Trafikoa
Harritzar bat zintzilik geratu da N-634 errepidearen gainaldean, Getaria parean
Eguerdia pasatxo zenean, tamaina handiko harri bat erori da mendian behera, baina burdinezko sareak eutsi egin ahal izan dio. Astearte goizean hasiko dituzte erretiratzeko lanak, eta bien bitartean, errepidea irekita dago.
Zuhaitz eroriak, lur-jausiak eta ur-putzuak EAEko errepideetan, denboralearen ondorioz
Bigarren mailako errepide askotan, luizi txikiak izan dira eta ur-putzuak sortu dira nonahi. Legution, Kanpezun eta Astegietan ur putzu handiak daudela ohartarazi du Ertzaintzak, eta N-634 errepidean kontuz gidatzea gomendatu du, luizi batek arazoak sortu dituelako zirkulazioan, Zarautz eta Getaria artean.
Zirkulazioa bere onera etorri da AP-8 autobidean Galdakaon, Bilborako noranzkoan
Istripu bat izan da 09:30 aldera, bi autok talka egin dutenean. Horietako bat irauli egin da, eta bertaratutako larrialdi-zerbitzuek errepidea erabat itxi behar izan dute hasiera batean. Bestalde, BI-2405 errepidea itxi dute Mendexan, bi noranzkoetan, arbola bat erori baita bertan galtzadara.
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak neguko bidezaintza planak aktibatuko dituzte larunbat honetan
Zaparrada handiez gain, elur-kota 800 metrotik behera kokatuko da Arabako ekialdean. Nafarroan, berriz, elurra 500 metrora egitea espero da.
Auto-pilaketak eta arazo txikiak errepideetan lehen orduan, haize-bolada zakarren ondorioz
Gainera, Gipuzkoan zuhaitzak erori dira eta luizi txikiak izan dira bigarren mailako errepide-sarean. Trafiko Sailak arretaz gidatzeko eskatu du, haize zakarra dabilelako.
Goiz korapilatsua Bilbo inguruko errepide nagusietan
Istripu bat izan da Barakaldon, Ansioko bihurguneetan, Donostiarako noranzkoan, eta pertsona bat ospitalera eraman dute, zauriturik. Bestalde, lau ibilgailuk talka egin dute Zamudion, Txorierrin, eta auto-ilarak izan dira goizean goiz.
Hainbat kilometroko auto-ilarak Avanzadan, Leioa parean, hainbat ibilgailuk talka egin ostean
Trafiko-istripu batek zirkulazio-arazo handiak eragin ditu BI-637 errepidean, Avanzada tartean, Leioa parean, Erandiorako bidean.
Hiru ibilgailuk talka egin dute eta auto-ilara luzeak sortu dira Avanzadan, Erandiorako noranzkoan
Istripuaren ondorioz, BI-637 errepideko errei bat itxi behar izan dute, Leioa parean, egunero trafiko handia duen tarte batean.
38 urteko gizon bat hil da Bergaran, auto batek harrapatuta
Ezbeharra 07:15ean gertatu da, Ibarra kalean.
Gutxienez bi kilometroko auto-ilarak N-1 errepidean, Andoainen, kamioi bat matxuratu baita
Kamioi bat matxuratu da, eta eragina izan du N-1eko trafikoan, Gasteizerako noranzkoan, eta, ondorioz, zirkulazioa motela izaten ari da lehen orduan.
Elurrak eta izotzak zirkulazioa zaildu dute zenbait mendatetan larunbat honetan
Bernedoko mendatea itxita dago, errepidean elurra pilatu baita. Azazetan, Kurtzetan, Herreran edo Urduñako mendatean arreta handiz ibili behar da, eta Opakuan eta Izaban kateak behar dira.
Istripu batek 6 kilometroko auto-ilarak eragin ditu N-1 errepidean, Irura parean
Errei bat itxita dago Gasteizko noranzkoan, eta hiru pertsona artatu behar izan dituzte auto batek eta furgoneta batek talka egin ostean.
Traktoreak kalera atera dira gaur Bilbon, Iruñean eta Gasteizen, EBren eta Mercosurren arteko akordioaren aurka
Bilbon San Mameseko zabalgunean elkartu dira 10:00etan, Gasteizen 10:30ean irten dira Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik, eta Iruñean manifestazioa egingo dute, 17:00etan, Baluarteko plazatik abiatuta.
N-634 errepidea itxita egongo da Zumaia eta Getaria artean denboralea baretu arte
Itsasaldeko arriskuagatik jarritako abisuak astelehen honetako goizeko seiak arte egongo dira indarrean.
Leonen eta Zamoran geldituta dauden 1.000 kamioiek abiatzeko baimena dute, gaua geldirik eman ostean
Hainbat errepidetatik zirkulatzeko ezarritako debekuak altxatu ditu Espainiako Trafiko Zuzendaritzak. Ibilgailu astunetako batzuk 09:30ean hasi dira berriro martxan.
Penintsula ipar-mendebaldeko hainbat errepidetan kamioiei zirkulatzea debekatu diete, elurte arriskuagatik
Garraiolariak ordezkatzen dituzten erakunde nagusiak murrizketa horien aurka agertu dira, "beharrezko aurreikuspenik gabe" inposatu direla eta kamioilari asko "errepidean botata geratzea" eragingo dutela iritzita. Gainera, Asedas supermerkatuen patronalak salatu du murrizketa horiek supermerkatuetan hornidura arazoak eragiten hasi direla.
Zazpi pertsona zauritu dira Ribaforadan, furgoneta bat errepidetik atera eta iraulita
A-68 errepidean izandako istripuaren abisua 08:30 aldera jaso da. Bi lagun harrapatuta geratu dira istripua izan duen furgonetan, eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte. Zauritutako zazpi pertsonak Tuterako Sofia Erregina Ospitalera eraman dituzte.
Auto baten gidaria hil da GI-636 errepidean, kamioi baten aurka talka eginda
Istripua 14:00ak aldera jazo da, Bentak auzoan. Kamioilaria ere zauritu da, eta ospitalera eraman dute. Auto-ilarak sortu dira Errenteriarako noranzkoan.
AP-8 autobidea itxita egongo da gaur gauetik larunbat arratsaldera Mendaron, Bilborako noranzkoan
22:00etatik aurrera, 'bypass' bat jarriko dute, Bilborantz doazen ibilgailuak Behobiarako noranzkoko ezkerreko erreietik desbideratzeko.
Amaitu dira auto-ilarak A-8an Arrigorriagan, istripu batek goiza konplikatu ostean
Istripua izan da A-8an Arrigorriaga parean eta 7 kilometroko ilarak izan dira. Txorierrin ere istripua izan da Lezama parean eta bi errei itxi behar izan dituzte BIlborantz, eta auto-ilarak sortu diren arren, dagoeneko bere onera itzul da egoera hor ere.