Idazleak
António Lobo Antunes portugaldar idazlea zendu da
Portugalgo literaturaren izen erraldoiak, inkontzientearen eta memoriaren biltzaile eta idazkariak, 83 urte zituen. Euskaraz, “Gauzen ordena naturala” irakur daiteke.
Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko
Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du.
Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian.
Hitza erdigunean jarriko du Gutun Zuriak berriz, 19. edizioan
'Lauaxeta, ametsen egilea' erakusketa Euskal Abertzaletasunaren Museora iritsi da, Bilbora
Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak Lauaxeta, ametsen egilea erakusketa ibiltaria izango du ikusgai Sabin Etxean, Bilbon, martxoaren 12ra arte. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du erakusketa, museoarekin lankidetzan, Esteban Urkiaga Lauaxeta euskal olerkari eta idazlearen jaiotzaren 120. urteurrena gogoratzeko.
EHUko adituek Unamunoren heriotza ikertzeko lantaldean parte hartuko dute
Zuloaren silueta hitzez marrazten
Harkaitz Cano eta Eider Rodriguez idazleek “Silueta” eta “Dena zulo bera zen” liburuak aurkeztu dituzte Durangoko Azokaren hirugarren egunean, hutsuneak mamitzeko bi ariketa literario zeharo ezberdin.
Jon Arretxe: "Aldatzeko beharra sumatzen nuen"
Jon Arretxe idazleak Toureren istorioak alboratu, eta Txerriak eta loreak eleberri beltza argitaratu du.
Durangoko Azokan izango da salgai.
Karmele Jaio: "Errealitatearen definizio intimo bat egin dut"
Gasteiztar idazleak Harrizko bihotza liburua aurkeztu du, denetariko testuak (hausnarketak, oroitzapenak, aforismoak, poemak...) Atik Zra sailkatuta biltzen dituen lana edo "taupaden alfabeto bat".
Jon Kortazarrek "Gabriel Aresti. Poesia eta gizartea" liburua idatzi du
Irakasle eta ikertzaileak Bilboko poetari eskaini dio bere lan berria (Pamiela, 2025), aurten bertan Lauaxetari buruzko beste liburu bat argitaratu eta gero.
ZuNonHanDA! azoka ibiltariak Durangoko Azoka zabalduko du
Bakardadea eta nortasuna hartuko ditu hizpide Literaktum letren jaialdiak
Donostiako literatura jaialdiak Juan Jose Millas, Eider Rodriguez, Javier Cercas, Laura Chivite, Arantxa Urretabizkaia, Juan Manuel de Prada, Julen Apella, Belen Gopuegui, Harkaitz Cano eta Ignacio Martinez de Pison gonbidatu ditu, besteak beste.
Anjel Lertxundi sarituko dute Irun literatura sarietan
Bernardo Atxaga: "Pertsonaiarik gabe ez dago nobelarik"
Bernardo Atxaga idazleak Enarak eleberria (Pamiela argitaletxea) aurkeztu du gaur Arte Ederren Bilboko museoan.
Lourdes Oñederra: “Isiltasuna zentsura edo auto-zentsura bada, bakerik gabe bizitzera kondenatzen gaitu”
Karmele Mitxelenak, Laura Chivitek eta "Gerra Gazan" liburuak Zilarrezko Euskadi sariak jaso dituzte
GIpuzkoako liburu-denden elkarteak Zilarrezko Euskadi sariak banatu ditu goizean; Karmele Mitxelenak (Zoriona, edo antzeko zerbait), Laura Chivitek (El ataque de las cabras) eta Joe Saccoren Gerra Gazan (Astiberri argitaletxea) lanek jaso dituzte literatura lanei bigarren aukera bat eman nahi dien golardoa.
Garazi Albizuak, Koldo Bigurik, Markos Zapiainek eta Itxaso del Castillok ere irabazi dituzte Euskadi sariak
Eider Rodriguez: "Normaltasun nahiaren azpian ezkutatzen den ezinegona agerrarazten saiatu naiz"
Eider Rodriguez idazleak "Dena zulo bera zen" (Susa, 2025) liburua argitaratu du. Lanak sei kontakizun biltzen ditu.
Euskaltzaindiak Gabriel Arestiren idatzi eta objektuak bildu ditu Bilbon
Idazlearen heriotzaren 50. urteurrenean, Arestik literatura aldizkarietan egin zituen lehen argitalpenak eta objektu ikonikoak jarri dituzte erakusgai Bizkaiko Foru Liburutegian, haren betaurreko ikonikoak esate baterako.
Tere Irastortzaren poemen katalanerako itzulpenarentzat, Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen saria
Literatura Nobel saria, László Krasznahorkairentzat
Suediako Akademiak hungariar idazlearen obra goraipatu du, "lan sinesgarri eta irudikorra" baita, "terrore apokalptikoaren erdian artearen boterea berresten duena".