Europako burtsek eta Wall Streetek berriro egin dute behera, nabarmen, gerra komertziala gogortu ostean
Espainiako burtsek % 5,83 galdu dute gaur, 2020ko martxotik izandako beherakadarik handiena, eta 12.500 puntutik behera amaitu du saioa, AEBk abiatutako gerra komertzialaren eta bankuen zein nazioarteko merkatuen beherakadaren beldur.
Espainiako merkatuaren erreferentziazko indizean (IBEX 35) balore guztiek behera egin dutenez, 769,2 puntu galdu ditu (% 5,83), 12.422 punturaino jaitsi baita, duela bi hilabetetik harrapatu ez duen maila. 2022ko martxotik izandako asterik txarrenean, % 6,67 jaitsi da, nahiz eta urtean oraindik % 7,13ko igoera metatu duen.
Atzokoan, baina, Madrilgo burtsa izan zen muga-zergen inpaktua hobekien saihestu zuena, % 1,2 egin baitzuen behera; Europako indizeek, berriz, % 3tik gora.
Europan, euroa 1,0971 dolarrean dagoela eta batez beste % 0,74ko galera izanda, Milan % 6,53 jaitsi da gaur, Londres eta Frankfurt % 4,95, eta Paris % 4,26.
Beherakadak Wall Streeten, bigarren egunez jarraian
Ameriketako Estatu Batuetako burtsetako indize nagusiek ere beherakada handiekin hasi dute gaurko saioa, osteguneko saioan izandako porrotari jarraipena emanez.
Horrela, Dow Jones indizeak % 1,10 egin du behera ostiraleko saioaren hasieran. Are gehiago, saioa hasi eta berehala, 40.000 puntuen langa galdu du, eta % 3tik gorako beherakada izan du.
Bestalde, Nasdaq teknologikoak ia % 6ko galera jasan zuen ostegunean, eta % 3ko jaitsierarekin hasi du ostiraleko saioa. Ondoren, ia % 4 galdu du.
Azkenean, Wall Streeteko adierazle nagusiak ia % 6 jaitsi dira saioaren itxieran. S&P 500 indizeak % 5,97 egin du behera, eta Nasdaqek % 5,82 eta Dow Jonesek % 5,5.
Galerak, Asia hego-ekialdeko indize nagusietan
Asia hego-ekialdeko indize nagusiek % 1 eta % 3 bitarteko galerekin itxi dute eguna. Zehazki, Tokiok % 2,75 egin du behera, eta Seulek % 0,86. Txinako burtsak, berriz, gaur ez dituzte ireki, jaieguna baita.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.