Euskal Autonomia Erkidegoa
LABeko koordinatzaile orokorrak azaroaren 11ko greba orokorrean parte hartzeko deia egin du, herritarren eskaerak bideratzeko
Radio Euskadiko Crónica de Euskadi fin de semana saioan egindako elkarrizketan, Igor Arroyok Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Foru Gobernuari eskatu die beren eskumenak erabil ditzatela soldatak eta etxebizitza eskuratzeko aukerak hobetzeko.
The National taldeak Donostian emango duen kontzertuaren xehetasunak kontatu dizkigu
Aaron eta Bryce Dessner bikiak, The National taldearen sortzaileak, euren 50. urtebetetzea ospatzeko kontzertu esklusibo bat eskainiko dute Donostian, munduko kontzertu bakarra aurten. Ospakizun honen prestakuntzak Bryce Dessner eta Eñaut Elorrieta bildu dituzte entseguetan.
Jone Arriaran eta German Aranburu azpeitiarrek irabazi dute 50. Euskal Herriko Dantza Txapelketa
Segurako Baratze pilotalekuan jokatu dute txapelketa, 12:00etan hasita, eta 9 bikote aritu dira bertan. Lehiakideek arin-arina eta fandangoa dantzatu behar izan dituzte.
15 urte Aieteko Bake Konferentziatik: bizikidetza erronka oraindik
2011ko urriaren 17an, Aieteko Bake Konferentzia egin zen Donostian, ETAren indarkeriaren amaierarako bidean funtsezko urratsa izan zen nazioarteko topaketa. Aieteko Jauregia bake-prozesuaren ikur bihurtu zen, nazioarteko bitartekari eta gatazken konponbidean adituak bildu zituen konferentziaren agertokia izan baitzen.
Euskal Administrazio Orokorrerako 367 plazako EPE berria abiarazi du Jaurlaritzak
Eskabideak aurkezteko epea 2026ko azaroaren 10eko 14:00ak arte egongo da zabalik. euskadi.eus atarian eman behar da izena.
EAEko ekonomia % 2,2 hazi da hirugarren hiruhilekoan, eta enplegua, % 1,3
Urteko hirugarren hiruhilekoan izandako igoera eraikuntzaren eta zerbitzuen bilakaera positiboan oinarritu da, Eustat Euskal Estatistika Institutuaren arabera.
Udazken giroa astebururako
Eguraldia erabat aldatuko da ostiraletik aurrera. Prezipitazioak izango ditugu eta tenperaturak behera egingo du.
Trebiñuk eta Argantzonek Arabarekin bat egiteko galdeketa egiteko baimena eskatzea adostu dute
Trebiñuko Enklabea Araban Integratzeko Mahaiak bultzatu du proposamena, eta ezohiko bi osoko bilkuratan eztabaidatu dute, plataforma horrek formalki bi udalei mozioa bozkatzeko eskatu ondoren.
Mila lokal inguru etxebizitza bihurtzeko ordenantza adostu du Gasteizko udal-gobernuak eta Elkarrekin udal-taldeak
Helburua da alokairu babestuko eta eskuragarriko parkea handitzea, etxebizitza eskuratzeko arazoari erantzuteko. Azken dokumentua eta irizpenaren onarpena urriaren 19ko Hiri Ereduaren Batzordean aztertuko dira.
Cebekek "akats larria eta lehia desleiala" ikusten du Jaurlaritzak funtzionarioei soldata % 4,5 igotzeko egindako iragarpena
Ildo horretatik, Cebeken iritzia errespetatzen duela adierazi du Eusko Jaurlaritzak, baina uste du "egokiena" Espainiar Estatuan ezartzen den soldata-igoerari buruzko oinarrizko araudia betetzea dela.
World Press Photok nazioarteko argazki-kazetaritzako irudirik onenak bildu ditu Gasteizen
World Press Photo mundu mailako fotokazetaritza lehiaketarik garrantzitsuena Gasteizera iritsi da, hogeita laugarren aldiz. 147 irudiren bidez hainbat ikuspegi eta eduki biltzen dituzten 42 egileren lanak eta istorioak daude ikusgai. Erakusketa Montehermoso kulturunean jarri dute erakusgai, eta han izango da azaroaren 15era arte, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.
Confebaskek aurreikusi du 240.000 langile faltako direla 2035erako
Tamara Yagüe Confebasken presidenteak ezinbestekotzat jo du erronka demografikoari orain erantzutea, eta nabarmendu du talentu arrakalak arriskuan jartzen duela Euskadiren lehiakortasuna.
Urtearteko KPIa % 5era igo da EAEn, eta % 5,3ra Nafarroan, irailean
Espainiako Estatuan iraileko inflazioa % 4,9koa da, hau da, abuztutik sei hamarren egin du gora. 2023ko otsailetik izandako tasarik altuena da.
15 urtetik gorako EAEko herritarren % 44,2k goi-mailako hezkuntza jaso dute
302.480 pertsonak goi-mailako lanbide-heziketa dute (16 urte eta gehiagoko biztanleen % 15,7); 198.844k, unibertsitate graduak edo diplomaturak (% 10,3), eta 327.112k, lizentziaturak, gradu bikoitzak edo masterrak (% 17).
219.000 pertsonak eskatu dute hitzordua Osakidetzan gripearen aurkako txertoa hartzeko
18.000 zita baino gehiago sei hilabete eta bost urte bitarteko haurrei dagozkie. Osakidetzak gogorarazi du txertoa dela "tresnarik eraginkorrena" konplikazioak prebenitzeko. Gripe sasoia hasi denetik 71 pertsona ospitaleratu behar izan dituzte.
Lorcaren lanari buruzko “La bola negra” filmak 150.000 ikusletik gora bildu ditu EAEn
Giro eguzkitsua eta tenperaturen gorakada astea hasteko
Zeruak oro har oskarbi egongo dira eta tenperaturek gorako bidea hartuko dute, egunez egun, ostiralean giroa aldatuko denera arte.
Faxismoa eta hari aurre egiteko estrategiak jorratu dituzte GKSk eta IASk antolatutako topagunean
Sozialismoaren aldeko borroka hauspotzeko konpromisoa erakutsi dute, eta faxismo eta totalitarioari aurre egingo dion horma izango direla aldarrikatu dute. Seigarren urtez, lau egunerako bildu dira milaka gazte, Gazte Topagune Sozialistan.
Gazteek lekukoa hartu dute Argentinan euskal kulturari eusteko
Gaur egun, Argentinako gazteak dira euskal tradizioen bultzatzaile nagusiak, horiek baitira kultur balioak bizirik mantentzeko ardura euren gain hartuta lanean ari direnak.
Euskal Aste Nazionala hartu du Cordobak (Argentina), euskal diasporaren urteroko hitzordu nagusia
Pilota partidak, herri kirolen erakustaldiak eta dantza zein musika taldeen emanaldiak izan dira. Cordobako probintziara 900 pertsona iritsi dira Argentinako hainbat tokitatik kultura, euskara eta Euskadirekiko loturak partekatzeko, besteak beste.