Euskal Autonomia Erkidegoa
Satsek bertan behera utzi du emaginen greba Osakidetzan, profesionalen faltari buruzko negoziazioa ireki ostean
Erizainen sindikatuak ekaina eta uztaila bitartean aurreikusitako lanuzteak geldiarazi ditu, baina ohartarazi du mobilizazioei ekingo diela Euskal Osasun Zerbitzuak plantillak indartzeko neurriak zehazten ez baditu.
Imanol Pradales lehendakariari elkarrizketa
Euskal herritarren % 23,3 independentziaren alde daude, eta % 69,9 erabakitzeko eskubidearen alde, Naziometroaren arabera
Euskal estatuari emandako babesa % 41,1ekoa da, eta inkestatutako gizon-emakumeen % 27,7 aurka daude.
Zubietako espetxearen inaugurazio ofizialak gizarteratzearekiko konpromisoa finkatu du, Martuteneko ereduaren aurrean
Pertsona erdigunean jartzen duen espetxe sistema propioa aldarrikatu du bertan Imanol Pradales lehendakariak, eta ETAk hil zituen espetxe funtzionarioei aitortza egiteko baliatu dute ekitaldia Pradalesek eta Fernando Grande-Marlaska ministroak.
EHUk gogorarazi du gauerdian amaituko dela USaPeko azterketak berrikusteko eskaria egiteko epea
Iritsi da EHUren oharra, Euskarari dagokion azterketan dozenaka ikasleri "0" jarri zien akats informatikoaren ondotik. Unibertsitateak akatsa konpondu zuela adierazi arren, egoerak egonezina sortu du kaltetutako ikasle eta familien artean, eta gaur goizean San Mamesko Ingeniaritza Fakultatearen aurrean elkarretaratzea egin dute.
Pedrosak iragarri du beroari aurre egiteko hainbat neurri ezarriko dituztela lau ikastetxetan, pilotu gisa
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak iragarri du ikastetxeak muturreko bero-boladetara egokitzeko plan bat jarriko dutela martxan. Proiektua uda honetan abian jartzea aurreikusten da, Euskal Autonomia Erkidegoko lau ikastetxetan, proba pilotu gisa, familien protestei erantzunez. Izan ere, Bilboko hainbat ikasgelatan 35 graduko tenperaturak erregistratu dira eta ikasle batzuek bero-kolpeak izan dituzte.
Asteazkenean bero-sapa itzuliko da
Astelehen eta asteartea tenperatura freskoagoekin helduko dira asteon, eta asteazkenetik aurrera termometroak gora egingo du: 30ºC-tik gorakoak izango dira barnealdean.
40 lagun artatu dituzte beroagatik EAEn, larriena Galipa Mendi Birako parte-hartzaile bat
Bigarren egunez jarraian, 30 graduak gainditu dira EAE osoan. Astelehenetik aurrera beroa pixka bat arinduko da, eta tenperatura maximoek behera egingo dute, oro har, nahiz eta udako giroak jarraituko duen.
Milaka pertsona elkartu dira Amurrion, Araba Euskaraz jaiaz gozatzeko
"Taupadak berpiztu!" lelopean, Aresketa Ikastolak antolatu du musikaz, kulturaz eta adin guztientzako jarduerez beteriko jai jendetsua. Eguzkia eta beroa ere protagonista izan dira Arabako ikastolen festan.
Euskal Herriko lehenengo “Gazta Rolling” lehiaketa antolatu dute Urnietan
Azkorteko ermita alboko maldaren goialdean partehartzaileak kokatu ostean, hasi da ikuskizuna. 30 bat lehiakide abiatu dira gaztaren atzetik, eta Xabik ireki du lehiaketa honetako garaileen zerrenda.
Udan ere odola ematen jarraitzeko eskatu dute Odol-emaileen Nazioarteko Egunean
Euskal Autonomia Erkidegoan, herritarren %3k ematen dute odola. Iaz Euskadin, 79.000 odol-emate erregistratu ziren. Ez dago gaizki, baina gehiago beharko litzatekeela ohartarazi dute odol emaileen elkartetik, ospitaleetan eguneroko jarduera mantendu ahal izateko. Udan asko jaisten dira emateak, eta gogorarazi dute keinu txiki batek, odola emateak, bizitza ugari salba ditzakeela.
Gasteizko auzoetan, nork bere jaietako pertsonaia du
Arabako hiriburuan, auzo askok, bere pertsonaia propioa dute, tokiko festei izaera berezia ematen diena. Auzolanaren eredu dira, figura baten inguruan auzo izaera eraikitzen laguntzen dutenak. Gasteizko dozena bat auzo dira jada, tokiko festatan protagonista dutenak, beti auzoko izaerari lotuta. Festaren ikur, eta ingurukoekin komunitatea sortzeko adibide dira.
Alberto Martinez: "Osasun Ministerioak ez du entzuten, eta estatutu marko bat aurrera ateratzeko elkarrizketa eta adostasuna behar dira"
Alberto Martinez Osasun sailburuak Radio Euskadin deitoratu egin du Osasun Ministerioak Estatutu Markoaren erreformari buruz duen jarrera; izan ere, horren ustez, ezinbestekoa da inplikatutako alde guztien artean elkarrizketa eta adostasuna izatea.
Milaka lagun joan dira Urkiolara, San Antonio eguneko azokaz eta erromeriaz gozatzera
Urtero hutsik egiten ez dutenak ere ez dira gutxi, tradizioari jarraituz. Aurten lehen aldiz, lehiaketa antolatu dute, bisitariek zaldi ederrena aukera dezaten. Azoka, bertsolariak eta umeentzako jarduerak ere ez dira falta izan.
EHUren festa erraldoia
Ikasketak amaitzen dituzten 4.000 ikasle inguru elkartu dira EHUren graduazio ekitaldian, San Mamesen. Nøgen, Janus Lester, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus aritu dira oholtza gainean. EHUk txapela eman die graduatuei, birretak eman beharrean.
Borondatezko abortuak Osakidetzan egiteko proiektu pilotu bat abiatuko du urrian Eusko Jaurlaritzak
Gaur egun, osasun arrazoiengatik egiten diren abortuez bakarrik arduratzen da Osakidetza, eta zentro pribatuetara bideratzen ditu beren borondatez haurdunaldia eten nahi duten emakumeak.
Hegaluzearen kanpaina egun batzuk aurreratu dute, kostatik gertu arraina dagoela ikusita
Antxoaren kanpaina amaituta, amu biziarekin hegaluzea harrapatzeko unea iritsi da. Astelehenean itsasoratu beharrean, gaur eta bihar ateratzea erabaki dute. Azken prestakuntzetan harrapatu ditugu arrantzaleak. Gaur-biharretan Hondarribiko 17 ontzi aterako dira; Gipuzkoa osoan, 31.
"0" kalifikazioa jarri diete zortzi ikasleri USaPeko euskara azterketan, EHUren akats informatiko baten ondorioz
Bizkaiko epaimahai batean izan da akatsa, eta "0" batekin ez aurkeztutako gisa gaizki kalifikatu ziren notak. Unibertsitateak akatsa atzeman du, aktak berrikusi ditu eta nota errealak sartu ditu sisteman, eta dagozkien zentroei jakinarazi die.
EAEko udalekuen gaineko kontrola indartuko duen dekretua ekainean onartuko du Eusko Jaurlaritzak
Aisialdi hezitzaile eta denbora libreko jardueren dekretu berriaren arabera, udalekuak antolatzen dituzten erakundeek haurrak eta nerabeak babesteko prestakuntza duen ordezkari bat izendatu beharko dute, besteak beste.
Euskadi eta Nafarroa, % 95etik gorako emaitzekin unibertsitatera sartzeko probetan
24.700 ikasletik gora aurkeztu dira Hego Euskal Herrian, eta hizkuntza-ereduen arabera aldeak nabarmenak dira: Euskadin, euskaraz ikasi dutenen % 96,80k gainditu dute proba, eta gaztelaniazko ereduan %89,71k; Nafarroan, berriz, bi hizkuntza-ereduek %96tik gorako gainditze-tasak izan dituzte.