Urte arteko KPIa % 4,2ra igo da EAEn eta Nafarroan, apirilean
Urte arteko inflazioa % 4,2ra igo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, apirilean, aurreko hilabetean baino 0,9 eta 0,7 puntu gehiago, hurrenez hurren, Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako behin betiko datuen arabera.
Martxotik apirilera, ostera, inflazioa sei hamarren hazi da EAEn eta puntu bat, Nafarroan.
Urte arteko KPIa % 4,1era igo da apirilean Espainiako Estatuan. Martxoan urte arteko tasa % 3,3koa izan zen eta, beraz, zortzi hamarren egin du gora. Azken hilabetean, martxotik apirilera, prezioen igoera % 0,6koa izan da.
Erregaien garestitzeak eta elektrizitatearen prezioaren jaitsiera txikiagoak eragin dute, batez ere, inflazioaren igoera. Halaber, elikagaien prezio igoera apaldu bada ere, duela urtebete baino % 12,9 garestiagoak dira Espainiako Estatuan. 2022ko ekainetik izan den baxuena da.
Elikagaien prezioen igoera apaldu egin da EAEn eta Nafarroan ere. Urte arteko tasa, % 15,5etik % 12,6ra jaitsi da martxotik apirilera EAEn, eta % 16,5etik % 13,7ra Nafarroan.
Urte arteko tasan hauek dira gehien garestitu diren elikagaiak: azukrea (% 49,6); gurina (% 31,2); esne osoa (% 27,7); esne gaingabetua (% 27,5); saltsak eta bizigarriak (% 26,3); zerealak eta deribatuak (% 18,2); esnekiak (+%17,6); beste elikadura prestakin batzuk (% 16,6); patatak (% 16,5), eta txerri haragia (% 16,1).
Azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena, % 6,6raino jaitsi da apirilean, martxoan urte arteko tasa 0,9 puntu altuagoa izan baitzen. KPI orokorra baino 2,5 puntu altuagoa bada ere, bien arteko aldea 2022ko azarotik izandako txikiena da.
Zure interesekoa izan daiteke
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.
Espainiako Gobernuak diesela 20 zentimo jaitsiko du irailean, uztailean prezioak gora egin ostean
KPIa lau hamarren igo da uztailean, % 3,6raino Espainia osoan, erregaien eta elektrizitatearen garestitzeak bultzatuta. EAEn, hazkundea bost hamarrenekoa izan da, % 3,7raino. Nafarroan, aldiz, zazpi hamarrenekoa, % 3,4ra arte.
HLREk Megapark merkataritza-gunea saldu dio NEPI Rockcastleri, 254 milioi euroren truke
Akordio honek, NEPI Rockcastlek Europako merkataritza-zentroen sektorean duen presentzia indartuko du, eta Bizkaian erreferentziazko aktibo nagusietako bat gehituko dio bere merkataritza-ondareari.