EAEko zerga-bilketa % 24,6 igo da uztailera arte, 2019ko diru-sarrera berdinduz
Euskal Autonomia Erkidegoko foru ogasunek 8.520,6 milioi euro bildu dituzte zerga bidez 2021eko uztailera arte, iaz baino % 24,6 gehiago. 2020ko bilketa nabarmen hobetzeaz gain, 2019koekin—pandemia aurrekoekin— alderatu daitezke datuok.
Bada, 2019ko uztailera arte 8.529,6 milioi jaso zituzten ogasunek, aurten baino 9 milioi gehiago.
2020an, zerga-bilketaren bidez bildutakoak behera egin zuen, koronabirusaren pandemiak ekonomian izandako eraginaren ondorioz; izan ere, diputazioek zerga sistema moldatu zuten, ordaindu beharreko errenta aitorpenak atzeratzea erabakita kasu, krisi ekonomikoa arintzeko.
Hiru lurraldeetan egin du gora bilketak, baina Gipuzkoan nabaritu da gehien, % 34,7 gehiago bildu baitute bertan. Bizkaian, % 21,1 egin du gora bilketak, eta Araban, % 20,5.
Arabako Foru Ogasunak 1.106 milioi euroko sarrerak izan ditu uztailera arte. Bizkaian, 4.947,6 milioi euro bildu dituzte, 2020an baino 862,4 milioi gehiago, eta Gipuzkoan, berriz, 2.467 milioiko bilketa egin dute, diru-kutxan iaz baino 646 milioi gehiago sartuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.