Santurtzi
2024/11/18 - 13:59
Isuri toxikoen sirena-sareak simulakroak egingo ditu Hernani, Muskiz, Santurtzi, Punta Luzero eta Lantaronen
Azaroaren 22an, 25ean eta 26an egingo dituzte maniobrak, industria kimikoetako ihes toxikoen aurrean herritarrak sirena hotsarekin eta ondoren hartu beharreko neurriekin ohitzeko asmoz.
2024/10/20 - 20:03
Santurtziko Zine Jaialdia: Pablo Berger zinemagileak jaso du 2024ko Serantes saria
Pablo Berger zinemagileak jaso zuen atzo, larunbata, Santurtziko Zine Jaialdiaren itxiera galan, 2024ko Serantes saria. David Perez Sañudo bilbotarrak jaso zuen EITB Euskal Pantailak saria, "El Rey de la Semana" izeneko lanari esker.
2024/10/05 - 22:08
7 eta 17 urte arteko espetxe-zigorrak eskatuko dituzte adingabeei txertoa ustez jarri ez zien erizainarentzat
Fiskaltzak, Osakidetzak eta Erizainen Elkargoak 7 urteko espetxe-zigorra eskatuko dute osasun-langilearentzat; akusazio partikularrak, berriz, 17 urtekoa eskatuko du.
2024/08/14 - 18:08
Santurtzitik Bilbora, Begoñako Ama bere tenpluan da dagoeneko
Ama Birjinaren irudiak Nerbioi ibaia zeharkatu du itsas prozesioan, segizioko ontzietan joateko sarrerak agortu dituzten elizkoiekin batera. Marinelek onik itzultzean egiten zuten bezala, amatxuri salbea abestu diote.
2024/07/21 - 12:01
Gizon bat atxilotu dute Santurtziko jaietan, bikotekideari eraso egitea leporatuta
Gizonak bikotekidea jo du kalean, eta atxilotu egin dute, genero-indarkeria egotzita. Bestalde, mugimendu feministak elkarretaratzea deitu du astelehen honetarako, 19:00etan, udaletxe parean.
2024/07/18 - 13:29
Elkarretaratzea deitu dute Santurtzin, festetan izandako sexu erasoa salatzeko
12:00etan izango da festetako lehen asteburuan jasandako sexu erasoa salatzea helburu duen kontzentrazioa.
2024/07/17 - 15:40
Santurtzin emakume bati egindako sexu erasoaren ustezko egileak atxilotu dituzte
19 eta 21 urteko bi gizonezko dira atxilo hartutakoak. Barakaldon eta Muskizen atzeman zituen Ertzaintzak, asteartean.
2024/07/16 - 23:27
Karmengo amaren eguna ospatu dute Santurtzin
Santurtziko jaiek egun handia dute eta milaka lagun batu dira urtero legez. Ehun bat ontzik lagundu diote marinelen zaindariari ohiko prozesioan.
2024/07/15 - 14:04
Zupiria: ''Atestatua zabalik dago eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du''
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak azpimarratu duenez, "emakumeei errespetua zor zaie, giza eskubideen oinarrizko kontua baita", eta giza eskubideen edozein urraketa salatzera animatu du, "hori baita ikertzeko eta horren aurka borrokatzeko bide bakarra".
2024/07/15 - 11:09
Sexu-eraso bat salatu dute Santurtziko jaietan
Sexu-eraso batekin amaitu dira Karmengo jaietako lehen asteburua. Oraingoz, Ertzaintzaren esku jarraitzen du ikerketak.
2024/06/28 - 16:17
Langile bat oso larri zauritu da Bilboko Portuan, Haizea Wind enpresan izandako istripu batean
50 urteko langilea MAKINA kurbatzaile batean ari zen lanean, piezaren eta makinaren artean harrapatuta geratu denean. Bestalde, asteazkenean Idiazabalen (Gipuzkoa) izandako istripuan zauritutako kamioilarietako bat egun horretan bertan hil zen.
2024/06/21 - 00:47
Santurtzin dozenaka haurri txertoa ustez ukatu zien erizaina auzipetuko dute
Epaileak zehaztu duenez, ikertuak "404 adingaberi txertoa ukatu zien", 2021eko otsailetik 2022ko irailera arte, Kabiezeseko osasun-zentroko pediatria-eremuan. Ebazpena ez da irmoa, eta haren aurka helegitea aurkez daiteke.
2024/06/19 - 10:59
Lau pertsona artatu dituzte Santurtzin eta Villabonan piztutako bi sutetan kea arnasteagatik
Santurtzin pertsona bat ospitaleratu behar izan dute eta Villabonan, berriz, hiru pertsona tokian bertan artatu dituzte.
2024/06/11 - 19:02
Martxa batek "prekarietatea, murrizketak eta gastu militarra" salatuko ditu larunbatean, Ezkerraldean
Ezkerraldeko hainbat kolektibok eta ELA, LAB, Steilas, ESK, CNT eta CGT-LKN sindikatuek deitu dute protesta, "baliabide publikoak eta zaintza duina" eskatzeko. Mobilizazioa 12:00etan abiatuko da Sestaoko Kasko plazatik.
2024/06/10 - 12:58
Larrialdi kimikoetarako sirenen sarea aktibatzeko ariketak egingo dituzte asteotan, EAEn
Industria kimikoetan gerta litezkeen eta ihes toxikoek eragin ditzaketen istripuei begira inguruko herritarrak alarma-sistema horretara ohitzeko saioak izango dira.
2024/06/04 - 21:04
Bilbao Bizkaia Harro, LGTBI eskubideen aldeko ekimena, ekainaren 14tik 23ra ospatuko da aurten
Bilbao Bizkaia Harro, askatasun afektibo-sexuala eta genero-identitatekoa aldarrikatzen dituen ekitaldiaren 10. edizioa ekainaren 14tik 23ra egingo da. Programazioa jarduera kulturalek, artista emergentek eta aliantza berriek osatuko dute.
2024/05/28 - 11:55
Yubarta espezieko bi balea grabatu dituzte Santurtzi parean, saltoka
Verballenas.com konpainiak bideo bat argitaratu du bere facebookeko orrian. 2020 eta 2021ean ere balea konkordun batzuk ikusi zituzten inguru horretan.
2024/05/28 - 11:41
Yurbata espezieko bi balea grabatu dituzte Santurtziren parean
Yubarta espezieko bi balea Santurtzi parean saltoka grabatu dituzte Bilboko Abrako Superportuko bokalean, azken orduetan (Jon Mikel Cortijok grabatutako irudiak/verballenas.com).
2024/05/17 - 12:02
Haurrak ez txertatzea egotzita ikerketapean dagoen erizaina lanera ez itzultzea eskatu dute kasuko familiek
Ohar batean, "suminduta" agertu dira auzitara jo zuten Santurtziko familiak. Prentsan zabaldu denez, erizainak senda agiria jaso du eta lanera itzuliko omen da. Osakidetzari hori saihesteko eskatu diote gurasoek.
2024/05/05 - 13:05
Ertzaintza sexu-askatasunaren aurkako ustezko delitu bat ikertzen ari da Santurtzin
Ostiral gauean izan zen ikertzen ari den gertakaria, Bizkaiko udalerriko parke batean.