Euskara
2025/05/26 - 09:50
Albiste izango dira: Euskaraldiaren balorazioa, Israel-Palestina eta Trumpek muga zergak atzeratu dizkio EBri
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/25 - 22:14
Europar Batasunean euskara ofizialdu ala ez eztabaidatuko dute datorren asteartean Bruselan
Katalanaren eta galegoaren ofizialtasunaz ere eztabaidatuko dute. Aho batez hartu beharreko erabakia da, eta oraingoz hiru hizkuntza horiek ofizial izateari uko egin dionik ez badago ere, zenbait herrialdek errezeloz hartu dute gaia.
2025/05/25 - 22:09
Amaitu da Euskaraldia, 11 egunez euskara lehen lerrora ekarri nahi izan duen ariketa
Uharten egin da amaiera ekitaldi ofiziala 13:00etan, baina Euskal Herriko herri askotan iluntzean eman diote amaiera euskararen aldeko ariketa sozial erraldoiari. Uharten, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko kontseilariak eskerrak eman dizkie ekimenean parte hartu duten euskaltzaleei.
2025/05/25 - 19:57
Ana Ollo: ''Nafarroan, 16.000 pertsonak hartu dute parte Euskaraldian''
Uharten egin da amaiera ekitaldi ofiziala 13:00etan, baina Euskal Herriko herri askotan iluntzean emango diote amaiera euskararen aldeko ariketa sozial erraldoiari. Uharten, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko kontseilariak eskerrak eman dizkie ekimenean parte hartu duten euskaltzaleei.
2025/05/25 - 11:05
Irungo Udalak euskara "bigarren mailan" utzi duela salatu dute
Euskaraldiaren amaiera ekitaldia mugitu egin behar izan zuten atzo, 'crossfit' lehiaketa batengatik, Udalak biei ekitaldia toki berean antolatzeko baimena eman ostean.
2025/05/24 - 16:00
Euskararen normalizaziotik oso urrun daude EAEko epaitegietan
Ez da euskara gutxi erabiltzen dela justizian, zuzenean ez da ia ia erabiltzen. Garbiñe Biurrun magistratuak, 40 urteko lan ibilbidean, ez du epaiketa bat bera ere euskaraz egin. Epaileen euskalduntzea Eusko Jaurlaritzak beregain hartu beharko lukeela deritzo Iñigo Santxo abokatuak.
2025/05/24 - 14:01
Digitalizazioa kultur aniztasunerako tresna dela azpimarratu du Jaurlaritzak Quebecen
Ibone Bengoetxea lehen lehendakariordeak adierazi duenez, "Interneten ez dagoena, ez da existitzen belaunaldi berrientzat".
2025/05/23 - 22:47
Euskadik digitalizazioa defendatu du mundu osoko kultura ministroen aurrean, aniztasunerako aukera gisa
Frankofoniaren Nazioarteko 5.konferentzia ari dira egiten Quebecen bertako kide diren 93 estatu eta gobernukide. Bertan da, Ibone Bengoetxea Hizkuntza Sailburua ere, euskal kultura frantsesez mintzatzen diren herrialdeetara zabaltzen.
2025/05/23 - 22:07
EITBk ''flashmob'' handia antolatu du Euskaraldiaren barnean
Jende ugarik egin du bat EITBk Donostiako Alderdi Ederren Euskaraldiaren barruan antolatu duen "flashmob" erraldoiarekin. Aurtengo Euskaraldiko abestia, "Gure bihotzaren taupadak" dantzatu dute Axular dantza taldeko eta Goazen telesaileko kideek, ekitaldira gerturatu diren guztiekin batera.
2025/05/21 - 15:59
Ostalaritza zein merkataritzan lan egiten duten atzerriko euskaldunei buruzko aurreiritziak gainditzeko lanean
Lehen hitza beti euskaraz. Hori eskatzen digu Euskaraldiak, baina sarritan, taberna edo dendaren batean sartzen garenean, eta batez ere pertsona arrazializatu bat ikusten dugunean, euskaraz ez duela jakingo uste izaten dugu eta erderara jotzen dugu. Usteak ustel askotan, ordea.
2025/05/20 - 15:11
Zergatik da garrantzitsua gure kirol erreferenteek euskaraz egitea?
Hainbat kirolarik bat egin dute Euskaraldiarekin. Esan beharrik ez dago kirolak, eta batez ere futbolak, erreferenteak sortzeko eta hizkuntza bati prestijioa emateko duen gaitasuna. Kirolari eta kirol-kazetari askok konpromiso hori dute, batzuetan erraza ez den arren.
2025/05/19 - 15:13
Danobatgroup eta Tekniker eredugarriak, langileen artean hizkuntza-ohiturak aldatzeko egiten duten lanagatik
Hainbat enpresak bat egin dute Euskaraldiarekin. Danobatgroup eta Tekniker langileen artean euskararen erabilera sustatzeko lan egiten duten enpresen adibide dira.
2025/05/18 - 18:23
Euskaraldiaren kariaz, 46 herri batzorde osatu dira Ipar Euskal Herrian hamaika egunez ekitaldiak antolatzeko
Orotara, 315 taberna eta denda batu dira euskararen aldeko ariketa masibora.
2025/05/17 - 23:53
Bilboko Kale Nagusia hartu dute euskarak eta musikak, Gorka Urbizurekin
Euskaraldiarekin bat eginez, doako kontzertuak eta hitzaldiak antolatu ditu BBK Aretoak egunotarako. Larunbat arratsaldean, Gorka Urbizu izan da bere taldearekin batera Bilboko Kale Nagusia kantuan jarri duena.
2025/05/17 - 16:00
Eremu ez-euskalduneko euskal hiztunak, harro eta aldarrikatzaile
Tuteran astero biltzen dira euskaraz mintzatzeko, baina Erriberako kaleetan "kaixo" ere entzutea zaila dela aitortzen dute. Eremu ez-euskaldunean bizi dira, eta horrek mina ematen die bihotzean; izan ere, eskubide bat kentzen ari zaiela uste dute.
2025/05/15 - 21:42
Euskaraldiaren laugarren edizioa abian da, 'belarriprest' edo 'ahobizi' txapak janzteko unea
Hala, 11 egunez, maiatzaren 25era arte, hainbat jarduera eta ariketa soziala aldi berean aurrera eramango dira, hizkuntza-ohiturak aldatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko saiakera berri batean. Irekiera ekitaldi nagusia Getxon (Bizkaia) egin dute.
2025/05/15 - 18:09
Justizia euskalduntzen jarraitzeko urratsak ematea eskatu du Eusko Legebiltzarrak
Azken datuen arabera, soilik epaileen % 6 dira epaiketa osoan euskara erabiltzeko gai.
2025/05/15 - 15:04
Herri zein auzoetako Batzordeak ezinbestekoak dira Euskaraldiaren arrakasta bermatzeko
Martxan da Euskaraldia, eta hamaika egunez geure hizkuntza ohiturak aldatzen ahaleginduko gara, izan Ahobizi zein Belarriprest. Euskararen aldeko dinamika abian jartzeko, Euskal Herriko bazter guztietan Batzordeak sortu dira. Bermeokoak egiten duen lana ezagutu dugu gertutik.
2025/05/15 - 12:58
Jon Kobeaga, Euskaraldia: 'Gure helburua da ahalik eta hizkuntza-ohitura gehien euskarara ekartzea'
Euskaraldiaren laugarren edizioa udaberri betean antolatu dute, jendea gehiago animatu dadin eta soinean daraman txapa gehiago ere erakutsi dezan. Hizkuntza-ohituretan eragitea eta euskarazko hizkuntza-praktikak zabaltzea du helburu.
2025/05/15 - 09:45
Albiste izango dira: Euskaraldia, ekaitza Araban eta Nafarroan, eta gorreria eta bideojokoak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.