Gazako Zerrenda
Javier Guillen: "Bateragarriak ziren manifestazioak eta Vuelta, ezin da horrelakorik errepikatu"
Lasterketako zuzendariak nabarmendu du bere helburu bakarra Vueltak aurrera egitea zela, eta UCIk soilik erabaki dezakeela zein talde sartu eta baztertu.
Marlaska: "Mundu mailako bakearekin konprometituta dagoen gizarte baten irudia ikusi nuen atzo"
Espainiako Barne ministroak segurtasun indarren lan "profesionala" goraipatu du, eta PPren kritikei buruz, "beste zein irudi ikusi nahi zuten" galdetu du.
Feijook La Vueltako "indarkeria ekintzen arduraduna" izatea leporatu dio Sanchezi
PPko buruzagiaren ustez, "ezin da gobernu demokratiko baten buru izan herrikideen arteko indarkeria goraipatzen duen presidente arduragabea". "Gure herriaz arduratzen den edonor lotsarazi beharko luketen ekintzak izan dira", gaineratu du.
Ontzidiak azken etapari ekingo dio Gazara bidean, segurtasunagatik aldaketa batzuk egin ostean
"Tunisian porturatutako ontzien aurka droneekin egindako bi erasoek, oztopo logistikoek eta erregai eskasiak" ontzidiaren irteera atzeratu dute.
Netanyahu Rubiorekin Erosten Harresian: "Aliantza hau ez da inoiz hain indartsua izan"
"Donald Trumpen eta Rubio idazkariaren presidentetzapean, aliantza hau sendotzea lortu dugu, eta biziki eskertzen dugu", esan du Israelgo lehen ministroak.
6.000 gazatarrek etxea galdu dute azken orduetan, eta Israelek Gazako hiriaren setioa areagotu du
Marco Rubio AEBko Estatu idazkaria Tel Aviveko aireportura heldu da igande honetan, bi eguneko bisita ofiziala egiteko.
Manifestazioak Sestaon eta Baionan, Israel zuritzearen eta Gazako genozidioaren kontra
300 pertsona inguru izan dira Bizkaiko udalerriko protestan; Lapurdiko hiriburukoak, aldiz, 200 pertsona inguru bildu ditu.
Milaka palestinar ihesi ari dira Gazako hiritik: "Goazen tokiak ez dira seguruak"
Nazio Batuen Erakundeak 73.500 desplazatu baino gehiago zenbatu ditu Gazako Zerrendaren iparraldetik hegoaldera, Al Rashid kostaldeko errepidean barrena, abuztuaren 14tik, eta 25.000 inguru irailaren 7tik.
Auzitegi Nazionalak ez du onartu Israeli Vueltan boikota egitea egotzita jarritako salaketa, eskumen falta dela eta
Salaketa hori protesta egin dutenen eta erakunde bultzatzaile zein babesleen aurka jarri zuten; besteak beste, EH Bildu, Podemos, Izquierda Unida eta Sumar alderdi politikoen aurka.
Izena emana zuten zazpi jokalari israeldarrek baja eman dute Sestaoko Xake Txapelketan
Asteon jakin da horietako hiruk ez zutela parte hartuko, eta ostiral goizeko lehen orduan Sestaoko Xake Klubeko antolatzaileek baieztatu dute ez dela Israelgo jokalaririk izango Las Llanaseko pilotalekuan egingo den txapelketan.
Protestek ez dute etenik Vueltan, baina Fiskaltzaren ustez ez dira Audientzia Nazionalaren eskumena
Valladoliden jokatu den erlojuaren kontrako etapan bi pertsona atxilotu dituzte eta aske gelditu dira ondoren. Horrez gainera, beste 15 identifikazio egin dituzte polizia-agenteek.
Europako Parlamentuak Israelekin akordioak moztea onartu du, baina ez du Gazako egoera genozidiotzat hartu
Estrasburgoko egoitzan bildutako osoko bilkurak Gazako “hondamendi humanitarioa” eta Hamas taldearen “krimen basatiak” gaitzetsi ditu. Horrez gainera, indarkeria erabiltzen duten kolonoei eta Hamasi zigorrak jartzearen alde egin du eta “berehalako su-etena” eskatu du.
Europar Batasunaren eta Israelen arteko merkataritza harremana, zenbakitan
Ehunka lagunek "Ibaitik Itsasora" martxa hasi dute Tuteran, Palestinari elkartasuna adierazteko
Hamaika etapako ibilbidea Hendaian amaituko da. Martxaren lehen egunean, Bardeako tiro-poligonoan frogatzen dituzten armetan jarri dute arreta kolektiboek. Arma hauek Gazako indarkeriaren arduradun direla adierazi dute.
Ikasle Abertzaleakek deituta, Israelen aurkako protesta batek EHUren ikasturte irekiera atzeratu du
Israeli boikota egiteko eskatu dute manifestariek eta Eusko Jaurlaritzari eta EHUri "genozidioaren konplize" izatea leporatu diete. Pradales lehendakaria iritsi denean oihuak hasi dira eta tentsio uneak ere izan dira. Ondorioz, ekitaldiaren hasiera minutu batzuk atzeratu da. Ekitaldira joan diren erakundeetako eta unibertsitateko ordezkariak isilik egon dira oihuak noiz amaituko zain.
Ursula von der Leyenek proposatu du Israelekin merkataritza gaietako akordioaren suspentsio partziala
Europako Batzordeko presidenteak, gainera, zigorrak planteatu ditu muturreko ministroentzat eta kolono bortitzentzat. Proposamenak, baina, 27en oniritzia beharko du aurrera egin dezan.
Albiste izango da: Gaza, krisi politikoa Frantzian eta suizidioaren prebentzioa
Flotilla Sumudek "drone bidezko eraso" berri bat salatu du Tunisian
"Beste ontzi bati eraso egin diote droneekin egindako ustezko eraso batean. Ez dute inor zauritu", adierazi du ontziak X sare sozialeko kontuan.
Israelek Hamasen negoziazio taldea bonbardatu du Qatarreko hiriburuan, eta hainbat pertsona hil ditu
Hamaseko bost kide eta Qatarreko segurtasun kide bat hil dira erasoan. Negoziazio ordezkaritzako kideak, ordea, bizirik atera dira. Israelgo armadaren esanetan, "doitasunez egindako bonbardaketa" izan da. Etxe Zuriak adierazi duenez, Hamasi erasotzea "helburu duina izan daiteke", baina ez dator bat lekuarekin. Qatarreko Gobernuak "nazioarteko legeen urraketatzat" jo du gertatutakoa.
Vueltako 16. etapa 8 kilometro lehenago neutralizatu dute Gazaren aldeko protestengatik
Ehunka pertsona irten dira errepide ertzetara Galiza por Palestina plataformak egindako deialdiari erantzunez, “Ez da gerra, genozidioa da” lelopean, Israel Gazan egiten ari den inbasioa salatzeko. Tentsio uneak ere bizi izan dira Poliziak hainbat pertsona identifikatu eta kargak egin baititu.