Giza eskubideak
'Aita Mari' ontziak 32 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan, bi egun noraezean zeramatzatela
Mediterraneo erdialdeko uretan topatu dute ontzia, migratzailez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Bi egun zeramatzaten itsasoan noraezean. Erreskatatutako pertsonen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Motibazio politikoko 65 biktima aitortu zituen iaz Nafarroako Gobernuak
2023tik, 217 aitortza eskaera jaso ditu Memoriaren eta Bizikidetzaren Zuzendaritza Nagusiak, eta 106 biktima aitortu ditu; horietatik 7 hildako biktimenak dira.
Donostiako La Sirena aterpetxeak aterperik ez dutenak hartuko ditu aurrerantzean
Ondarretako udal aterpetxeak batez ere erabilera turistikoa izan du orain arte, nahiz eta azken urteotan neguko hilabeteetan publiko orokorrari itxita egon den eta kale gorrian dauden pertsonak hartzeko baliatu duten, baina 0 ºC inguruko tenperaturak izan diren gauetan besterik ez.
Erresuma Batuko Justiziak legez kanpokotzat jo du Palestine Action taldea debekatu izana
Londresko Auzitegi Goreneko hiru epaileek adierazi dutenez, 2020an sortutako taldeak protestak egiteko "delituzko metodoak" erabiltzen baditu ere, bere taktikek ez dute legean ezarritako baremoa betetzen terrorista gisa sailkatu ahal izateko. Betoa indarrean sartu zenetik, 2.700 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte Palestine Actioni babesa emateagatik. Horietako asko adinekoak dira, eta babesa adierazteko pankarta bat eramate hutsagatik atxilotu dituzte.
Nafarroako Auzitegi Nagusiak berriro ireki du Lleidara ezkontzeko saldu omen zuten neska adingabearen auziaren gaineko ikerketa
Ministerio Fiskalak esandakoaren ildotik, Auzitegiko Lehen Sekzioak uste du kriminalitate zantzu argiak daudela, eta uste du auzia artxibatzeko "oso goiz" dela oraindik. Besteak beste, gurasoek 2025eko urtarrilean 14 urteko neskatoa beste bikote bati haien 21 urteko semearekin ezkontzeko saldu izanaren zantzuak daude.
Trumpen "praktika autoritarioek" giza eskubideen "higadura" eragin dutela ohartarazi du Amnistia Internazionalak
Donald Trump Etxe Zurira bigarrenez iritsi zenetik urtebete betetzen den honetan, txosten bat argitaratu du gobernuz kanpoko erakundeak. Dokumentu horretan jasotzen denez, gizarte askeen oinarriak "ahultzen" ari dira, eta horren adibide jarri ditu adierazpen askatasunaren, oposizioaren eta oro har kritiko direnen kolektiboen aurkako erasoak.
Salbuespen legea eta Fiskaltzaren helegiteak amaitzeko ordua dela dio Sarek
Lanean jarraituko dute ETAko presoei ezartzen zaizkien salbuespen neurriekin amaitzeko. Bilbon egindako manifestazio jendetsuaren biharamunean, aldaketak eskatu dituzte berriro ere arlo politikoan eta judizialean.
Zazpi pertsona hil dira Iranen, egoera ekonomikoak okerrera egin duela salatzeko deitutako hainbat manifestaziotan
Manifestazioak igandean hasi ziren Teheranen, eta dozenaka hiritara zabaldu dira azken egunotan, besteak beste, Isfahan, Kerman, Kermanshah, Hamadan eta Qom hirietara. Iran krisi ekonomiko larrian dago, urteko % 42ko inflazioarekin.
Venezuelak 99 preso askatu ditu, 2024ko hauteskundeen ostean atxilotutakoak
Gobernuak azpimarratu duenez, "giza eskubideekiko errespetu zorrotza bermatzeko" hartu dute erabakia.
Adierazpen-askatasunak okerrera egin du munduan: % 10, 2012tik
Lehen Mundu Gerran edo Gerra Hotzaren unerik txarrenean izandako beherakadaren pareko da azken urteotakoa. 2022-2025 epean, 185 kazetarik galdu dute bizia, aurreko lau urteetan baino % 67 gehiago.
Gutxienez zortzi pertsona hil dira Gazan uholdeek eragindako hipotermien ondorioz
Nazio Batuen Erakundearen arabera, 800.000 pertsona inguru goseak eta hotzak jota bizi dira Palestinan. Gainera, euri-jasek hainbat pertsona kaltetu dituzte, horietako asko gaixorik eta osasun arazo larriekin.
Rene Cassin Sariak Francesca Albanese NBEko errelatoreak Palestinako biktimekin duen konpromisoa aitortu du
Albanesek ezin izan du saria aurrez aurre jaso, agenda arazoengatik, eta epaimahaikideek jaso dute aitortza haren izenean.
Euskal Herriko Torturatuen Sareak babestu egin du Raul Fuentes Villota ETAko presoak bere tortura salaketa berriro irekitzeko egin duen eskaera
Sareak ustezko tortura kasu guztiak aitortzeko eskatu du, egia, justizia eta erreparazioa bermatzeko, eta Raul Fuentesen eta Mikel Zabalzaren kasuetan izan den "zigorgabetasuna" salatu du.
GazteChange ekimenak haurren eta nerabeen eskubideak babestearen garrantzia ikusaraziko du gaur arratsaldean Bilbon
Guggenheim Bilbao Museoko auditorioan egingo da topaketa honen zazpigarren edizioa, UNICEF Euskadiko Batzordeak eta Lagunarte elkarteak antolatuta, eta streaming bidez jarraitu ahal izango da eitb.eus-en.
Lore eskaintza, Eusko Legebiltzarrean, Memoriaren Eguna ospatzeko
EAJko, EH Bilduko, PSE-EEko eta Sumarreko legebiltzarkideek lore eskaintza egin dute biktimei eskainitako "Gauerdiko Iparrorratza" eskulturaren aurrean. PPk eta Voxek ez dute parte hartu, horrelako ekintzek biktima mota eta indarkeria mota desberdinak "nahasten" dituztelako. Lore eskaintzaren ostean, Etxeratek salbuespen politikek eragindako biktimak omentzeko egin duten bilkuran parte hartu dute EH Bilduko legebiltzarkideek.
Israelek 15 gorpu itzuli ditu, soldadu baten gorpua jaso ostean
Erabat suntsitutako gune batean egin dute gorpuen trukea. Ospitaleek egoera negargarrian ari dira gorpuak jasotzen, eta familiek horrela identifikatu behar izaten dituzte euren senideak. Biitartean, Israelgo Armadak beste bi palestinar hil ditu, "lerro horia" zehartu dutela argudiatuta. Guztira 69.000 pertsona baino gehiago hil dira jada Gazan.
Hildakoen kopuruak gora egiten jarraitzen du Gazako Zerrendan, su-etena gorabehera
Israelgo armadaren erasoek bost gazatar hil eta bederatzi zauritu dituzte, ostegunetik. Bien bitartean, Palestinaren gorpuen identifikazioa blokeatzen jarraitzen du Israelek, bake akordioan hitzartutakoan betetzea eragotziz.
Pello Alcantarillak tortura salaketa jarri du Perez de los Cobos koronelaren aurka
"Ikerketa sakona" egin ondoren, GEBehatokia Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak ondorioztatu du salaketak "sinesgarritasun osoa" duela. Hala, Auzitegi Nazionalak 2005ean artxibatu zuen tortura kasua berriz irekitzeko eskatu dute.
Mikel Mancisidor legelaria proposatu dute EAJk eta PSE-EEk Ararteko izateko
Horren ibilbide profesionala giza eskubideen defentsarekin eta gobernantza demokratikoarekin lotuta dago, eta ibilbide zabala du nazioartean. EH Bilduren edo PPren babesa behar dute izendapena gauzatzeko.
Bielorrusiako eta Georgiako bi kazetarik, biak kartzelan, irabazi dute Sakharov saria
Andrzej Poczobut kazetari bielorrusiarrak eta Mzia Amaglobel kazetari georgiarrak "askatasunari eta demokraziari" egindako ekarpena aitortu ditu Europako Parlamentuak, urtero banatzen duen sari honekin.