Gernika Lumo
Behin-behinean aske utzi dute Gernika-Lumon bikotekidea hiltzea egotzita atxilotutako emakumea
54 urteko emakumea asteazken honetan atxilotu zuten, 2025eko azaroaren 22an senarra hil zuelakoan. Epailearen aurrera joan ostean, epaitegiak behin-behinean aske uztea agindu du.
Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Gernikan, bikotekidea hil duelakoan
Ikerketa 62 urteko gizon bat hilda agertu zenean hasi zen. Haren gorpuak indarkeria zantzuak zituen, baina hasiera batean istripuz erori zela adierazi zuen Poliziak.
Guggenheim Urdaibai proiektua "herri mugimenduak geldiarazi" duela ospatu dute Gernikan
Gernikan gaur ospatu dute Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko abenduan hartu zen erabakia. "Herri mugimenduaren garaipena" izan dela proiektu hori geldiaraztea, eta "herritarren borrokari esker gelditu" dela ospatu dute mosaiko erraldoi bat osatuz. Argi eta ozen aldarrikatu dute "gizarte antolatua gai dela erakunde eta agintarien burugabekeriei aurre egiteko".
Jasangarritasuna eta eskualdearen garapena uztartzeko premia azaleratu du entzute prozesuak Urdaibain
Guggenheimen proiektuaren harira abian jarritako entzute prozesuaren azken txostena aurkeztu du gaur Bizkaiko Aldundiak. Ondorioen artean, adostasun esparru bat nabarmendu dute: parte-hartzaile gehienak bat etorri dira biosfera babesteko eta eskualdeko eredu sozioekonomikoa birpentsatzeko beharra nabarmentzean.
EH Bilduk akordioa lortu du Gorroñorekin Gernikako aurrekontuak bermatzeko eta "funtsezko proiektuak desblokeatzeko"
Koalizio abertzaleak jakitera eman duenez, 820.000 euroko aurrekontua izango dute. "Ez da gobernu itun bat, ez da egonkortasun akordio bat, eta ez dira EH Bilduren aurrekontuak, baina Gernikarentzat baliagarria da".
800 produktu faltsutu baino gehiago atzeman dituzte Bizkaian
Guardia Zibilak faltsututako 800 produktu baino gehiago atzeman ditu Bizkaian, 35.000 euroko balioarekin. Miaketak Getxon (bi) eta Muxikan egin dira. Oraingoz, bi pertsona dira ikerketapean ustezko errudun gisa.
Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"
Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren bozeramaileak. Garaipena jai giroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka.
Gernika, Bermeo eta Mundakako herri plataformek Busturialdea-Urdaibairako plan estrategikoa kritikatu dute
Ez daude ados Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak eskualderako egin duten inbertsio planarekin. Eskualdea zahartzen ari dela diote, gazteak kanpora joaten ari direlako ez dutelako bertan lan egin eta bizitzeko aukerarik. Beraz, lehendabizi enplegua eta etxebizitza planak behar direla diote.
Urdaibaiko Guggenheim museoa baztertu dute, proiektua iragarri eta 17 urtera
Bi urteko azterketa eta hamaika eztabaidaren ondoren, Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzearen erabakia hartu du Patronatuak. Orain hilabete, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu zuen luze joko zuela museoa eraikitzeko lurrak garbitzea, bai eta egitasmoaren aurkako salaketak epaitegietan argitzea ere. Eta kalean proiektuak kritika andana jaso izan du talde ekologisten eta herritarren aldetik.
Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko baztertu du museoko Patronatuak
Arratsaldean egindako bileran aho batez hartu dute azken erabakia, proiektuaren bideragarritasun faltagatik. Egitasmoa aurrera eramateko zailtasun handiena Murueta ontziola dagoen lur zatiaren egoera juridikoa dela jakinarazi du Elixabete Etxanobe diputatu nagusiak.
Guggenheimek Urdaibairako daukan proiektuaren etorkizuna, argitzear
Gaur egingo du erabakia hartzeko bilera Guggenheim museoaren patronatuak. EITBk duela aste batzuk jakin zuenez, gehiengoak proiektua alboratzearen alde egingo du.
Gatiburen azken agurra, audientzian lider ETB1en
Musikarik, dantzarik eta festa girorik ez zen falta izan atzo bi ordu eta erdiz BECen. Talde bizkaitarra arrakastara eraman zuen 'Musturrek sartunde' kantuarekin amaitu zen askoren oroimenean iltzatuta geratu den kontzertua.
Ernaik salatu du bere kontrako “kriminalizazio saiakera baterako operazioa” dagoela martxan
Ezker abertzaleko gazte erakundeak bideo bat argitaratu zuen bart sare sozialetan, joan den larunbat goizaldean Gernikako Juntetxean egindako ekintza erakutsiz. Azken egunotan egin dituzten ekimenekin "gure herrian muturreko egoera bat bizi dugula" erakutsi nahi izan dutela adierazi dute, eta euren kontrako "kriminalizazio saiakera" salatu dute.
Gizon bat atxilotu dute Gernikan, bikotekide ohia jipoitu, aizkora batekin mehatxatu eta ordu luzez atxikitzeagatik
50 urteko gizonaren aurkako urruntze agindua zeukan indarrean, emakume horren aurkako tratu txarren beste kasu batengatik. Erasotzailea espetxeratzeko agindua eman du udalerriko Guardiako Epaitegiak.
Gatibuk adin guztietako zaleak bildu ditu oholtzatik jaitsi aurretik
Gernikako talde ospetsuak amaiera borobila emango dio 25 urteko ibilbideari, asteburu honetan eta hurrengoan, BECen, 45.000 pertsona bilduta. “Agur esan barik” kontzertua eskainiko du ETB1ek abenduaren 13an, zuzenean, 21:00etatik aurrera.
Felipe VI.ak Gernikako "biktimak umiliatu" zituela uste du EH Bilduk; PSE-EEren eta PPren ustez, Espainiako Gobernuak ez du barkamenik eskatu behar
Frank-Walter Steinmeier Alemaniako Errepublika Federaleko presidentea bonbardaketagatik barkamena eskatzera etorri denekoa "galdutako aukera" izan dela berretsi du EAJk.
Pradalesek deitoratu du Espainiako Estatuak Gernikako bonbardaketagatik barkamena eskatzeko "aukera bikain hau pasatzen utzi izana"
Frank-Walter Steinmeier Alemaniako presidentearen erantzukizun historikoko keinuaren eta Espainiako Estatuko ordezkari nagusiak eragindako kaltea ez aitortzearen arteko "kontrastea" azpimarratu du lehendakariak.
Steinmeier: "Gerraren izugarrikeria eta pertsona errugabeen zaurgarritasuna modu ezabaezinean idatzi dira Gernikan"
Frank-Walter Steinmeier Alemaniako presidenteak eta Elke Büdenbender lehen damak Gernikan egindako ekitaldi hunkigarrian parte hartu dute ostiral honetan. Lehendakariak, Felipe VI.ak eta erakundeetako hainbat ordezkarik ere parte hartu dute omenaldian.
Espainiako erregeak Gernikara egindako bisitak tentsio politikoa eta Estatuak barkamena eskatzeari buruzko eztabaida berpiztu ditu
Erregeak barkamena eskatu ez izana deitoratu du EAJk, eta PSE-EEk eta PPk frankismoa egungo gobernuarekin edo monarkiarekin lotzeko edozein asmo errefusatu dute. EH Bilduk ez du ekitaldietan parte hartu eta erregea "frankismoaren oinordekoa" dela salatu du.
"Ez dugu ahaztu nahi eta ez dugu ahaztuko eragindako sufrimendua"
Frank-Walter Steinmeier Alemaniako Errepublika Federaleko presidenteak Gernikara egindako bisitan adierazi duenez, "1937an Kondor Legioak Gernikan egin zuen bonbardaketa krimen basatia izan zen". Era berean, elkartasuna adierazi die bonbardaketaren biktimei, eta "bakea, askatasuna eta demokrazia defendatzeko" beharra azpimarratu du.