Martxoan 139 langabe gutxiago zenbatu dituzte EAEn; 220 gutxiago izan dira Nafarroan
Langabeziak behera egin du martxoan Hego Euskal Herrian, otsailarekin alderatuta, Espainiako Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak asteazken honetan zabaldutako datuen arabera. Halaber, lurralde guztietan langabe gutxiago zenbatu dituzte, Araban izan ezik.
Langabezia-tasa % 0,13 jaitsi da (139 langabe gutxiago) Euskal Autonomia Erkidegoan otsailarekin alderatuta, eta, guztira, 108.314 pertsona daude langabe gisa erregistratuta Lanbiden. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan, berriz, 220 pertsona gutxiago zeuden izena emanda martxoan (% 0,72), eta, guztira, 30.458 dira lanik gabe daudenak, Espainiako Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren arabera.
2024ko martxoko datuen aldean, 3.157 langabe gutxiago (% 2,83 gutxiago) daude EAEn; Nafarroan, iazko hilabete berean baino 385 langabe gutxiago (% 1,25) zenbatu dituzte.
Lurraldez lurraldeko datuei erreparatuta, Bizkaian aurreko hilean baino 164 langabe gutxiago zenbatu dituzte (% 0,27). Iazko datuekin alderatuta, berriz, 1.832 pertsona gutxiago zeuden lanik gabe (% 2,91 gutxiago). Guztira, 61.073 herritar daude langabezian lurralde horretan.
Gipuzkoan, 151 langabe gutxiago zenbatu dituzte otsailetik martxora (% 0,53 gutxiago) eta 1.209 gutxiago, (% 4,07) iazko martxotik aurtengo martxora. Guztira, 28.490 pertsona daude lanik gabe.
Araban, azken hilabetean bilakaera negatiboa izan du langabeziak (% 0,95), 176 pertsona gehiago baitaude langabezian. Aitzitik, behera egin du azken urtebetean: 116 langabe gutxiago, hau da, % 0,61 apaldu da. Guztira, 18.751 langabe zenbatu dituzte.
Ohi denez, langabetuen artean emakumeak gehiago dira gizonak baino. Martxoan, EAEn 62.521 dira emakume langabeak, 234 gutxiago, eta 45.793 gizonak, 95 gehiago. Nafarroan, berriz, 11.678 gizonak dira eta 18 .780 emakumeak.
Kontratazioari dagokionez, martxoan 57.499 kontratu sinatu dituzte EAEn, aurreko hilean baino 4.277 gehiago (% 8,04) eta aurreko urteko hilabete berean baino % 3,59 gehiago (1.995 kontratu gehiago). Kontratu guztietatik 13.734 (% 23,9) mugagabeak dira. Nafarroan, berriz, 22.708 kontratu berri sinatu dira, otsailean baino % 14,04 gehiago (2.796 kontratu) eta aurreko urteko martxoan baino % 9,59 gehiago (1.988 kontratu).
Espainiako Estatuan, % 0,51 egin du behera langabeziak, aurreko hilabetean baino 13.311 pertsona gutxiago baitaude lanik gabe. Halaber, azken urtebetean langabezia % 5,39 jaitsi da, iazko martxoan baino 146.865 langabe gutxiago baitaude Espainiako enplegu bulegoetan izena emanda. Guztira, 2.580.138 pertsona daude langabezian.
Afiliazio datuak
Afiliazioari dagokionez, Gizarte Segurantzako afiliatuen kopurua milioi bat pertsonatik gorakoa da EAEn. Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak gaur zabaldutako datuen arabera, 1.022.439 afiliatu daude EAEn. Otsailetik martxora, Gizarte Segurantzak 4.541 afiliatu irabazi ditu (% 0,45). Iazko martxoarekin alderatuta, 10.311 afiliatu gehiago (% 1,02).
Bestalde, Nafarroako Gizarte Segurantzak 1.665 afiliatu irabazi ditu (% 0,54), eta iazko hilabete berean baino 5.192 gehiago dira (% 1,70). Gauzak horrela, guztira, 311.006 pertsona daude Gizarte Segurantzan izena emanda Nafarroan.
Espainiako Estatuan Gizarte Segurantzan 161.491 afiliatu gehiago zeuden martxoan Espainiako Estatuan, hau da, aurtengo bigarren hilabetean baino % 0,76 gehiago. Guztira, 21.357.646 afiliatu daude.
Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren balorazioa
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren arabera, martxoan langabeziaren joera "positiboa" dela berretsi da, batez ere urtearteko datuetan, mundu mailako ziurgabetasuna gorabehera eta aurreikusteko zaila den hilabetea izan arren. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren arabera, joera hori 45 urtetik gorakoetan antzeman da, batik bat.
Nafarroako Gobernuak, bere aldetik, enplegua sortzen jarraitzen du. Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako eta Enpleguko kontseilariak azpimarratu duenez, joera positiboari eutsi dio Nafarroak: 5.192 afiliatu gehiago eta 385 langabe gutxiago, urtebetean.
Zure interesekoa izan daiteke
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.
ELAk zerbitzu publikoak hobetzeko premiazko neurriak eskatu dizkio Pradalesi, eta gutxieneko soldataren aldeko urratsak galdegin ditu
Mikel Lakuntzak politika publikoetan "norabide aldaketa" eskatu dio lehendakariari, zerbitzu publikoen "gainbehera" lehengoratzeko eta patronalari presioa egiteko, Euskadin gutxieneko soldata ezar dadin.