Hondamendi naturalak
Katrina: 20 urte AEBko hurakanik hilgarrienetako batetik
Bi hamarkada dira Katrina hurakanak AEBko hego-ekialdea jo zuenetik. 2.000 hildako eta milaka milioi dolarretako galera materialak utzi zituen zortzi egunez hainbat herrialde zeharkatzean. New Orleansen eragin zuen sarraskirik handiena.
Hawaiiko Kilauea sumendia berriro esnatu da
Hawaiiko Kilauea sumendiaren erupzioak kezka piztu du, laba jaurtitzen hasi baita berriro. Labak altuera handia hartu du eta gailurreko kraterraren sekzio batean zabaldu da. Abendutik izandako 31. erupzioa da honakoa, eta Kilauea munduko sumendi aktiboenetako bat bihurtu da horrela.
Salamancan uda pasatzen ari zen Irungo boluntario bat hil da Espainiako baso-suteetan
Antza denez, boluntario gisa parte hartu zuen Ciperez (Salamanca) herrian piztutako sutea itzaltzeko lanetan, eta kea arnasteagatik ospitaleratu eta egun batzuetara hil da. Gaztela eta Leongo Juntak, berriz, oharra kaleratu du heriotza horrek suteekin inolako loturarik ez duela esanez.
18 sute daude aktibo Galizian, Gaztela eta Leonen eta Extremaduran, eta Jarillakoa egonkortu dute
Hiru foku berri hauteman dituzte Galizian, egoerak okerrera egin du Leongo Bierzo eskualdean eta herri gehiago husteko agindua eman dute. Guztira 403.171 hektarea erre dira 2025ean Espainian, Copernicusen arabera.
Suteen egoera salatzeko manifestazioak egin dira Galizian eta Gaztela eta Leonen
Espainian baso-suteak izaten ari dira udako protagonistak. Hori dela eta, manifestazioak egin dira Galizian eta Ponferradan, lurraldeko egoera salatzeko eta tokian tokiko gobernuen dimisioa eskatzeko.
Baso-suteek 350.000 hektarea baino gehiago erre dituzte abuztua hasi denetik, Espainian
Oraindik, hogei bat su daude aktibo Gaztela eta Leonen, Galizian eta Extremaduran, eta haizea sua itzaltzeko lanak zailtzen ari da hainbat tokitan. Bien bitartean, azken orduetan Leongo iparraldean botatako euriak garrak kontrolatzen lagundu du Europako mendien inguruan. Bestalde, EAEtik sua itzaltzera joandako suhiltzaileek etxerako bidea hartu dute.
Euskadiko suteen aurkako helikopteroak Gaztela eta Leongo hondamendiaren aireko irudiak erakutsi ditu
Sua itzaltzeko lanak Fasgar udalerrian (Leon) egiten ari dira uneotan, suak milaka hektarea kiskali ditu eta. Helikopteroak 1.000 litroko edukiera du.
400.000 bat hektarea erre dira urtea hasi denetik baso-suteetan Espainian, gehienak abuztuan
Copernicus Europar Batasuneko programak asteazken honetan zabaldutako datuen arabera, dagoeneko 391.581 hektarea erre dira aurten Espainian. Iaz 42.615 hektarea kiskali ziren erregistratutako 219 baso-suteetan.
Pakistanen 700 pertsona baino gehiago hil dira uholdeen ondorioz, eta dozenaka desagertu daude
Montzoiaren denboraldia hasi zenetik, 706 pertsona hil dira Pakistanen izandako euriteen ondorioz, azken datu ofizialen arabera. Shehbaz Sharif lehen ministroak kaltetutako zonaldeak babesteko konpromisoa hartu du, eta bere kabineteko kideek hilabeteko soldata emango dutela iragarri du, sorospen lanak finantzatzeko.
Horrela laguntzen dute EAEko eta Nafarroako suhiltzaileek Espainiako baso-suteak itzaltzeko lanetan
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 58 suhiltzaile joan dira Gaztela eta Leonera baso-suteak kontrolatzen laguntzeko, Juntak Eusko Jaurlaritzari laguntza eskatu ostean. Nafarroatik, berriz, 24 profesional joan dira Asturiasera.
Aurrekaririk gabeko sute bolada: eremu zabalak kiskalita, milaka ebakuatu eta lau hildako
Mila pertsona inguruk protesta egin dute Leonen, orain arte egindako kudeaketaren aurka, eta dimisioak eskatu dituzte, baita larrialdiko 3. maila deklaratzea ere; beraz, kudeaketa Gaztela eta Leongo Juntatik Espainiako Gobernura igaroko litzateke.
EAEko berrogeita hamar suhiltzaile baino gehiago Gaztela eta Leonera joan dira, baso-suteak kontrolatzen laguntzeko
Zehazki, Gaztela eta Leongo Juntak Eusko Jaurlaritzari laguntza eskatu ondoren hartu da neurria. Hala, bat egin dute suteak itzaltzen laguntzeko berriki bidalitako helikopteroarekin.
Suhiltzaile bat hil eta beste bat zauritu da Leonen, sute bat itzaltzeko lanetan
Hala, lau dira jada Iberiar penintsulan piztutako suteen ondorioz hildakoak, horietako hiru Leongo probintzian. Laugarren biktima asteartean hil zen Tres Cantosen (Madril), erreduren ondorioz.
Sua, kontrolik gabe Galizian, Gaztela eta Leonen eta Extremaduran: milaka hektarea kiskalita eta ebakuatu
Guztira 27 pertsona atxilotu eta 92 ikertu dituzte ekainaren 1ean baso-suteen aurkako kanpaina hasi zenetik.
320 hildako baino gehiago Pakistanen, eurite bortitzek sortutako uholdeetan
Gutxienez 320 pertsona hil dira Pakistaneko iparraldean, euriteek bat-batean uholdeak eraginda. Khyber Pakhtunkhwa probintzia kolpatuena izan da, biktima gehienak eta dozenaka desagertu baitaude. Agintariek erreskate lanetan jarraitzen dute, milaka kaltetuk laguntzaren zain dauden bitartean.
Bigarren sumendi bat erupzioan hasi da Errusiako ekialdean, 8,8 graduko lurrikararen ostean
Krasheninnikov sumendia, Errusiako Kamtxatka penintsulan kokatua, erupzioan hasi da igande honetan, ehunka urte inolako jarduerarik gabe eman ondoren, eta asteazkenean Richter eskalan 8,8ko indarra izan zuen lurrikararen ostean. Azken 24 orduotan, hamar lurrikara nabarmen baino gehiago izan dira inguru horretan.
Ozeano Barea normal antzean, apaldu egin baita tsunamia izateko arrisku maila
Errusiak bertan behera utzi du tsunami alerta, eta Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan erne jarraitzen dute, nahiz eta kasu gehienetan alarmak kendu dituzten.
Erdialdeko eta Hego Amerikako eremu zabalek adi jarraitzen dute tsunami mehatxua
Errusiako Kamtxatka eskualdean izan den 8,8 graduko lur-astinduaren ondoren ezarri dituzte alertak. Orduek aurrera egin ahala, baina, batzuk-batzuk indargabetu dituzte.
82 hildako zenbatu dira oraingoz uholdeen ondorioz, Texasen
Kerren 68 hildako zenbatu dituzte, eta 14 inguruko konderrietan. Greg Abbott Texasko gobernadoreak jakitera eman duenez, gutxienez 41 pertsona daude agertu barik.
Uholdeek gutxienez 25 hildako eta dozenaka desagertu utzi dituzte Texasen
Guadalupe ibaiak gainez egin du, Texas erdigune-hegoaldean, eta 25 heriotzaz gain, ugari dira desagertutako pertsonak, neskentzako udaleko kristau batean parte hartzen ari ziren 23 adingabe tartean. Hondamendia handia da Bandera, Cope, Comal, Concho, Gillespie, Kendall, Kerr, Kimble, Llano, Mason, McCullouch, Menard, San Saba eta Tom Green eskualdeetan.