Autokontsumo energetikorako instalazioen dirulaguntzak gaur sartuko dira indarrean
Euskadin ekoizpen berriztagarriari bultzada bat emateko dirulaguntza berriak ostegun honetan sartuko dira indarrean, Energiaren Euskal Erakundeak jakitera eman duenez.
2023. urtearen amaierara arte, 37 milioi euro kudeatuko dira, autokontsumorako aprobetxamendu berriztagarriak, biltegiratze-sistemak eta beroa lortzeko iturri berriztagarriak instalatzen laguntzeko.
Espero da pizgarri hauen bidez, guztira, 4.000 instalazio berriztagarri berri baino gehiago martxan jartzen laguntzea.
Etxebizitzetako eta administrazio publikoetako autokontsumoa % 70era arteko dirulaguntzekin bultzatuko dute, eta 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan martxan jartzen diren instalazioak modu berezian babestuko dituzte.
Euskal Estrategia Energetikoak 2030erako energia berriztagarrien kontsumoa % 21era heltzea aurreikusi du.
Energiaren Euskal Erakundearen hitzetan, autokontsumoak ikuspuntu berri bat zabaltzen du; izan ere, kontsumitzailea hirugarren batek eskaintzen zuen energiaren erosle hutsa zen orain arte, baina aurrerantzean energia-ekoizle izateko aukera du teknologia berriztagarrien bidez.
Programak
Autokontsumoa bultzatzeko interesa duten erakundeek, enpresek eta pertsonek sei laguntza programa izango dituzte:
1., 2. eta 3. programak, zerbitzuen sektoreari eta ekoizpen-sektoreei zuzendutakoak, bestea beste, autokontsumo berriztagarria nahiz biltegiratze-sistemak bultzatzeko izango dira. Instalazioaren potentziaren eta eskatzaile-motaren arabera, % 15 eta % 50 bitarteko laguntza jaso ahal izango dute.
4. programak autokontsumorako instalazioak lagunduko ditu diruz, eta etxebizitzei eta administrazio publikoei zuzenduta dago, bai eta hirugarren sektoreari ere (GKEak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak, etab.). Sektorearen eta autokontsumo-motaren arabera, kostu hautagarriaren % 70erainoko laguntzak daude.
5. programa sektore horiei zuzenduta dago, eginda dauden baina bateriarik ez daukaten instalazioetan biltegiratze-sistemak jartzeko. Kostu hautagarriaren % 50erainoko laguntza jasotzeko aukera egongo da.
Azkenik, 6. programa instalazio berriztagarri termiko berriak egiteko izango da, besteak beste, eguzki-energia termikoa, biomasa, geotermia eta aerotermia erabiltzen duten instalazioak (ur bero sanitarioan edo berokuntzan erabilgarriak). Laguntzak kostu hautagarriaren % 20 eta % 60 artekoak izango dira, teknologien arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentsiodunek gutxieneko pentsioak LGSra arte osatzea eskatuko dute berriz ere datorren ostegunean Gasteizen
Mobilizazio horrekin, Eusko Jaurlaritzari eta Legebiltzarrari gogorarazi nahi diete "ezin dela denbora gehiagoz luzatu gutxieneko pentsioen osagarria LGSraino iristeko konpromisoa, are gehiago bizitzaren kostua nabarmen garestitzen ari denean", defendatu dute pentsiodunek.
Euskal langileria kalera atera da Maiatzaren Lehenean
ELA eta LAB deialdi bereizietan atera dira kalera, ESK eta LSB-USO bezala; CCOO eta UGT, aldiz, elkarrekin mobilizatu dira.
Gutxieneko soldata propioa ezartzeko aldarriarekin "jarrera argia" eskatu dio ELAren idazkari nagusiak lehendakariari
1.500 euroko gutxieneko soldata propioa ezartzeko “patronala interpelatzen eta presionatzen” jarraitzeko prest agertu da Mitxel Lakuntza. Eskubide sozialen alde egiteaz gain, euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidea ere aldarrikatu du ELA sindikatuaren idazkari nagusiak.
Berdelaren kostera txarraren eragina arintzea lortu da, eta antxoaren bilakaera "hobea" izan da Euskadin
Arrantza-sektoreko ordezkariak kezkatuta agertu dira berdelaren egoerarekin, eta berreskuratze-neurrien beharra aztertzeko eskatu dute. Ildo horretatik, antxoari ezarritako kudeaketa-ereduaren eragin positiboa nabarmendu dute.
Maiatzaren 1eko mobilizazioetan, LGS propioa, pentsio eta soldata "duinak" eta etxebizitza eskubidea aldarrikatu dituzte
ELA eta LAB bakoitza bere aldetik atera dira kalera, ESK eta LSB-USO bezala; CCOO eta UGT, aldiz, elkarrekin mobilizatu dira. Alderdi politikoek ordezkariak bidali dituzte deialdi horietako askotara.
Lan eskubideak arriskuan daudela ohartarazi du Anduezak, eta Euskadiko LEPetako euskara eskakizunak kritikatu ditu
PSE-EEko buruaren esanetan, langileak mehatxupean daude eskuin eta ultraeskuinaren eta nazioarteko gerren ondorioz, baita EAJk eta EH Bilduk enplegu publikoan dituzten politiken ondorioz ere.
Tubos Reunidoseko langile talde batek Amurrioko greba mugagabeari buruzko erreferenduma egitea eskatu du
Enpresa batzordeak deituta, martxoaren 15etik daude greba mugagabean Amurrioko lantegian. ELAk, LABek eta ESK-k babestu zuten lanuztea, eta CCOO eta UGT kontra agertu ziren. Azken horiek hasieratik eskatu dute grebari buruzko erabakia erreferendumean hartzea.
Behargin bat hil da Zamudion, lan-istripuz
Langileak 61 urte zituen. Ezbeharra ostegun goizean gertatu da, Ugaldeguren industrialdean, eta biktima bertan hil da, osasun-zerbitzuek esku hartu duten arren. ELAk lan-istripua salaktzeko elkarretaratzea deitu du maiatzaren 5erako.
AAk 2,3 milioi lanpostu suntsitu ditzake datorren hamarkadan Espainian
Bereziki enplegatu administrarien eta erdi-mailako zein goi-mailako teknikarien taldeei eragingo lieke. Hala ere, AAri lotutako 1,61 milioi lanpostu berri inguru sortuko lirateke eta, horrek, suntsitutako lanpostuen zati handi bat konpentsatuko luke.
Nafarroako Volkswagenek 500-1.000 langile artean beharko ditu 2027an, ekoizpen-aurreikuspenak berretsiz gero
Ekoizpen bolumen "oso handiak" espero ditu konpainiak datorren urterako eta, datuak behin-behinekoak diren arren, laster ekingo dio enpresak barneko eta kanpoko langileak hautatzeko, prestatzeko eta gaitzeko prozesuari, espezialitate profesionalen beharrak betetzeko, hala nola elektromekanikariak, txapistak eta hornitzaileak.