Langabezia datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

3.802 langabe gutxiago zenbatu dituzte ekainean Hego Euskal Herrian

Guztira, 167.207 pertsona daude lan gabe Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan.
langabezia_
Lanbideren bulego bat. Artxiboko argazkia: EiTB

Hego Euskal Herrian 3.802 langabe gutxiago zenbatu dituzte 2017ko ekainean, maiatzarekin alderatuta. Guztira, 167.207 pertsona daude lan gabe Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) Lanbiden izena emanda dauden langabeen kopurua jaitsi egin da laugarren hilabetez jarraian; zehazki, maiatzean baino 2.967 pertsona gutxiago daude lanik gabe ekainean (- % 2,21). Guztira, 131.269 pertsona daude lanik gabe.

Espainiako Gobernuaren Enplegu Ministerioak emandako datuen arabera, iazko ekainarekin alderatuta ere, behera egin du langabeziak EAEn: 13.156 langabe gutxiago daude (- % 9,11).

Nafarroan 835 pertsonak lortu dute lanpostua, eta aurreko hilabetearekin alderatuta, % 2,27 jaitsi da langabezia, Espainiako Gobernuaren Enplegu Ministerioak gaur kaleratutako datuen arabera.

Beraz, guztira 35.938 langabe daude foru erkidegoan, iazko ekainean baino 3.720 gutxiago (- % 9,38).

Estatu espainiarreko datuei dagokienez, ekainean % 2,84 jaitsi da tasa (98.317 pertsona), 2017ko maiatzarekin alderatuta, eta % 10,73 2016ko ekainarekin alderatuta (404.423 langabe gutxiago). Beraz, Espainiako Estatuan 3.362.811 pertsona daude lanik gabe; azken zortzi urteetako kopururik txikiena da.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X