DERMATOSI NODULARRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEn abeltzaintza azokak egiteko debekua bertan behera utzi dute

Arrisku epidemiologikoak behera egin duenez, astelehenean geratuko dira bertan behera Jaurlaritzak eta EAEko hiru foru aldundiek duela hilabete ezarritako neurriak.

20221005142750_vacas-behia_
Behiak. Artxiboko irudia.

Nafarroak hartutako bideari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoan ere indargabetu egin dute abeltzaintza azokak antolatzeko debekua. Dermatosi nodularraren aurkako kontroletan, azken asteotan ez da positiborik atzeman, eta arrisku mailak behera egin duela iritzita, Jaurlaritza eta hiru foru aldundiak ados jarri dira neurria bertan behera uzteko.

Erabakia abenduaren 1etik aurrera izango da indarrean, eta, ondorioz, gabonen bueltan egiten diren hainbat azoka normaltasunez egin ahal izango dira, Santa Lutzia eta San Tomas egunekoak, besteak beste.

Debekua duela hilabete pasatxo jarri zuten, abeltzainen sektoreak kezka eta desadostasuna agertu ostean. Ordutik, kontrol eta prebentzio neurri zorrotzek indarrean jarraitu dute, eta hala izango da, oraingoz, urtarrilaren 15era arte.

Neurri horien artean nabarmentzekoa da gune mugatuetatik datozen animaliak EAEra sartzeko debekua, salbu eta behar bezala txertatuta badaude. Halaber, kanpotik heltzen diren behi-aziendek 21 eguneko behaketa-aldia bete beharko dute albaitari ofizialen zaintzapean.

Agintariek adierazi dutenez, neurriak urtarrilaren erdialdera arte luzatuko dira gutxienez, eta egoera epidemiologikoaren bilakaeraren arabera aztertuko da aldaketarik egin behar ote den.

Hala, ferien egutegiak normaltasuna berreskuratu du, sektorearentzat zein herritarrentzat ohikoak diren hitzorduei eusteko.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 27/08/2026.- Migrantes acampan en la playa de El Trampolín, en Ceuta, este jueves. La Policía y la Guardia Civil han detenido a doce migrantes por apedrear un vehículo con cuatro militares en una noche de disturbios en Ceuta en la que las fuerzas de seguridad han tenido que disparar salvas al aire para contener a los ceutís que querían atacar a migrantes en las playas del Trampolín y Benítez. EFE/ Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Istilu-gaua Ceutan: hamabi migratzaile atxilotuta, lau militar zaurituta eta ceutarren erasoak eta jazarpena migratzaileei

Goizaldeko 05:30ak aldera, 30 edo 40 laguneko migratzaile talde batek ibilgailu militar bat inguratu eta harrika jo du. Barruan zihoazen lau militarrak zauritu dituzte eta ibilgailua oso kaltetuta dago. Aurretik, Gobernuaren Ordezkaritzaren aurrean arratsaldean protesta egin zuten ehunka ceutar Benitez hondartzara joan ziren tropelean, eta han migratzaileak jazarri zituzten eta haien mantak, koltxoiak eta bestelako ondasunak itsasora bota zituzten.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X