Euskal Autonomia Erkidegoa
Polizia ereduaren eztabaida edota Rosa Zarraren kasua izan ditu hizpide Juan Mari Atutxak ETBk egindako elkarrizketan
“Ohorea da saria jasotzea. Ahalegin xumea egin dut herri honen alde, eta pozgarria da”, esan du Atutxak. “Polizia eredua zalantzan jartzea eskubide bat da”, azpimarratu du ia zortzi urtez Herrizaingo sailburua izandakoak.
Rosa Zarraren familiari barkamena eskatzeko arazorik ez duela adierazi du Atutxak
ETBko albistegiek egindako elkarrizketan, Juan Mari Atutxak zehaztu du beste indarkeria batzuen biktimak ere kontuan hartu behar direla, ETAk hildako 15 ertzainak besteak beste. Atutxak Sabino Arana saria jaso du, bizikidetza demokratikoaren alde egin eta indarkeria garaian erakutsitako kemenagatik.
Espezialitate medikorako milaka hautagaik beren etorkizun profesionalerako giltzarri diren azterketak egin dituzte
Espezialitateko plaza bat lortu nahi duten milaka ikaslek beren etorkizun profesionalerako giltzarri diren azterketak egin dituzte gaur. Medikuntzan ez ezik, Farmazian, Erizaintzan, Psikologian, Kimikan, Biologian eta Fisikan ere banatuko dira plazak.
5.635 emakumek erasoak jasan zituzten iaz Euskadin, horietatik % 67k bikotekideak eraginda
Araban, 953 emakumek jasan zuten indarkeria; Bizkaian, berriz, 2.885ek, eta Gipuzkoan, 1.797k. Horrek esan nahi du 2024ko datu ia berdinak izan zirela iaz, 5.634 biktima zenbatu baitzituzten orduan (iaz baino bat gutxiago).
Xabier Iraola aukeratu dute Sorturen koordinatzaile orokor, Arkaitz Rodriguezen lekukoa jasota
Sorturen koordinatzaile orokor berriak hiru erronka jarri dizkio garai berriari: "euskal proiektu nazionala eraberritzea, politikaren zentzu eraldatzailearekin birkonektatzea eta euskal estatuaren oinarriak eraikitzea". Rodriguez "pozik" azaldu da zortzi urteotan "aurrera egindako urratsengatik".
Gaur 1.448 hautagaik egingo dute MIR azterketa Hego Euskal Herrian, 771 postuetako bat lortzeko asmoz
Medikuntzako BAME (Barneko Mediku Egoiliar) edo MIR (Médico Interno Residente) azterketaz gain, erizaintza (BAEE), psikologia (BEP), farmazia (FIR), biologia edo fisikako ikasleentzako azterketak ere egingo dira.
Ingrid ekaitza: arreta elurragatik, haizeagatik eta olatuengatik asteburu honetan Euskal Herrian
Agintariek hainbat abisu iragarri dituzte egunotarako; nabigazio arriskua, kostaldeko inpaktua, elurteak eta haize-bolada indartsuak direla eta. Ildo horretatik, arreta handiz ibiltzeko eskatu diete herritarrei, batez ere joan-etorrietan.
Auto baten gidaria hil da GI-636 errepidean, kamioi baten aurka talka eginda
Istripua 14:00ak aldera jazo da, Bentak auzoan. Kamioilaria ere zauritu da, eta ospitalera eraman dute. Auto-ilarak sortu dira Errenteriarako noranzkoan.
3,9 milioi ostatu-gau egin dira 2025ean EAEko hoteletan, 2024an baino % 3,5 gehiago
2025ean zazpi milioi gaualdi baino gehiago egin ziren EAEko hoteletan, horietatik % 46 Bizkaian, eta % 41, Gipuzkoan. Araban, berriz, urteartean % 2,7ko jaitsiera izan da.
Espainiako Gobernuak eta sektoreak arrantzaren gaineko kontrola malgutzea adostu dute
EBren araudi berriaren kontrako protesta-eguna izan du sektoreak gaur, hala, besteak beste, baxurako euskal ontziteria amarratuta egon da, eta Pasaiako (Gipuzkoa), eta Ondarroako eta Bermeoko (Bizkaia) lonjak itxi egin dituzte.
Euskal gehiengo sindikalak martxoaren 17ko greba orokorra erregistratuko du gaur
ELAk, LABek, Steilasek, ESK-k, Etxaldek eta Hiruk lanbidearteko gutxieneko soldata 2026an 1.500 eurokoa izatea proposatu dute. Dena den, EAEko eta Nafarroako parlamentuek onartu behar dute.
ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek martxoaren 17ko greba erregistratu dute, Euskadi eta Nafarroarako LGS propioaren alde
Eusko Jaurlaritzaren egoitzan ofizialki erregistratu ondoren, sindikatuek lanuztearekin bat egiteko eskatu dute, "lan baldintzek okerrera egiten dutenean eta bizitzaren kostua etengabe handitzen denean erantzun kolektiboa emateko".
Euskal ekonomia % 1,9 haziko da 2026an; 2027an % 1,6 haziko da eta langabezia % 6tik jaitsiko da
Mikel Torres sailburuak ziurtatu duenez, industria da, gaur egun, "kezkarik handiena", 2025ean "% 0,3 baino ez baita hazi". Hala ere, 2026rako "baikor" agertu da, "industriaren sektorea pixkanaka suspertzea" espero baitu: "Seinaleak ikusten hasi gara".
Ordena berriaren urtea: euskal ekonomia, Trumpen muga-zergek baldintzatuta
Bilboko Portuan, AEBrekiko merkataritza-jarduera bikoiztu egin da, gas inportazioei esker. Hala ere, EAEtik AEBra egindako esportazioak % 11 murriztu dira, eta inportazioak % 4,5. Adituek premiazkotzat jo dute Europako araudia egokitzea.
Eguraldi euritsu eta freskoa astea amaitzeko eta datorrena hasteko
Elur-kota 1.000 metro inguruan kokatuko da, eta zaparradak botako ditu, goizean eta iluntzean bereziki. Astearterako espero da aldaketa.
Nola eragingo dio EB-Mercosur merkataritza akordioak gure ekonomiari?
Haragi ekoizleen ustez, EB-Mercosur merkataritza akordioak lehia desleiala ekarriko du. Ardo eta olio ekoizleek, berriz, esportazioak handitzea espero dute. Batzuentzat aukera dena nekazaritza eta abeltzaintza sektorean mehatxua da; hori dela eta, ez dute baztertzen protestei eustea.
Emakume bat zauritu da Bilbon, etxebizitza batean sua piztuta
Gertaera 19:15ak aldera jazo da, San Adrian kaleko etxebizitza batean. Zauritutako emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman dute, garretatik ihesi leihotik salto egin ostean.
Scrapie foku bat antzeman dute Zestoako baserri batean
Entzefalopatia espongiforme transmitigarri (EET) gisa sailkatutako gaixotasuna da, eta ardiei eta ahuntzei eragiten die. Dermatosi nodular kutsakorra edo mingain urdina gisako gaixotasunetan ez bezala, Europako araudiak ez du eskatzen ustiategia guztiz sakrifikatzea kasu bakar baten aurrean.
Urriaren 29ko 21:05ean SOS Deiak-ek bazekien GOIDIak gutxienez 2 hildako utzi zituela Valentzian
Uholdeak hasi zirenean, emakume batek Zegamatik (Gipuzkoa) deitu zuen, Catarrojan zaintzaile lanetan ari zen bere lagun batek ezin izan zuelako bere ardurapean zuen adineko pertsona bat eskaileretatik igo, eta hura ito egin zela jakinarazi zuen.
Euskadik 64,3 organo emaile lortu zituen milioi biztanleko iaz, eta Nafarroak 88,2
Guztira, Euskadin hil ziren 144 herritarrek eta Nafarroan zendu ziren 60 lagunek eman zituzten organoak 2025ean.