Eusko Legebiltzarrak Ekarpen Lege berria onartu du, oposizioaren kritiken artean
Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurak gaur onartu du 2022-2026 aldirako Ekarpen Lege berria, 10 urteko blokeoari amaiera jarrita. Oposizioak bat egin du legearen aurka eta, ondorioz, gehiengo osoa duten EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin bakarrik atera da aurrera. Ekarpen Legea da, hain zuzen ere, foru aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren artean zerga-sarrerak nola banatzen diren arautu eta metodologia zehazten duena. Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak aurkeztu ditu lege-aurreproiektu berriaren xehetasunak legebiltzarkideen aurrean.
Osoko bilkurari hasiera eman dion hitzaldian, Pedro Azpiazuk legearen garrantzia azpimarratu du euskal erakundeei kohesio handiena ematen diena dela iritzita: "Ziur nago Foru Aldundiak, tokiko erakundeak eta Eusko Jaurlaritza gai izango garela bikaintasuna lortzeko euskal herritarren ongizatea beste edozein gauzen gainetik jartzeko". Gaineratu duenez, Ekarpen Lege berria erakundeen arteko elkarlan trinkoaren emaitza da. Aitortu du ez dituela erakunde guztiak guztiz asebetetzen, baina posible den araurik onena dela. Gainera, akordioa ahalbidetu duen erakundeen arteko elkarlan estua goraipatu du. Halaber, aurrekontu publikoei "sendotasuna eta ziurtasun handiagoa" emango diela ere ziurtatu du.
Oposizioko taldeek prozedura kritikatu dute, ezin izan baitute tramitazioan zehar zuzenketarik aurkeztu. Gaineratu dutenez, lege berriarekin ez dira konpontzen erakundeen finantzaketan dauden desadostasunak eta desorekak.
Leire Pinedo EH Bilduko legebiltzarkideak gogor hitz egin du: "Sabin Etxeko bulego batean itxi egin da akordio hau, 10 urte luzeren ostean ia ezer ez aldatzeko eta duela 10 urte mahai gainean zeuden arazoak konpondu gabe uzteko". Gaineratu dienez, ez die egonkortasun finantzariorik bermatzen udalei.
David Soto Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideak, bere aldetik, aukera bat galdu dela eta aurrekontuen desoreka "betikotzen" eta udalak "zigortzen" dituela esan du.
Luis Gordillok (PP+Cs) testu opakoa dela salatu du eta Amaia Martinezek (Vox), azkenik, berriz, arauak "probintzien arteko desberdintasunak" berresten dituela eta Eusko Jaurlaritzaren "gainfinantzaketan eta zentralismoan" sakontzen duela.
Ekarpen Lege berriak jasotzen duen aldaketa nabarmenena "koefiziente bertikala" (zergetatik Jaurlaritzak jasotzen duenari esaten zaio) deiturikoaren moldaketa da. Aurrerantzean, zergetatik bildutakoetatik apur bat gehiago (% 0,8 gehiago) jasoko du Jaurlaritzak, % 70,04tik % 70,81era igaroko baita. Azken urteetan bere gain hartu dituen eskumenak konpentsatzeko egin dute igoera hori. Aldundi bakoitzak EAEko gobernuari ematen diona ("koefiziente horizontala"), ordea, ez dute ukitu. Kasu horretan, Finantzen Euskal Kontseiluak ezarri ohi du. Gaur-gaurkoz, Arabak % 16 ematen dio Jaurlaritzari, Gipuzkoak % 33,06 eta Bizkaiak % 50,94.
Beste doikuntza Egokitzapenerako Funts Orokorrean egin dute, % 1etik % 1,45era igo baitute. Igoera horren bidez, aldundi bakoitza bere koefiziente horizontalaren % 99ra heltzen dela ziurtatu nahi dute, lurralde historikoentzako "bermeak handituz".
Bestalde, itundutako zergetan udalek duten gutxieneko partaidetzaren ehunekoa ere handitu dute: % 39,23koa izango da aurrerantzean.
Gaur Eusko Legebiltzarrak lege berria onartu ondotik, hurrengo ostegunean elkartuko da Finantzen Euskal Kontseilua.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.