Hezkuntza
"Datuetan oinarrituta, kronifikazio patroi bat identifikatzen bada" erabakitzen da ikastetxe bat fusionatzea edo ixtea, Pedrosaren hitzetan
Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan egindako elkarrizketan Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, matrikulazio datuak urtetik urtera murrizten doazen ikastetxeak itxiko dira, besteak beste, eta "aldaketa estruktural hori" ikastetxe horien zuzendaritzarekin adosten dira beti.
Ikastetxe publikoen itxierak "lanpostuen amortizazioa" duela helburu salatu dute sindikatuek
Steilasek, ELAk eta CCOOk adierazi dutenez, Eusko Jaurlaritzak hurrengo ikasturtean ikastetxe batzuk fusionatu eta itxi nahi izatea "Hezkuntza Sailak azken urteotan darabilen utzikeriaren isla da". Gainera, gogor kritikatu dute Segregazioaren aurkako Mahaia "ekiteko asmorik" ez duela, lau aldiz bildu den arren.
LABek eskola segregazioari buruzko mahaia utzi du, eta euskara aldarrikatu du inklusiorako tresna gisa
Sindikatuak salatu du Hezkuntza Sailak ez duela orain arte lan proposamenik aurkeztu.
Espezialitate medikorako milaka hautagaik beren etorkizun profesionalerako giltzarri diren azterketak egin dituzte
Espezialitateko plaza bat lortu nahi duten milaka ikaslek beren etorkizun profesionalerako giltzarri diren azterketak egin dituzte gaur. Medikuntzan ez ezik, Farmazian, Erizaintzan, Psikologian, Kimikan, Biologian eta Fisikan ere banatuko dira plazak.
Hezkuntza Sailak bi bateratze-prozesu burutuko ditu Araban eta beste bat Gipuzkoan
Ikasleen matrikulazioen beherakaren eta ikasle kopurua txikitzearen ondorioz, Hezkuntza Sailak hainbat ikastetxe bateratuko ditu hurrengo ikasturtean. Bizkaian, esaterako, 12 ikastetxeri eragingo dien sei prozesu bultzatu dituela jakinarazi dute. Ondorioz, horietako lauk instalazioak itxi beharko dituzte.
Nafarroako hainbat eragilek seme-alabak euskaraz matrikulatzeko deia egin diete gurasoei
Larrañazubi ikastetxeko familiek salatu dute Eusko Jaurlaritzak ikasleen "eskola-porrota" eragingo duela
A eredua eskaintzen duen Getxoko ikastetxe hau da, ikasle faltagatik, hurrengo ikasturtean ateak itxiko dituenetako bat. Familiek salatu dutenez, ikasle "denei ez zaie bermatu" A ereduan ikasten jarraitu ahal izago dutenik.
Bizkaiko lau ikastetxe publiko itxiko dituzte datorren ikasturtean, ikasle faltagatik
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko arduradunek, Begoña Pedrosa sailburua buru zutela, prozesuon inguruko arrazoiak eta xehetasunak eman dituzte, eta, baieztatu duenez, “ez dira antolaketa-doiketak”, baizik eta “adostutako integrazioak”, zenbait kasutan “mailakatuak” izango direnak, ikasleen beharrei “ahalik eta ondoen” erantzuteko.
Itunpeko hezkuntzako langileak, patronalarekin lortutako akordioak betetzea aldarri
ELAk adierazi du berak deitutako grebarekin bat egin zezaketen langileen herenak lanuztea egin duela. CCOO, Steilas, LAB eta UGT sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte eskola-orduen murrizketari buruzko epaiketa egin den epaitegiaren aurrean.
Greba eta mobilizazio eguna dute itunpeko ikastetxeek, 2024ko akordioa betetzea eskatzeko
ELA sindikatuak 120.000 irakasle deitu ditu grebara. CCOO, Steilas, LAB eta UGT sindikatuek ez dute greba babestu, baina mobilizazioak deitu dituzte. Halaber, greba egunarekin bat eginez, eskola-orduak murriztearen inguruan jarritako salaketaren epaiketa-saioa egingo da EAEko Auzitegi Nagusian.
Euskadik 340 milioi bideratuko ditu 2030era arte Lanbide Heziketa inklusiboagoa izan eta enpresarekin konektatuagoa egon dadin
Lanbide Heziketa esparruko Euskadi 2030 Estrategiak bost ardatz ditu eta 20 helburu estrategiko eta 37 ekintza dakartza. Euskadin, gaur egun, 51.600 ikasle daude izena emanda Lanbide Heziketan, eta matrikulazioen kopurua % 33 igo da azken hamar urteetan.
ELAk gizarte-ekimeneko ikastetxeetako langileen greba erregistratu du, eta jarrera aldatzeko eskatu dio Kristau Eskolen zuzendari berriari
Miren Zubizarreta ELAren Hezkuntzako arduradunak gogorarazi du 2024ko otsaileko akordioa 14 eguneko greba egin ondoren iritsi zela, eta, gaur egun, akordio horretan sinatu ziren "eduki garrantzitsuetako" batzuk "patronala ez da betetzen ari". Zubizarretaren ustez, patronala prozesu honetan "fede txarrez eta arduragabekeriaz" jokatzen dabil.
ELAk ostegun honetan erregistratuko du EAEko gizarte-ekimeneko ikastetxeetako greba-deialdia, urtarrilaren 20rako
Sindikatuak salatu duenez, patronalek ez dute bete greba amaitzeko 2024an sinatu zuten akordioa.
Frantziako Hezkuntza Ministerioak baxoa euskaraz egiteko proposamena aurkeztuko duela hitzeman du
Geffray ministroaren jarrera "ona" azpimarratu dute harekin bildu diren Euskararen Erakunde Publikoko ordezkariek eta Asanbleako euskal hautetsiek, baina Seaskak "esku-hutsik" itzuli direla deitoratu du, asmoez harago ekintzak behar direla iritzita, eta mobilizazioak iragarri ditu hilaren amaierarako.
Milagros Tolonek hartuko du Hezkuntza ministerioa eta Elma Saiz izango da Espainiako Gobernuaren bozeramaile berria
Aldaketak Espainiako Gobernuaren birmoldaketaren barruan sartu ditu Sanchezek, eta legegintzaldiaren azken zatian indarra hartzea dute helburu.
“Gure hezkuntza, euskalduna” lelopean, milaka ikasle kalera atera dira
Hego Euskal Herriko ikasleriak bat egin du Ikamak deituriko greba egunarekin. Manifestazio jendetsuak egin dira Iruñean, Gasteizen, Bilbon eta Donostian. Euskara oldarraldi judizial eta politiko bat jasaten ari dela eta indarrean dagoen hezkuntza ereduak euskara mesprexatzen duela salatu dute.
Joxerramon Bengoetxeak akordioak lortzeko borondatea ikusten du, bai Jaurlaritzan eta bai EHUn ere
Joxerramon Bengoetxeak azaldu duenez, Jaurlaritzak eta EHUk asteak daramatzate bilerak egiten. "Kontraste garrantzitsuak izan ditugu gure artean", baina bi aldeek "borondatea" dute "bi aldeentzako akordio onena bilatzeko", azaldu du.
"Euskaraz hitz egiten dute ikasgelan... Baina ez jolastokian"
EiTB Dataren analisiak baieztatu du euskal hezkuntza-sistemak D eredua finkatu duela aukera nagusi gisa, baina beste datu bat eman du argitara: ikasleek ez dute euskara hein berean erabiltzen eskola-inguruetan eta jolastoki eta espazio informaletan.
EHUko sindikatuek lanuzteak eta elkarretaratzeak deitu dituzte, "inbertsio publiko handiagoa" eskatzeko
Astelehenetik ostegunera egingo dituzte protestak. Alde batetik, lanuzteak deitu dituzte 11:00etatik 12:00etara. Bestetik, elkarretaratzeak egingo dituzte 11:15ean, egunaren arabera campus batean edo bestean.
Mila pertsona inguru manifestatu dira Bilbon eskola publikoaren alde eta eskola segregazioaren aurka
Mila bat lagun manifestatu dira Bilbon, Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak deituta, eskola segregazioa arazo "estrukturala" dela salatzeko. Plataformak "politika ausartak" eskatu ditu, eta egungo neurriek, segregazio mahaia barne, sistema "bidegabea" finkatzen dutela kritikatu du. "Segregazioaren kontra, publikoa da bidea!" lelopean egindako manifestazioa Bilboko udaletxean amaitu da, hezkuntza publikoaren aldeko manifestu bat irakurriz.