AP-8 eta AP-1 autobideak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gehienezko bidesari bateratu bat adostu dute Gipuzkoak eta Bizkaiak

AP-8 eta AP-1 autobideetako erabiltzaileei gastu muga bat ezartzeko akordioaren berri emango dute Rementeriak eta Olanok ostiral honetan.
AP-8. Artxiboko irudia: EiTB
AP-8. Artxiboko irudia: EiTB

AP-8 eta AP-1 autobideetako erabiltzaileei gehienezko bidesari bateratu bat aplikatzeko akordioaren berri emango dute Unai Rementeria eta Markel Olano Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiek ostiral honetan.

Rementeriak eta Olanok Ermuko ordainlekuak aukeratu dituzte, Bizkaia eta Gipuzkoa arteko mugan, akordioren berri emateko, ekitaldiko deialdiaren arabera.

Bi lurraldeetako autobideetako erabiltzaileei gehienezko tarifa sistema bateratua ezartzeko aukera urtebete aztertzen eman dute Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek.

AP-8an, supersaihesbidean eta Artxandako tuneletan, hilabete bakoitzeko  30 euroko gastu muga jarri zuen martxan Bizkaiak, urtarrilaren 1ean. Urte hasieran, foru administrazioak bi lurraldeetako autobideetan antzeko neurri bat aplikatzeko lanean ari zirela azaldu zuen Rementeriak.

Era berean, Bizkaiarekin akordio bat lortzeko lanean eta Arabarekin antzeko deskontu sistema bat adosten ari zela jakitera eman zuen Gipuzkoako Aldundiak urte hasieran.

EGUNERATZEA: 45 eurokoa izango da gehienez bidesari bateratua.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X