Europa
AEBk eta EBk muga-zergen akordioa lortu dute
Hasieran iragarritako % 30eko muga-zergak % 15era jaitsi ditu Trumpek eta onartu egin ditu Europak. EB-ak AEBri erosten dion energia kopura eta inbertsio militarrak nabarmen igotzeko konpromisoa hartu du. Bi agintariak euren taldeekin bildu dira Trumpek Turnberryn, Eskoziako mendebaldean, duen golf gunean.
Alemaniak, Frantziak eta Erresuma Batuak Gazako gerra amaitzeko "ordua" iritsi dela diote
Hamasi "aginduzko desarmea" eta bahitu guztiak askatzea eskatu diote, eta Israeli laguntza humanitarioari oztopoak kentzea eta Gazatik ateratzea. Bestalde, Antonio Guterresek adierazi du ez duela ulertzen Gazako tragediaren aurrean munduak duen "axolagabekeria eta gelditasun maila".
EBZk % 2an mantendu ditu interes-tasak, aurreikuspenak beteta
Christine Lagardek ohartarazi du merkataritza-tentsioek eta horiei lotutako ziurgabetasunek euroguneko jarduerari dakarkion arriskuaz, eta horiek azkar konpontzeak eurogunerako pizgarri izan daitekeela ziurtatu du.
Hauek dira CAFen datuak: 22.000 langile mundu osoan
2024an 103 milioi euroko irabaziak izan zituen, eta eskaera-zorroa 14.695 milioi eurokoa zen. Gaur egun, Marokon, Suedian eta Erresuma Batuan ditu proiektu nagusiak.
Errusia eta Ukraina Istanbulen bilduko dira, elkarrizketa bultzatzeko, negoziazioak aurrera egin dezan
Hasi dira Ukrainan Zelenski presidentearen aurkako lehen protestak, Errusiaren inbasioa hasi zenetik aurrenekoz. Ukrainarrek kalera jo dute ustelkeriaren aurkako agentzien independentzia arriskuan jartzen duen lege bat dela eta.
Azkenean CAFen esku geratuko da Belgikako trenbide-sarearekin itxitako 3.500 milioi euroko kontratua
Enpresa gipuzkoarrak Belgikako trenbideetarako bagoiak egiteko kontratu publiko bat lortu zuen zuen otsailean, 1.700 eta 3.500 milioi euro arteko kontratua, baina, egoitza Belgikan duen Alstom konpainia frantziarrak errekurtsoa aurkeztu zuen. Hori aztertu duen erakundeak kontratua atzera botatzeko arrazoirik ikusi ez, eta azkenean CAFek esku geratuko da kontratua.
Salvini berriro epaituko dute, errefuxiatuz betetako Open Arms ontzia 2019an Lampedusan porturatzea eragozteagatik
Ibone Bengoetxea: "Europa ezin da eraiki bere aniztasuna ukatuz"
Ibone Bengoetxea lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak azpimarratu du euskara hizkuntza bizia dela, euskal herritarrena eta Europako ondarearen zati bat, eta gogorarazi du Europa ezin dela eraiki bere aniztasuna ukatuz. Hala, berretsi du Europan euskararen ofizialtasuna lortzeko Jaurlaritzak esparru guztietan lan egiten jarraitzeko borondate irmoa duela, eta inplikatutako erakunde guztien ahalegin diplomatikoa eskertu du.
Europar Batasuneko herrialdeek katalanaren, euskararen eta galizieraren ofizialtasunari buruzko bozketa atzeratu dute
Gainpopulazioa Europako kartzeletan
Kontseilu Europarrak kontinenteko espetxeetako masifikazioari buruz ohartarazi du; izan ere, badira plaza erabilgarriak baino preso gehiago dituzten herrialdeak.
Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasunean ofizialki aitortzea eskatu dute Pradalesek eta Illak
Lehendakariak eta Salvador Illak eskutitz bat sinatu dute, lau hamarkadako prozesua amaituta, Espainiako Estatuko hizkuntza koofizialak Europako erakundeetan ofizial egiteko unea iritsi dela azpimarratuz. "Berrogei urte geroago, prozesu hori amaitzeko unea iritsi da", azpimarratu dute.
Europako Batzordeak zalantzan jarri du amnistia legeak "interes orokorrari" erantzuten dionik
Europako Batzordearen izenean parte hartu duen abokatu espainiarraren arabera, argi dago amnistia legea Sanchezen inbestidura lortzeko akordio politiko baten ondorio dela. Halaber, nabarmendu du Veneziako Batzordeari entzungor egin eta legea premiaz tramitatu izanak klase politikoaren, erakundeen eta gizartearen arteko "arrakala are sakonagoa" izatea eragin duela.
UEFA Europa Ligako finalaren itzulkina inbertsioa halako hamar izango dela uste du Bilboko Udalak
Bilboko Elkarrekinek eta EH Bilduk datu zehatzagoak eskatu dituzte, ingurumen-inpaktuari, benetan sortutako enpleguari eta proiektatzen den hiri-ereduari buruz.
Trumpek % 100eko muga-zergak ezarri nahi dizkie Errusiako produktuei, eta aliatuek finantzatutako armak Ukrainara bidaltzea adostu du NATOrekin
Trumpek iragarri du 50 eguneko epean Errusiako produktuei % 100eko muga-zergak ezarriko dizkiela, baldin eta Moskuk Ukrainarekin su-etena eta bake prozesua hastea ahalbidetuko duen akordiorik egiten ez badu. Era berean, iragarri du Ameriketako Estatu Batuek (AEB) armak bidaliko dizkiela NATOko herrialdeei, eta haiek arduratuko direla finantzatzeaz eta Ukrainara eramateaz.
EBk ohartarazi du Trumpek % 30eko muga-zerga ezartzeak bien arteko merkataritza etetea ekarriko lukeela
Donald Trumpek AEBko presidenteak iragarri du % 30eko muga-zergak ezarriko dizkiela Europar Batasuneko produktu guztiei, abuztuaren 1etik aurrera. Brusela prest agertu da negoziatzen jarraitzeko, nahiz eta "beharrezkoa" izanez gero, neurriak hartzeko aukera zabalik utzi duen.
EBri ezarritako % 30eko muga-zergekin kezkatuta, bidezko akordio bat espero du Eusko Jaurlaritzak
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak azpimarratu duenez, Euskadi prest dago bere industria defendatzeko Trumpen muga-zergen aldebakarreko eta itundu gabeko igoera baten aurrean, baina Europak "zentzuduna eta irmoa" izan behar du erantzunean, eta "zalantzarik egin gabe" babestu behar du Europako industria.
EB eta AEB, muga-zergei buruzko “atariko akordioa” lortzear
Trumpek akordiorako jarritako epemuga asteazkenean, uztailaren 9an, amaituko da, eta AEBko Merkataritza idazkariak esan du abuztuaren 1ean jarriko dituztela indarrean muga-zergak.
Igandean bilduko dira BRICS taldeko herrialdeak, Trumpen muga-zergen mehatxupean
Europako Inbertsio Bankuak 45 milioiko mailegua eman dio Ulma kooperatiba talde gipuzkoarrari
Hainbat zauritu eta atxilotu Belgraden, Gobernuaren aurkako protestetan
Hainbat pertsona zauritu ditu Poliziak Belgraden, Serbiako Gobernuaren aurkako manifestazio handian. Ehunka mila pertsonak hauteskundeak aurreratzeko eskatu dute hiriburuko kaleetan, Kosovoko guduaren (1389) urteurrenean, serbiar nazionalismoaren sorrerako gertakari historiko garrantzitsuenetarikoan.