ETA
50 urte Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela: senideek memoria eta aitortza aldarrikatzen dituzte
Mende erdi joan da frankistek Jon Paredes Txiki eta Angel Otaegi fusilatu zituztenetik. Urte horietan guztietan, haien senideek lan gogorra egin dute memoria ez galtzeko. Instituzioek oso ahaztuta izan dituztela esan dute; izan ere, bi gazteak ez zituzten biktimatzat aitortu 2012. urtera arte.
Alderdi politikoek beren ikuspuntua eman dute Txiki eta Otaegiren fusilamenduaren 50. urteurrenean
Frankismoaren biktimak direla esan dute EAJk eta PSE-EEk, baina terrorismoa ez lausotzeko eskatu dute. EH Bilduk haien memoria defendatu du, frankismoaren aurkako borrokaren "erreferente" gisa, eta PPk eskatu du egin zituzten "krimenak" gogoratzeko.
40 urte igaro dira Baionako Monbar hoteleko atentatutik, GALek egindako odoltsuena
Lau pertsona hil zituzten, tirokatuta, eta bostgarren bat zauritu zuten. Urte batzuk geroago hilketaren autore materialak epaitu zituzten: Marseillako bi mertzenario. Epaiketan zehar, Espainiako Estatuko zerbitzu sekretuek kontratatu zituztela aitortu zuten, baina ikerketa itxi zuten, froga faltagatik.
Sortuk memoria eta erakundeen aitorpena eskatu ditu Txiki eta Otaegirentzat
Irailaren 27an 50 urte beteko dira fusilatu zituztenetik, eta alderdiak Iruñean egingo den oroimen-ekitaldian parte hartzeko deia egin du. Ekitaldi horiek "mina" eragiten dutela diotenei buruz, Sorturen iritziz, oraindik "lehen eta bigarren mailako biktimak" daude.
25 urte bete dira ETAk Manuel Indiano, Zumarragako PPko zinegotzia, hil zuela
Atentatu horren ondorioz, PSE-EEk bere zinegotzi guztiak eskolta eramatera behartu zituen. Zumarragako bost zinegotzi sozialistek, ordea, uko egin zieten euren aktei. Hainbat urtez, Zumarragak ez zuen PSE-EEko eta PPko ordezkaririk izan.
ETAko preso, iheslari eta deportatuak etxeratzeko eskatu du Sarek Bilbon, "gatazkaren ondorioak" gainditzeko
Urtero bezala, ETAko preso, iheslari eta deportatuak etxeratzeko eskatu du Sare mugimenduak Bilboko Aste Nagusian, “badelako garaia sufrimendua gainditu eta elkarbizitzarako zubiak eraikitzeko, indarkeria guztietako biktimak gogoan izanda”.
ETAko presoen aldeko 135 ekintza dokumentatu ditu Covitek udako jaietan
"Horrelako mezuek espetxetik ateratzea helburu legitimoa dela eta hilketengatik zein bestelako krimen batzuengatik ezarritako zigorrak bidegabeak izan ziren ideia sustatzen dute", deitoratu du Consuelo Ordoñezek.
25 urte bete dira ETAk Juan Mari Jauregi hil zuela
ETAk Juan Mari Jauregi hil zuela 25 urte bete dira gaur. Haren alargunak eta alabak gizon adeitsu, ausart eta elkarrizketarako prest bezala gogoratzen dute, baita desberdin pentsatzen zutenekin ere. Mende laurden geroago, ETA desagertuta dagoela, biek egia eta memoria eskatzen jarraitzen dute indarkeria hark utzitako zauriak ixteko.
Auzitegi Nazionalak Josu Urrutikoetxea auzipetu du, herriko tabernen auziarekin lotuta
Santiago Pedraz magistratuak 2002a eta 2019a bitartean ETAko “buruzagi nagusietako bat” izatea egotzi dio, eta erakundearen disoluzioa iragarri izana nahikoa froga dela uste du horretarako.
Miguel Angel Blancori omenaldia egin diote Chamartingo lorategietan, Madrilen
Igandean 28 urte beteko dira ETAk Blanco hil zuela. Miguel Angel Blanco Fundazioak ekitaldia antolatu du, Ermuko zinegotziaren omenez. Bertan izan dira Alberto Nuñez Feijoo PPren presidentea eta Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidentea, besteak beste.
Donostiako Udalak hiru plaka berri jarri ditu, 1979an ETAk hildako Espainiako hiru polizien omenez
Murtziatik etorri berriak, Donostiara iritsi eta hurrengo egunean hil zituzten. 41, 30 eta 29 urtekoak ziren hildakoak, ezkonduta zeuden eta seme-alabak zeuzkaten. Euren senideak, oso hunkituta, izan dira gaurko omenaldian.