Lan-gatazka Osakidetzan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lehen Arreta zerbitzuko sindikatuek beste greba bat deitu dute ekainaren 17an

Herritarrei kalitatezko zerbitzua eskaini ahal izateko "premiazko neurriak berehala" hartzea eskatu diote sindikatuek Osakidetzari. Gaixotasun baja guztiak ordezkatzea proposatuko du Osasun Sailak.
Lehen Arreta zerbitzuko langileek egindako manifestazio bat.
Lehen Arreta zerbitzuko langileek egindako manifestazio bat. Artxiboko argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak atzoko bilera ezustean bertan behera utzi ostean, Osakidetzako Lehen Arreta zerbitzuko sindikatuek (Satse, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK) berriro joko dute grebara ekainaren 17an.

Halaber, manifestazioa deitu dute egun horretarako Gasteizen eta herritarrei bertan parte hartzeko gonbita luzatu diete.

Amaia Mayor Satse sindikatuko ordezkariak azaldu duenez, Osakidetzak ez die esan atzo egin behar zuten mahai sektorialaren bilera zergatik utzi zuten bertan behera eta, ondorioz, sindikatuek uste dute ez dagoela arrazoirik mobilizazioak gelditzeko.

"Alde bakarrez erabaki zuten batzarra ekainaren 14ra atzeratzea eta hori errespetu falta da", kritikatu du.

"Premiazko neurriak berehala hartzea behar dugu, bestela ezinezkoa da herritarrei kalitatezko zerbitzua eskaintzea; langile gehiago behar dira eta osasun zerbitzuaren eredua eraberritu egin behar da", azpimarratu du.

Gaixotasun baja guztiak ordezkatzeko proposamena

Bestalde, Nekane Murga Osasun sailburuak iragarri du hurrengo bileran Lehen Arreta zerbitzuan sortzen diren gaixotasun baja guztiak ordezkatzea proposatuko dietela sindikatuei.

Ildo horretan, Murgak nabarmendu du bere asmoa Lehen Arreta zerbitzua indartzea dela eta horretarako "epe labur, ertain eta luzerako neurriak" hartuko dituela.

"Udan honetan, gaixotasunagatik baja hartzen duten familia mediku, erizain eta pediatra guztiak ordezkatzeko prest gaude, eta proposamen hori aurkeztuko diegu hurrengo bileran sindikatuei", azaldu du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X