ikerketaren buruak
Ustezko hilketaren ikerketa eraman zuten zazpi ertzainek deklaratu dute gaur epaiketan. Ertzainburuak argi eta garbi esan du gertatutakoa hilketa izan zela.
2025/05/15 - 14:18
Maiatzaren 19an hasiko da 'Aroztegiko auzia'ren epaiketa, akordioa lortzeko saiakerek kale egin baitute
Zazpi baztandar daude auzipetuta hirigintza enpresa batek Lekarozen (Baztan) egin asmo zuen luxuzko proiektuaren kontra protesta egiteagatik. 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euroko isuna eskatzen dute. Auzipetuen aldeko komiteak salatu duenez, enpresak hautsi du negoziazioa.
2025/05/15 - 14:17
Iaz Iruñean pisukidea hiltzeagatik akusatutako gizonak 16 urteko kartzela zigorra onartu du
Hilketa argitzeko epaiketa hasi aurretik akordio batera iritsi dira bi aldeak, eta, horrenbestez, prozesua amaitutzat eman dute. Zigortutako gizonak hilketa aitortu eta 16 urteko kartzela zigorra onartu du.
2025/05/15 - 12:03
''Akusatuak erabaki du egia ez diren argudioekin defendatzea bere burua''
Nelson David Morenok, bost gizon hiltzea egozten dioten akusatuak, ukatu egin du epaitzen ari diren kasuko biktima hil zuenik. Epaiketako lehen saioan, ukatu egin du homizidio edo hilketa delitua, baina aitortu du biktimari lapurreta egin ziola.
2025/05/14 - 19:24
Bilboko hilketen ustezko egileak ukatu egin du lehen krimena
Akusatuak aitortu egin du iruzurrak eta lapurretak egin izan dituela, baina talde antolatu batek "erabili" izan duela argudiatu du: "Inozoa izan naiz, tranpan erori egin naiz".
2025/05/14 - 11:45
Bilbon eraildako gizonen ustezko hiltzailearen kasuaren epaiketa hasi da
Akusazioak eta defentsak zehaztuta dituzte estrategia prozesalak. Defentsak frogak falta direla dio, eta akusazioak onartzen du ez dagoela lekukorik ez autopsia erabakigarririk, baina bai errudun dela ebazteko adina zantzu.
2025/05/14 - 09:49
Albiste izango dira: Bilboko ustezko hiltzailearen epaiketa, Pepe Mujicaren heriotza eta CEBEK
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/13 - 22:28
Bilboko gizonen ustezko hiltzailearen kasua epaituko dute asteazken honetatik aurrera
Akusazio partikularrak 39 urteko kartzela-zigorra eskatzen du, eta Fiskaltzak 16 urte eta hiru hilabeteko espetxealdia. Defentsak, ostera, absoluzioa eskatuko du.
2025/05/13 - 21:25
Familiaren abokatuaren eta Nelson Daviden defentsaren ikuspegi kontrajarriak epaiketaren bezperan
Saul Castro familiaren eta Gehitu elkartearen abokatuak uste du frogatuta geratuko direla Nelson Daviden aurkako akusazioak. Aldiz, Jorge Romero defentsako abokatuak bere bezeroaren errugabetasuna defendatuko du.
2025/05/13 - 17:32
Sorzabalen epaia ''garrantzitsua'' dela azpimarratu du Jaurlaritzak, eta giza eskubideak defendatu ditu
Iratxe Sorzabal ETAko buruzagiari Poliziak "tratu ankerrak" eman zizkiola egiaztatzen duen Auzitegi Nazionalaren sententziaren "garrantzia" nabarmendu du Maria Ubarretxenak, eta Eusko Jaurlaritzak giza eskubideekin duen konpromisoa berretsi du.
2025/05/13 - 15:41
18 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote Depardieuri sexu-erasoagatik
Aktore frantziarraren aurkako lehen epaiketa izan da, eta 2021ean sexu-erasoa egiteagatik errudun jo dute. Biktimen abokatuaren ustez, epaia "emakumeen garaipena eta Depardieuren inpunitatearen amaiera da". Aktorearen defentsak errekurtsoa iragarri du.