Hezkuntza
2025/06/09 - 16:01
Hezkuntza Sailak 20 milioi euro bideratuko ditu sare publikoko eskola-jantokiak hobetzeko
Helburua da eskoletako jantokiak eraldatzea, eredu "osasungarriagoa, iraunkorragoa eta hurbilagoa" lortzeko.
2025/06/09 - 11:58
Pedrosak dio adostutakoa beteko duela eta sindikatuekin hitz egiten jarraituko duela
Hezkuntza sailburuak azpimarratu du “akordio itzela” dela, “oso irmoa”, eta Sailak sindikatuekin elkartzen jarraitzen duela “akordioak lortzeko apustua argia eginez”.
2025/06/09 - 11:57
Pedrosa: “Ez dugu ulertzen lanuztearena, badakite akordioa indarrean jartzen ari garela”
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailburuak horixe esan du LABek deitu duen protestaren inguruan, eta gehitu du neurri berriak indarrean jartzeko denbora behar dela, eta prozesu bat dela, tartean profesionalak trebatu behar direlako.
2025/06/08 - 19:22
Eskola Txikien handitasuna jai-giroz aldarrikatu dute gaur Ezkio-Itsason
Gipuzkoako Eskola Txikien festa ederraz gozatu dute bertaratu diren ehunka lagunek. Han izan da Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua ere, eta 60 milioiko inbertsioa iragarri du eskola txikien azpiegituretarako. Zizurkilgo eskolak jaso du datorren urtean jaia antolatzeko lekukoa.
2025/06/08 - 16:02
Gipuzkoako eskola txikien jaia ospatu dute Ezkio-Itsason
Eskolek herri eta auzo txikietan duten garrantzia erdigunean jarri nahi izan du jaiak. Aurtengoa 36. edizioa izan da, eta giro bikaina izan dute Ezkio-Itsason.
2025/06/08 - 10:45
Eskola txikien festa egingo dute gaur Ezkio-Itsason, haien izaera eta nortasuna aldarri hartuta
Eskolek herri eta auzo txikietan duten garrantzia erdiguneratu nahi du jaiak. Aurtengoa 36. edizioa izango da, eta egitarau oparoa antolatu dute. 10:30ean hasita, hainbat txoko eta ekintza izango dira herrian zehar: perkusio eta zirku tailerrak, sormen gunea...
2025/06/06 - 20:55
Atxuriko eskolan berriro ere teilatutik harriak erori direla salatzeko bilkura egin dute
Atxuriko ikastetxeko ikasleek, irakasleek eta gurasoek elkarretaratzea egin dute eraikinaren egoera txarra salatzeko. Aste honetan, pinakuluaren zati bat behera etorri da. Ikasturte honetako bigarren gertakaria da. 2024ko azaroan, erlaitzaren zati bat erori zen.
2025/06/03 - 20:28
Hasi dituzte Unibertsitatera sartzeko probak Hego Euskal Herrian
Deialdia LOMLOEk bultzatutako gaitasunetan oinarritutako proben eredu berriarekin egingo den lehena da. Ekainaren 5a bitartean egingo dira azterketak. Aldaketa metodologikoak dakartza probak, eta, memorizazioaren ordez, analisia eta aplikazio praktikoa lehenetsiko dira. 17.000 ikasle daude deituta.
2025/06/03 - 15:44
''Maitaro'', ikasleek ospitaleratze luzeko pazienteei konpainia egiteko programa
Susana-Cristina binomioa 2024aren amaieran Donostia Ospitalean abian jarritako programa honen barruan sortutako bikoteetako bat da. Susanak hiru hilabete daramatza ospitalean, eta Cristina Lanbide Heziketako ikaslea da. Programa erakargarria da, eta lehen minututik konektatu dute elkarrekin.
2025/06/03 - 09:50
Albiste izango dira: Unibertsitatera sartzeko probak, gobernu kontseilua Añanan eta Osasun Itunaren bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/06/01 - 23:01
Jaiarekin batera, Euskal Eskola Publikoa hezkuntzaren erdigunean jartzeko aldarria nagusitu da gaur Urduñan
Festak eta aldarrikapenak bat eginda igaro dute eguna, hezkuntza publikoaren aldeko apustua eskatuz eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko elkarlanaren beharra azpimarratuz. Lekukoa jaso dute jada Santurtziko ikastetxe publikoek 2026ko jaia antolatzeko.
2025/06/01 - 16:51
Euskal eskola publikoaren aldeko apustu sendoa aldarrikatu dute Urduñan
Euskal eskola publikoaren aldeko apustu garbia egiteko eta pribatizazio politikekin bukatzeko eskatu du Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak kalejira batekin. Egun osoko egitaraua prestatu dute Urduñan.
2025/05/29 - 17:33
Jaurlaritzaren matrikulazio dekretuaren balorazio "oso kritikoa" egin du Ikastolen Elkarteak
Duela hiru urte ezarritako araua berrikustea beharrezko ikusten du Elkarteak, "neurrien balorazio sakon eta partekatua, lortutako emaitzak eta sortutako albo-kalteak baloratuko dituena". Neurriak proposatu dituzte "hezkuntza-sistema inklusiboago eta bidezkoago bat eraikitzeko helburuz".
2025/05/29 - 12:26
Familien % 95ek lehen aukera gisa hautatutako ikastetxean eskolatu ahal izan dituzte seme-alabak
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak datorren ikasturterako matrikulazio-prozesuaren balorazio "positiboa" egin du, eta horren gainean esan du "normaltasunez" igaro dela, eta nabarmendu du kopuru horrek "sistemak funtzionatzen duela" erakusten duela.
2025/05/28 - 20:29
Washingtonek ezarritako bisen etenak EHUko 100 bat ikasleri eragin diezaieke
Noe Cornago EHUko Nazioartekotze zuzendariak aitortu du "harrituta" dagoela Trump Administrazioak hartutako erabakiaren "erradikaltasuna" dela eta, bisa luzatzeko abian ziren prozesuak ere gelditu egin direlako.
2025/05/28 - 00:36
Trump Administrazioak ikasle bisak bertan behera utzi ditu, bisadun horien sare sozialak aztertu bitartean
Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak zenbait baldintza ezarri zituen sare sozialetako argitalpenak berrikusteko, baina dagoeneko bisa zuten eta Gazako sarraskiaren aurka hainbat unibertsitatetan izandako protestetan parte hartu zuten ikasleei zuzenduta.
2025/05/25 - 14:00
Harvardeko atzerritarren gaineko erabakia babestu du Trumpek, herrialde horiek "ez dutelako ezer ordaintzen"
Trumpek azpimarratu duenez, Gobernuak jakin nahi du "ikasle horiek nortzuk diren" (unibertsitateak antisemitismoaren eta palestinaren aldeko propagandisten haztegi jotzen ditu Trumpek), eta "zentzuzko eskaera da, Harvardek milaka milioi dolar jasotzen dituelako".
2025/05/23 - 21:05
Manifestazio jendetsua Baionan, Seaskak deituta
Frantziako Hezkuntza Ministerioari baliabide gehiago exijitzeko atera dira milaka pertsona kalera Baionan, Seaskak deituta. Egun Iparraldean dituzten 4.300 ikasleentzat bitarteko nahikorik ez dutela salatu dute eta irakasle gehiago eskatzen dituzte.
2025/05/23 - 10:33
Trumpen gobernuak ikasle atzerritarrak matrikulatzea debekatu dio Harvard Unibertsitateari
Bestalde, AEBko Administrazioak Eskubide Zibilen Lege Federala urratzea leporatu dio New Yorkeko Columbia Unibertsitateari, "ikasle juduek haien aurkako jarrerei aurre egin behar izan baitiote, eta unibertsitateak ez du ezer egin".
2025/05/23 - 09:41
Albiste izango dira: Gasteizko hiriburutzak 45 urte, lehendakariari elkarrizketa eta itsaspeko euskal robota
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.