Nafarroa
Indarkeria matxistari aurre egiteko batasun politiko eta soziala eskatu du Chivitek
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak Tatianaren hilketa matxista gaitzetsi du, eta "bakean uzten ez gaituen gaitz honen" aurrean ekintza batasuna aldarrikatu du.
10.000 oilasko baino gehiago hil dira Alesbesko oilasko-etxalde batean izan den sutean
10.000 oilasko hil dira Alesbesko oilasko-etxalde batean piztu den sutean. Igande goizean izan dute horren berri, 08:36an, eta Nafarroako Suhiltzaileek eta Foruzaingoak esku hartu dute. Suak etxaldeko hiru eraikinetako bat kiskali du.
Sarrigurengo hiltzaile matxista epailearen aurrera eraman dute
Iruñeko Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko 2. Epaitegiak bideratu du auzia. Bien bitartean, beste elkarretaratze bat izango da gaur Eguesibarren Tatianaren hilketa salatzeko.
Gizon batek emaztea hil du eta ama larri zauritu Sarrigurenen
Hilketa matxista ostiral arratsaldean jazo da, bikotearen etxean. Eguesibarko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak hilketa gaitzetsi du, eta hiru dolu egun ezarri ditu eta elkarretaratzea deitu du gaurko.
Bost pertsona zauritu dira Cascanten izandako istripu batean
Lau ibilgailuk talka egin dute, eta bost pertsona ospitalera eraman dituzte.
Bost pertsona atxilotu dituzte Iruñean, emakume etorkinak prostituitzera behartzeagatik
Emakumeak haien jatorrizko herrialdeetan erakartzen zituzten, “lan-kontratu erakargarriak” eskainiz; Nafarroara iritsitakoan, baina, mehatxatu egiten zieten eta prostituitzera behartzen zituzten.
Gora egin du jaiotzen kopuruak EAEn, hamarkada batean lehen aldiz; hala ere, saldo begetatiboa negatiboa izan zen iaz
Iaz, 2024an baino 394 haur gehiago jaio ziren Euskadin, baina hildakoen kopuruak ere gora egin zuen. Nafarroan behera egin dute bi balioek, eta saldo begetatiboa negatiboa izan da Foru Erkidegoan ere.
Haizeagatik ezarritako abisu horia bihar arratsaldera arte egongo da indarrean
'Pedro' ekaitzak lehen arrastoak utzi ditu Euskal Herrian, eta haizeguneetan bolada oso gogorrak izan dira. Abisu horiak aktibatu dira haizeagatik eta itsasaldeko arriskuagatik.
UCO unitateko agenteek ez dituzte galderak erantzun Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordean, Auzitegi Gorenak hala aginduta
Santos Cerdan, Jose Luis Abalos eta Koldo Garcia auzipetzea eragin duen auziari sekretua kendu diotela azaldu du UCO unitateko agenteetako batek, Adolfo Araiz EH Bilduren bozeramaileak egindako galderaren harira.
Sei pertsona zauritu dira Faltzesen, beren autoa bidetik irtenda
Zauritu guztiak ospitalera eraman dituzte eta ingresatuta daude, pronostiko erreserbatuarekin. Horietako bost adin txikikoak dira.
Nafarroak 4,7 milioi aktibatu ditu auto elektrikoaren erabilera bizkortzeko
'Tximista Auto' plan berriak ibilgailu bakoitzeko 5.500 eurorainoko laguntzak eta azpiegituretarako zuzeneko laguntza indartzen ditu.
Gizon bat hil da autoarekin kamioi baten kontra jota, Azkoienen
Aurrez aurre jo du kamioia 49 urteko auto-gidariak, eta lekuan bertan hil da.
Ega Andosillan bere onera itzulita, Castejonen bakarrik jarraitzen du indarrean prealerta egoerak
Ebroren ur emaria gertutik ari dira zaintzen Castejon parean. Errepideei dagokienez, A-15eko errei bat itxita dago eta bigarren mailako bi errepide ere itxita daude Nafarroan, uholdeen eraginez.
UPNk Ibarrola aukeratu du Nafarroako hauteskundeetarako zerrendaburu, botoen % 85ekin
Ibarrolak esan du "Nafarroak behar duen aldaketa politikoa gidatzeko konpromisoarekin" heltzen diola erronkari, eta azpimarratu du bere alderdia dela "benetako alternatiba bakarra".
73 urteko gizon bat hil da Tuteran izandako istripu batean
Ezbeharra NA-134 errepidean gertatu da. Istripuan hil den gizona gidatzen ari zen autoa bidetik atera da eta etxe bat jo du.
Desfileak eta mozorroak izango dira nagusi hainbat herritan asteburuan egingo diren inauterietako ekitaldietan
Baliteke euriaren eraginez programatutako hainbat ekitaldi bertan behera geratzea. Dena den, euria ez da ondo pasatzeko oztopo izango.
93 langile finko egingo ditu Nafarroako Volkswagenek, eta lan-erregulazioko espedientea baztertu du
Zuzendaritzak akordioa sinatu du UGTrekin eta CCOOrekin 2026ko produkzio-programa betetzeko. Aurten 262.217 ibilgailu egingo dituztela aurreikusten dute.
Hainbat tabernatan izandako lapurretak argitu dituzte Nafarroan
Foruzaingoak eta Guardia Zibilak lau pertsona atxilotu dituzte Foru Erkidegoan hiru lapurreta egitea eta ibilgailuak lapurtu eta erretzea egotzita.
Cerdanek "errugabea" dela defendatu du eta adierazi du ez dela eta ez dela sekula izan Antxon Alonsoren bazkide
Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordean agerraldia egin du Santos Cerdan PSOEren Antolakuntza idazkari ohiak, eta nabarmendu du ikerketa batzordea baino UPNren "mendeku" gosea asetzeko batzordea dela.
Yala Nafarroak otsailaren 21ean kalera irteteko deia egin du Palestina ahaztu ez dadin
Manifestazioa 17:00etan egingo dute, Iruñean, Israelgo Estatuaren zigorgabetasuna salatzeko. Egun horretan Osasunaren eta Real Madrilen partidara joango diren zaleek ere manisfestaziora joateko aukera izango dutela azpimarratu du elkarteak.