ARABA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aiaraldean eskualdeko ospitale bat eraikitzea proposatu du EH Bilduk

Europako Funtsen 31 milioiko hasierako inbertsioarekin finantzatzeko zortzi proiektu estrategiko proposatu ditu koalizioak Aiaralderako. 31 milioi horietatik 10 ospitalerako izango lirateke.
Egunsentia Aiaraldean
Egunsentia Aiaraldean. Argazkia: Andoni Aza

EH Bilduk Europako Funtsekin finantzatzeko zortzi proiektu estrategiko proposatu ditu Aiaralderako. 31 milioiko hasierako inbertsioarekin eskualdeko ospitalea eraikitzea (10 milioi euro) edo aldiriko trenaren zerbitzua hobetzea (bost milioi euro) planteatu du koalizioak.

Ohar batean nabarmendu duenez, garrantzitsua da 40.000 pertsona baino gehiago bizi diren eskualde horrek esualdeko ospitalea izatea.

Halaber, Renferen aldiriko tren zerbitzua indartzeko bost milioi euro bideratzea proposatu dute. "Aiaraldea Bilbotik 30 kilometrora dago, eta horrek hobekuntza kualitatiboa eskatzen du Bilbo eta Urduña lotzen dituen C3 linean", azpimarratu du EH Bilduk.

Gainera, Nerbioi ibaiaren parke linea berreskuratzea eta Amurrio-Delika zatia bost milioirekin amaitzea du helburu. Azken proiektu horrek bost milioi euroko aurrekontua du.

EH Bilduren esanetan, tarte hori amaitzeak aukera emango luke Aiaraldean oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbide sare bat sortzea.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X