Osakidetza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Legebiltzarrak ez ditu Osakidetzaren azterketetan izandako irregulartasunak ikertuko

EH Bilduk aurkeztutako proposamenak Elkarrekin Podemosen babesa soilik jaso du. Guztira, 29 parlamentarik eman dute aldeko botoa, baina kopuru hori ez da nahikoa izan ikerketa abiatzeko.
Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoa
Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoa. ETBren bideo batetik ateratako irudia

Eusko Legebiltzarrak ez ditu Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoan izandako irregulartasunak ikertuko, horrek Maria Jesus Mugica zuzendari ohiaren dimisioa ekarri zuen arren. Izan ere, EAJk, PSE-EEk eta PPk ez dute EH Bilduk ikerketa abiatzeko aurkeztutako proposamena babestu.

Guztira, 29 izan dira aldeko botoak; EH Bilduko eta Elkarrekin Podemoseko parlamentarienak, guztiak.

PPk, bere aldetik, azterketako irregulartasunak gogor kritikatu baditu ere, ez du oposizioarekin bat egin eta abstenitu egin da. Modu horretan, Legebiltzarrak ez du ikerketarik egin beharko.

Arartekoa eta Fiskaltza irregulartasunak ikertzen dabiltzala gogora ekarrita arrazoitu du Laura Garrido PPko parlamentariak abstentzioa. "Komenigarria da horien ondorioei itxarotea, baina beharrezkoa da, halaber, Osasun Sailak kudeaketa eredua aldatzea", adierazi du.

72.500 izan ziren Lan Eskaintza Publiko horretara aurkeztu ziren pertsonak. 86 kategoriatan banatutako azterketak, 3.335 lanpostu eskaini zituen, baina irregulartasunen berri izan ostean, Euskal Osasun Zerbitzuak barne ikerketa abiatu zuen. Hori dela eta, hiru espezialitateko azterketak errepikatzea erabaki zuen.

Arrazoi bera izan zen iragan azaroaren 15ean Osakidetzako zuzendari ohiaren dimisioa ekarri zuena.

Ildo horretan, sistemak "kale non egiten duen" ikertzea eta "zigorgabetasunari" amaiera ematea eskatu zuen EH Bilduk. Aitzitik, Jon Darponek zuzendutako Osasun Sailak "arazoak" egon zirela esatera soilik esan zuen.

Koalizio abertzalearen ustez, "adiskidekerian eta zigorgabetasunean" oinarritutako "jokabidea" oso hedatua dago Osakidetzan.

Bestalde, Cristina Macazagak (Elkarrekin Podemos) nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak ez zuela ikerketa hasi nahi, arazoa "amaitutzat emateko". "Plazak banatzeko orduan jokaera ustela egon zela ezkutatu nahi izan dute", gaineratu du.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X