Euskal Autonomia Erkidegoa
Giro egonkorra eta 20 ºC-tik gorako maximoak izango ditugu asteburu luzean
Astelehena izango da egunik argi eta epelena, termometroak 25 ºC-ra igoko baitira ia leku gehienetan. Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira gaur zeruan, eta ez da baztertzen gauean tantaren bat botatzea. Igandea motelagoa izango da ipar partean, baina ez da euririk espero.
Betaurrekoak, ondo gordeta: Zer dakigu 2027ko 'mendeko eklipsea'ri buruz?
2027ko abuztuaren 2an, penintsula eguzki eklipse osoaren agertoki izango da berriro. Ilargia Lurraren eta Eguzkiaren artean kokatuko da, eta eguzki-diskoa erabat estaliko du. Euskal Herrian, eklipsea partziala izango da.
Hego Euskal Herri osoa eremu tentsionatu izendatzeko proposamenak erregistratu ditu EH Bilduk
Koalizioak bi proposamen aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak etxebizitzaren arloan dituzten eskumenak baliatu eta EAE zein Nafarroa eremu tentsionatu izendatzeko prozedura has dezaten.
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak adierazi duenez, "azken datuek urtarrilean aurreikusitakoa baino hazkunde handiagoa erakusten dute". Bestalde, lanaldi osoko 22.000 lanpostu inguru sortuko dira 2026an eta 2027an Euskadin.
Nola eska daiteke posta bidezko botoa azaroaren 29ko hauteskunde orokorretarako?
Posta bidezko botoa eskatzeko epea azaroaren 19ra arte izango da zabalik, eta azaroaren 25era arte eman daiteke botoa posta bidez.
Abian da EAEn gripearen aurkako txertaketa kanpaina
Gaur hasi dira herritar zaurgarrienak gripearen txertoa hartzen, beren osasun-etxeetan. 60 urtetik gorakoak, gaixotasun kronikoa dutenak, haur txikiak, haurdun dauden emakumeak eta osasun langileak, besteak beste. Dagoeneko Osakidetzak 100 mila zita baino gehiago eman ditu datozen egunetarako. Gainera, aurten aurrenekoz txertaguneak jarriko dira EAEko hiru hiriburuetan, txanda eskatu beharrik gabe txertoa jartzeko.
Euriteek uholdeak eragin dituzte Bilboko Zazpikaleetan eta Artatzako errepidea itxi dute
Arratsaldean gogotik bota du, eta Arrigorriagan eta Bilbon metro koadroko 60-70 litro pilatu dira. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren arabera, SOS Deiak zerbitzuak 150 bat abisu jaso ditu euriteekin lotuta.
Ehunka lagun kalera atera dira Euskadin eta Nafarroan, etxebizitzaren negozioaren aurka
LABek premiazko neurriak eskatu ditu espekulazioaren eta inbertsio funtsen aurka. Mobilizazioek aurrera jarraitzen dute Kongresuak etxebizitzari buruzko dekretuak atzera bota ostean.
Langabeziak gora egin du irailean Euskadin, 109.237 langabe zenbatu baitituzte, baina afiliatuen kopuruak ere egin du gora
Langabeziak gora egin du hiru lurraldeetan: % 2,84 Araban, % 2,33 Gipuzkoan eta % 2,01 Bizkaian. Euskadin 109.237 langabe eta 1.041.618 kotizatzaile zenbatu dituzte.
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Urriak kulturaz, gastronomiaz eta aisialdiaz gozatzeko proposamen ugari ekarriko ditu Euskal Herrira. Azokak, jaialdiak, erakusketak, ikuskizunak, tradizioak, aire zabaleko egitasmoak... Denetik izango da datorren astean aukeran.
Gizarteak euskararekin zer harreman duen hobeto ulertzeko entzute prozesua abiatu du Eusko Jaurlaritzak
Ikerketak Euskal Herriko zazpi lurraldeetako ahotsak bilduko ditu, banakako 600 elkarrizketa eta 12 talde fokalen bitartez, euskararen inguruko esperientziak, emozioak eta narratibak ezagutzeko.
Non eta noiz har dezaket gripearen txertoa?
Aurtengo kanpainan, txertoguneen bidez, txertaketa herritarrengana hurbiltzen saiatu da Osakidetza. Horietan, txertoa hartu nahi dutenek hitzordurik gabe egin ahal izango dute. Txertoa hartzeko ordutegiak eta lekuak kontsultatu, hemen.
EH Bilduk EAE osoa etxebizitza gune tentsionatu izendatzeko ekimena aurkeztuko du
Nerea Kortajarena legebiltzarkideak iragarri duenaren arabera, koalizioaren asmoa da Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde osoa etxebizitza gune tentsionatu izendatzea, Espainiako Gobernuaren dekretuetako tresnak erabili ahal izateko. EAE osoa eremu tentsionatu izendatzea baztertu du Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak.
Hauek dira borondatezko abortuak Osakidetzan egiteko eredu berriaren nobedadeak
Gaurtik aurrera, Osakidetzak bere gain hartuko ditu sare publikoan egindako borondatezko abortuak, batez ere hamar aste baino gutxiagoko haurdunaldien kasuan.
Vienako etxebizitza-politikan arreta jarri du EAEk, espekulazioa desagerrarazteko
Austriako hiriburuko etxebizitza eredua guztiek miresten dute. Zertan datza? EAEk Vienako eredua inportatzea egingarria al da?
Zer neurri dago EAEn etxebizitza eskuratzea errazteko eta etxegabetzeak ekiditeko?
Alokatzeko eta erosteko laguntzak, etxebizitza publikoa, bitartekaritza eta larrialdietarako bizitokiak dira Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta udalek lurraldeko bizitegi-krisiari aurre egiteko erabiltzen dituzten baliabide nagusiak.
Erregaien prezioa ia bi eurora iritsi da litroko, laguntzak amaitzear diren honetan
Gasolinaren batez besteko prezioa litroko 1,945 eurokoa da, eta dieselarena, litroko 1,931 eurokoa. Asteartean Espainiako Gobernuak energiaren garestitzeari aurre egiten laguntzeko neurri sorta berri bat onartzea espero da.
Albiste izango dira: txertaketa kanpaina, kanpaldia Solen eta Passion for Knowledge
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.