Gipuzkoa
Hizkuntza gutxituak biziberritzeko arnasguneek duten garrantzia aztertuko dute Azpeitian
Maskota izateagatik tasa bat ordaintzea? Eibarren aukera hori aztertzen ari dira
Maskotak erroldatzeagatik tasa sinbolikoa ezartzea aztertzen ari da PSE-EEk eta EAJk osatutako Eibarko Udala. Espainiako Estatuko zenbait udalerritan 10 eta 50 euro artean kobratzen dute dagoeneko.
Honelakoa da Euskadiko superordenagailu kuantikoa
IBM Basque Country inauguratuko dute astearte honetan Donostian eta, horrekin batera, Quantum System Two superordenagailu kuantikoa martxan jarriko dute. -273 Cº-tan hoztutako supereroaleekin funtzionatzen du, eta 156 kubit lotzen ditu. Diseinu modularra du, aurrerapen teknologikoetara egokitzeko: ez da zaharkituko. Prezioa dituen ezaugarriekin bat dator: 50 milioi euro.
Mondragon Korporazioko Diknua kooperatibak 1,5 milioi ordaindu ditu Ternuagatik eta 56 lanpostu mantenduko ditu
SAPA Transmission konpainia gipuzkoarrak AEBko Armadaren ibilgailu blindatuen transmisio sistema egingo du
2025-2030 Plan Estrategikoaren arabera, konpainiak partaidetza handia izango du kontratuetan, eta 7.000 unitate egingo ditu datozen urteetan.
Azpeitiko epaitegiak atzera bota du EH Bilduren helegitea eta berretsi du ez zela irregulartasunik egon AP-1eko lanetan
Iazko otsailean, artxibatu egin zuen Bidegi auziko lehen kereila, eta EH Bilduk helegitea aurkeztu zuen horren kontra. Hirugarrenez ebatzi du justiziak EAJk Aldundia gobernatzen zuen garaian ez zela irregulartasunik egon AP-1 autobidea eraikitzeko lanetan.
"Iaz, azoka egin eta hilabetera, enpresen % 35ek esan ziguten kontratazioak edo elkarrizketak izaten ari zirela"
Donostian, Enplegu Azoka egiten ari dira, Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren eskutik. Gipuzkoako Ganberako Ezagutzaren Kudeaketa Arloko zuzendari Ana Ugalderen hitzetan, azoka aukera "zoragarria" da langabetuentzat zein ibilbide profesionala aldatu nahi dutenentzat, eta azokan bertan lana topatzeko aukerak daudela erantsi du.
Oronak lantegi berri bat eraikitzeko 60 milioi euroko inbertsioa egingo du Hernaniko lurretan
Orona enpresak 60.000 metro koadroko lur-eremua erosi duela iragarri du, igogailuen sektorean ariko diren 150 lanpostu sortzeko helburuz.
GKSk Palestinako bandera kendu du Azpeitiko batzokiko balkoitik, EAJ "genozidioaren konplizea" dela iritzita
Ekintza Azpeitiko Gaztetxeak hartu du bere gain, sare sozialetan zabaldutako bideo baten bidez. Horretan ikus daiteke gazte batzuk eskaileretara igotzen eta batzokiko balkoitik Palestinako bandera kentzen. Ohar baten bidez, "Palestinako herriari kalte egitea" leporatu dio EAJk Gazte Koordinadora Sozialistari, "pseudo-politika partidario higuingarri bat eginez".
Ternua taldeak Gipuzkoako Borobitex enpresari saldu dio Loreak Mendian marka
Joan den ekainetik, borondatezko hartzekodunen konkurtsoan sartua da Arrasateko ehungintza enpresa ospetsua. Hainbat inbertitzailerekin negoziatzen ibili da hilabeteotan enpresa zatika saldu eta zorra kitatzeko.
“Online bideojoko hauen diseinua baliatuz, pedofiloek haurrak hurbiltzea lortzen dute”
Pediatrek ohartarazi dute hainbat bideojoko haur eta nerabeentzako arriskutsuak direla; online jolastekoak, batik bat. Ezagunena Roblox da, munduan 380 milioi erabiltzaile baino gehiago baititu. Telmo Lazkano hezkuntza eta osasun digitalean adituak horrelako plataformek nola funtzionatzen duten kontatu du.
Arreta non jarri, seme-alabak online bideojokoetan ibiltzen badira?
Online bideojokoek hainbat arrisku dakartzate, sareekin eta Internetekin lotura duen heinean. Horren aurrean gurasoek arreta non jarri behar duten azaldu du Telmo Lazkano hezkuntzan eta haurren osasun digitalean adituak. Besteak beste, adierazi du jokalari bat baino gehiagorentzako jokoetan jarri behar dela fokua, eta txatak dituztenetan bereziki.
Aldirietako tren-zerbitzuak izango duen izena aukeratu ahal izango dute herritarrek
Irekia webgunearen bitartez bozkatu ahal izango da, eta hiru aukera daude: Besaide, Lottu eta Lurbil.
Kontseiluak milaka euskaltzale bildu nahi ditu abenduaren 27an Bilbon, "euskararen soinu banda" ardatz hartuta
Ekitaldirako sarrerak urriaren 16tik aurrera izango dira eskuragarri Pizkundea.eus webgunean, 10 euroren truke. Antolatzaileek adierazi dute "euskara lehen lerrora ekarri eta benetako jauzia eragiteko" garaia dela. Horregatik, euskarari "pizkunde" berria ematera gonbidatu ditu euskaltzale oro.
Bypassa ezarri dute AP-8an, Deban, eta errei bana dago zabalik noranzko bietan
Kamioi baten atoiak su hartu du, 14:00ak aldera. Autobidea itxi egin dute eta zirkulazioa N-634 errepidetik bideratu dute, suhiltzaileak lanean ari ziren bitartean. Arratsaldean auto-ilarak izan dira inguruan.
Atxilotu bat Donostian, segurtasun langile bati sastakai batekin mehatxatzeagatik eta autoarekin harrapatzen saiatzeagatik
Lekukoen arabera, atxilotuak eraso egin dio Ibaeta auzoko lokal bateko langileari barrura sartzeko debekuaren aurrean.
Begoña Pedrosa: "Eskolarik gabe, euskararen indarberritzea ezinezkoa da"
Kilometroak 2025 jaiaren agertoki izan da igandean Elgoibar, "Salto-saltoka" lelopean, Gipuzkoako ikastolen aldeko hitzordua egin baitute bertan. Begoña Pedrosa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, mintzatu da bertan euskararen garrantzia azpimarratuz.
Eguzkiak aginduko du hurrengo ordu eta egunetan
Astelehenean eta asteartean maximoak 20 gradutik gorakoak izango dira, nahiz eta goizaldean giroa nabarmen freskatuko den.
EH Bilduk lankidetzaren aldeko apustua egin du, eskuin muturraren gorakada geldiarazteko, eta PPrekin egindako itunak kritikatu ditu
EH Bilduk Nafarroan, Gipuzkoan eta Araban bildu ditu bere karguak ikasturte politiko berria aztertzeko.
Donostiak plaka bat jarri du Diego Fernandez-Montesen omenez, ETAk hil zuena 1978an
Donostiako Udalak plaka bat jarri du 1978an ETAk hildako Diego Fernández-Montesen omenez, Miramar kalean egindako ekitaldi batean. Horrekin, dagoeneko 36 dira hirian jarri diren oroimenezko plakak.