Psoe
Ministroen Kontseiluak neurri ekonomikoak adostuko ditu gaur, Ekialde Hurbileko gerraren eragina arintzeko
Lege-dekretua datorren ostegunean onartu beharko dute Kongresuan. Lau arlotan egituratutako plan zehatza jarriko dute mahai gainean: egiturazko neurriak, zerga-paketea, sektore kaltetuentzako berariazko laguntzak eta pertsona zaurgarrientzako laguntzak biltzen dituena.
Sanchezek aurrekontuen aurkezpena baztertu du uneotan, gerrari erantzuteko
Ez du baztertu aurrekontuak aurrerago aurkeztea, horietan lan egingo dutela adierazi baitu, baina argi utzi du ez dela hilabete honetan izango, "politika, bizitza bezala, ez delako aurreikusi daitezkeen planen araberakoa", eta inork ez zuelako Ekialde Hurbileko gerra aurreikusten.
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Feijoo Aitor Estebanekin bildu da: "Niri Gernikako Estatutua bere horretan gustatzen zait"
PPren presidenteak adierazi du kezkaturik dagoela “Bilduk sinatuko” omen duen erreforma dela eta. EAJko iturriek, bestalde, bi buruek bilera izan dutela baieztatu diote EITBri. "Alderdi demokratiko guztiekin" egin ohi dituela bilerak adierazi dute, eta ez dute edukiari buruzko zehaztasunik eman.
Zapaterok ukatu egin du Plus Ultrarekin "inolako harremanik" izatea, eta gezurtatu egin du Abalosekin zein beste agintari batzuekin bilerak egin izana
Espainiako Gobernuko presidente ohiak agerraldia egin du, astelehen honetan, Koldo auziari buruz Senatuan egiten ari diren ikerketa batzordean, eta UPNk Plus Ultrarekin duen loturari buruz egindako galderak erantzun ditu, besteak beste.
Espazio publikoetan burka eta niqab-a debekatzeko Voxen proposamena atzera bota du Kongresuak
PPk eta UPNk soilik babestu dute eskuin muturreko alderdiaren proposamena. Juntsek kontra bozkatu du, baina bere lege-proposamena erregistratu du, debekuaren eskariari eusteko. EAJk, berriz, gaia lantzea beharrezkoa ikusten du, eta horretarako azpibatzorde bat sortzea proposatu du.
PPk Voxi Aragoin botatako hordagoak kale egin du: ultraeskuina puztuta eta PSOE gainbeheran
Azcon (67 eserlekuetatik 26 lortuta) eskuin muturraren (14) menpe egongo da; are, PPri "politikak aldatzeko" eskatu dio Abascalek. Bi eskuinen baturak botoen % 60 bildu ditu Aragoin. Ezkerrari begira, aldiz, CHAren gorakada gorabehera (3 diputatutik 6ra), atzeraldian dela agerian da. PSOE minimo historikoan kokatu da (18 eserleku), eta Podemos, ordezkaritza barik.
PPk irabazi ditu Aragoiko hauteskundeak, baina Voxen botoen menpe geratu da
PPk irabazi ditu hauteskunde autonomikoak Aragoin, 26 eserleku eskuratuta (azken hauteskundeetan baino 2 gutxiago). PSOEk 18 lortu ditu (5 gutxiago), eta Voxek bere ordezkaritza bikoiztu du, 7tik 14ra igarota. Chunta Aragonesista 3tik 6ra igo da.
PPk irabaziko lituzke hauteskundeak Aragoin, baina akordioak beharko lituzke gobernatzeko, lehen inkestaren arabera
GAD3k Aragoi Telebistarentzat egindako inkesta baten arabera, PPk 26-29 eserleku artean lortuko lituzke, PSOE bigarren indarra izango litzateke 17-18rekin eta Voxek azken emaitzak bikoiztu egingo lituzke, 13 edo 14 eserleku lortuta.
Hauteskunde eguna dute Aragoin, PP-Vox lehia nola geratuko den ikuskizun
Hauteslekuak 09:00etan zabaldu dituzte, eta ez da aparteko gorabeherarik izan. 1,03 milioi pertsonak eman ahalko dute botoa. Inkesten arabera, PPk irabaziko ditu berriro hauteskundeak, baina aurrekoetan baino babes gutxiagorekin, eta, ondorioz, ultraeskuina beharko du gobernatzeko.
Ruben Mugicak "memoria galdu izana" egotzi dio Sanchezi "gaizkileen oinordekoak bazkide bihurtzeagatik"
ETAk duela 30 urte hildako Fernando Mugica Herzog buruzagi sozialistaren senitartekoek, erakundeetako ordezkariek eta PSE-EEko kideek omenaldia egin diote gaur Donostiako Polloe hilerrian. Ekitaldian, Ruben Mugica semeak Pedro Sanchez kritikatu du "memoria galdu izana" eta "gobernuaren ekintza merkatu txiki bat bihurtu izana" egotzita. Horren ustez, "gaizkileen oinordekoak bazkide" egin ditu Sanchezek, eta ezberdin pentsatzen dutenei "faxista" deitu. Era berean, terrorismoaren biktimak berdin tratatzeko eskatu du, eta ezker abertzaleari "ezagutzen dituzten terroristen izen-abizenak jakinaraztea".
Gorenak Auzitegi Nazionalaren esku utzi du Abalos, Cerdan eta Garciaren gaineko ikerketaren zati bat
Ministro ohiak diputatu aktari utzi ostean, hura ikertzeko eskumenik ez duela iragarri du Gorenak. Koldo auziaren pieza nagusiak, baina, haren esku jarraitzen du.
Abalosek uko egin dio Kongresuko diputatu aktari
Koldo auzian inputatuta dagoen PSOEko Antolakuntza idazkari ohia behin-behinean espetxean dago pasa den azaroaren 27tik.
Pentsioen igoera eta beste hainbat neurri biltzen dituen dekretua bertan behera, PP, Vox eta Juntsen botoekin
Pentsioen igoera beste hainbat gairekin dekretu berean "nahastea" kritikatu dute aurka bozkatu duten alderdiek.
Sumar atzean utzi eta PSOEtik aldendutako koalizio berri bat bultzatzeko deia egin du IUk
Yolanda Diaz kide duen Sumar Mugimendua alderdiak adierazi du garrantzitsuena ez direla izenak edo taldeak, "benetako funtsa" gobernatzen jarraitu ahal izatea baita.
Accionako eta Erkolan kooperatibako zuzendari ohien banku-kontuak arakatzeko agindu du epaileak
PPren ustez, EAJk Sanchezen gobernuari egin dizkion ohartarazpenak "plantak" dira
Laura Garrido Alderdi Popularrak Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak Euskadi Irratian adierazi duenez, Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak Espainiako Gobernuari egindako ohartarazpenak "beste antzezpen bat" dira, EAJ PSOEren "menpe" dagoelako eta ez omen duelako "ezer egingo".
Alokairuaren prezioa igotzen ez duten etxejabeei hobari fiskalak emango zaizkiela iragarri du Sanchezek
EH Bilduk zein ezkerreko gainerako talde parlamentarioek aurreratu dute ez dutela neurria babestuko. EH Bilduren arabera, "neurriz kanpoko alokairuak kobratzen" ari diren jabeak "zergak ordaintzetik libratu" nahi izatea "adarjotzea da".
Sanchezek legegintzaldia amaitzeko konpromisoa berretsi dio militantziari, eta "ausardia eta irmotasuna" eskatu ditu
PSOEk eta PPk talka egin dute sozialisten kontuen auditoria dela eta: Lopezek finantzazio irregularra ukatu du eta Garciak “autoinformea” dela esan du
Oscar Lopez Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako ministroak esan du txostenak agerian uzten duela alderdian ez zela legez kanpoko finantzaketarik izan. Alicia Garcia PPk Senatuan duen bozeramaileak, aldiz, zalantzan jarri du dokumentuaren sinesgarritasuna.