Imanol Pradales

GRAFCAV4694. VITORIA, 09/06/2026.- El Lehendakari Imanol Pradales tras presenta el programa del Año Conmemorativo del 90 Aniversario del Gobierno Vasco que se ha celebrado este martes en el Palacio de Ajurienea.Euskadi conmemorará el 90 aniversario del primer Gobierno Vasco con más de 40 actos de toda índole y la declaración como festivo del 7 de octubre de 2027 en recuerdo de la constitución en 1936 del Gobierno presidido por el lehendakari José Antonio Agirre en la Casa de Juntas de Gernika (Bizkaia). EFE/Adrián Ruiz-Hierro
2026/06/09 - 14:01

Urriaren 7a jaieguna izango da 2027an, lehen Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrenaren omenez

Urteurrena oroitzeko 40 ekimen baino gehiagoko agenda antolatu du Jaurlaritzak eta, besteak beste, solasaldiak, erakusketak, kultur eta kirol ekitaldiak egingo dira urte osoan zehar. Horien bidez, Agirre lehendakariaren eta bere lantaldearen ondarea gogoraraziko da eta Gobernu haren sorreraren oinarri izan ziren demokrazia, askatasuna eta justizia sozialaren balioak etorkizunerantz proiektatuko dira.

2026/06/02 - 19:04

Pradales, Espainiako politikaren egungo egoerari buruz: "Guri dagokigunez, alarma guztiak Vox agertzen denean pizten dira"

Imanol Pradales lehendakariak Cercle d'Economia foroak antolatu duen jardunaldi batean hartu du parte, Salvador Illa eta Alfonso Rueda Kataluniako eta Galiziako presidenteekin batera. Erkidegoen finantzazio ereduez ez ezik, Espainiako egoera politikoaz eta hauteskunde aurrerapenaz ere hitz egin dute. Zuhurtzia eskatu du Gasteizko Gobernuaren buruak, baina nabarmendu du aldaketa politikoaren aukerarekin ez dela tematu behar.

2026/05/22 - 10:35

Lehendakariaren ustez, UPNk polemika artifiziala sortu nahi du Athleticen kamiseta berriaren inguruan

Imanol Pradales lehendakariak babesa eta elkartasuna adierazi dio Athletici, UPNk klubari elastikoetatik Euskal Herriko mapa kentzeko eskatu ostean. Kamiseta berria "oso polita" iruditzen zaiola esan du, eta gogorarazi du Nafarroako Gobernua bera ere ez dela auzian sartuko. Polemika artifiziala bilatzea egotzi dio lehendakariak UPNri, eta ohartarazi du oso arriskutsua dela sinboloekin eta identitateekin liskarra eta zatiketa bultzatzea.

2026/05/22 - 09:12

Medikuen greba konpontzeko edo eskumenak transferitzeko eskatu dio lehendakariak Monica Garciari: "Arazo bat da"

Imanol Pradales lehendakariak uste du Monica Garcia Osasun ministroa "arazo bat" dela, "bi hilabete baino gehiago daramatzalako ezer jakin nahi izan gabe" estatutu markoa dela eta medikuak egiten ari diren grebari buruz. Hori dela eta, "gaian esku hartzeko" deia egin dio, eta, "arazoa konpontzeko gai ez bada edo ez badu nahi", Euskadiri eskumenak eskualdatzeko eskatu dio, "irtenbide bat bilatzeko". Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean deitoratu duenez, Osakidetzaren batez besteko itxaron-zerrenden hobekuntzan "asko" aurreratu bada ere, estatutu markoaren aldeko medikuen grebak, "Osasun Ministerioaren erabaki batetik eratorritakoak", "iskanbila" eragin du. "Euskaditik eta eskumenen esparruaren barruan" aurrera egiten saiatzen ari direla erantsi du.

« 5 6 7 ... 20 »

Asteko irakurriena