Trafikoa
Zabaldu dute lur-jausi baten ondorioz Zumarraga eta Azkoitia artean itxita egon den GI-631 errepidea
Errepidean egiten ari diren bide-lanetan egindako leherketa kontrolatu batek eragin du luizia eguerdiko 13:15ak aldera. Garbiketa lanak amaitu ondoren, 21:45ak aldera errepidea zabaltzea lortu dute.
Ilarak sortu dira AP-8 autobidean, nekazari eta abeltzainak Biriatuko ordainlekuan egiten ari diren protestaren ondorioz
EHNE, ENBA eta UAGN sindikatuek deituta, Biriatun elkartu dira EB-Mercosur akordioaren aurka eta dermatosi nodularraren auziaren harira protesta egiteko.
Patineteak manipulatzea: arrisku ugari dituen ohiko jardunbidea
Azken aldian sarritan sortu izan dira suteak patineteen baterien ondorioz. Baina, zergatik hartzen dute su? Adituek diote kasu askotan patinete horiek manipulatuta daudelako izaten dela.
Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi du Lapurdira igaro nahi duten 7,5 tona baino gehiagoko kamioiei ezarritako debekua
Biriatuko muga zabal dute ibilgailu guztientzat, Ipar Euskal Herriko laborariek A-63 autobidea blokeatzeari utzi ostean.
N-1 errepidean errei bat itxiko dute gauez, Andoainen, oinezkoen pasabide bat konpontzeko
Noranzko bakoitzean errei bat itxiko dute 22:00etatik 06:00etara, urtarrilaren 11tik 25era, Bazkardon.
Laborarien protestak ez dira amaitu Ipar Euskal Herrian, eta A-63 errepidea itxita dago oraindik
Sindikaturik gabeko Ultra 63 mugimenduko langileek Mercosurren akordioa eta dermatosi nodularraren kontra akabatze masiboak bertan behera uzteko eskatu dute. Laborariak Pirinio Atlantikoetako prefetarekin bildu dira, eta batzar emankorra izan da, baina protestekin jarraitzea ebatzi dute.
"Arrazoizko tarte batean" ez da isunik jarriko V-16 baliza ez erabiltzeagatik
Espainiako Gobernuko Barne ministroaren hitzetan, bidaiarien "bizitzak salbatzea" da neurri berriaren helburua, eta ez gidariak "zigortzea eta dirua biltzea". Horregatik, egokitzeko denbora emango dutela jakinarazi du.
Amaitu da jai-egunen ondoren asteazken hotz honetako abisu horia
Oso hotza izan da Gabon-jaien ostean ohiko zereginetarako itzulera Euskal Herrian. Elurrak eta izotzak egunaren hasiera baldintzatu diote askori. Termometroek minimo historikoak markatu dituzte egunsentian, - 20 ºC ingurukoak. Eguerditik aurrera, ordea, tenperaturak gora egin du eta elur-maila azkar igo da.
Bi hildako eta 50 zauritu inguru Landetan, A-63 errepidean, hainbat ibilgailuren arteko istripu batean
Flixbus konpainiako bi autobusek istripua izan dute. Ondorioz, 50 bat ibilgailuk talka egin dute, bi pertsona hil eta 50 pertsona inguru zauritu dira.
Elurpean esnatu da Euskal Herriko barnealdea
Elurra egin du gauean Euskal Herri osoan, kostaldetik gertu ere malutak botatzeraino. Hori dela eta, errepideren bat itxita dago Nafarroan, kateak behar dira hainbat mendatetan eta arratsaldera arte abisu horia indarrean dago elurragatik eta izotzagatik.
Derrigorrezkoa al da eta funtzionatzen al du V16 balizak atzerrian?
Espainian matrikulatutako ibilgailuek V16 baliza erabil dezakete beste herrialde batzuetan, 1968ko Bide Zirkulazioari buruzko Vienako Konbentzioak ezartzen baitu nazioarteko zirkulazioan dauden ibilgailuek matrikulatuta dauden herrialdeko araudia bete behar dutela. Hala ere, kontuan izan behar da konektibitateak Estatu espainiarrean bakarrik funtzionazen duela eta matxura edo istripuren bat izanez gero, tokiko larrialdi-zerbitzuei deitu beharko zaiela.
Atzeratu egin da patinete elektrikoek nahitaezko asegurua izateko neurria, erregistroaren eraginkortasun ezagatik
Urtarrilaren 2rako aurreikusita zegoen erregistroa oraindik ez dago martxan. Horrek, beraz, atzeratu egiten du mugikortasun pertsonaleko ibilgailuetarako aseguruaren derrigortasuna.
V-16 baliza derrigorrezkoa da dagoeneko: nola erabili eta nola saihestu isunak
Ibilgailu guztiek baliza homologatua eraman behar dute dagoeneko; baliza horrek triangeluak ordezkatzen ditu, eta ibilgailuaren kokapena DGTri bidaltzen dio.
41 pertsona hil dira aurten trafiko istripuz Euskal Autonomia Erkidegoan, iaz baino lau gehiago
Heriotza kopuruak nabarmen gora egin du Araban (16), zazpi hildako gehiagorekin, aldiz jaitsi egin da Gipuzkoan (16) eta mantendu, berriz, Bizkaian (9).
Bilbok etiketarik gabeko ibilgailuentzako epea itxiko du gaur Emisio Gutxiko Eremuan
Abenduaren 31tik aurrera, A ingurumen mailako auto gehienak ezin izango dira herriko erdigunera sartu, salbuespen zehatzak izan ezik. Beraz, zer ibilgailuk jarraitu ahal izango dute EGEn sartzen?
Auto batek eta anbulantzia batek istripua izan dute Etxebarri parean, eta auto-ilara luzeak eragin ditu
Istripua 09:30ean gertatu da eta BI-634 errepidea itxi behar izan dute Bilborako noranzkoan. Ondorioz, auto-ilara handiak sortu dira bi noranzkoetan. Ezbeharrean hiru pertsona zauritu dira, anbulantzian zeuden bi osasun-langile eta autoaren gidaria, eta horietako bi Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte.
Abiadura-muga orduko 50 kilometrotan baino gehiagotan gainditzea delitua da gaurtik Ipar Euskal Herrian
Orain arte, Frantzia osoan abiadura-muga hori gaindituz gero, 1.500 eurorainoko isuna jaso zezakeen gidariak, eta gidabaimeneko sei puntu galdu. Aurretik gisa horretarako arau-hausteren bat aurretik eginda bazuen soilik bihurtzen zen delitu.
Hiru bidaiari zauritu dira Erriberabeitian, autobus istripu batean
Miranda de Ebroko ospitalera eraman dituzte, eta gainerakoek beste autobus batean amaitu dute euren bidaia.