Bilera erabakigarria erkidegoek eta Osasun Ministerioak, medikuen lan-gatazka bideratzeko
Erkidegoetako osasun arduradunek batzarra egin zuten atzo, denen artean adostutako dokumentu bat helarazteko Osasun ministroari, euren ezinegona azalduz. Alberto Martinez eta Fernando Domingez EAEko eta Nafarroako Osasun sailburu-kontseilariak bileran izango direla baieztatu dute.
Medikuen protesta bat, Gurutzetako Ospitalearen ataraian. Argazkia: EFE
Goizeko 10:15etik aurrera egingo den Lurraldearteko Osasun Kontseiluaren atarian, autonomia erkidegoetako Osasun arduradunek bilera egin zuten atzo arratsaldean jarrera bateratua adosten saiatzeko.
Estatutu Markoaren erreforma ez ezik, medikuen greba izango dute mintzagai hitzorduan.
Alberto Martinez eta Fernando Domingez EAEko eta Nafarroako Osasun sailburu-kontseilariak bileran izango direla baieztatu dute.
Monica Garcia Espainiako Osasun ministroak pasa den ostiraletik gaur goizera atzeratu zuen Lurraldearteko Osasun Kontseiluaren bilera. Ministroen Kontseiluak Estatutu Markoaren erreforma onartu eta medikuen sindikatuek ekainerako grebari eustea erabaki ondotik elkartuko dira erkidegoak Osasun Ministerioarekin.
"Giltza", erkidegoen eskuetan
"Une honetan, erkidegoek dute lanuzteei amaiera emateko giltza. Osasun Ministerioan ahal beste egin dugu, legeak ahalbidetzen digun guztia. Ez ditugu legea eta eskumenak urratuko", esan du.
Hainbatetan egin bezala, osasungintzako profesionalen Estatutu Markoa erreformatzeko Osasun Ministerioak egindako lana nabarmendu du. Ministroen Kontseiluak ekainaren 2an onartu zuen lege-proiektua, eta, orain, tramitazio bidean dago. Indarrean sartzeko, Kongresuan egin beharko du aurrera.
GATAZKA, OSASUN PUBLIKOAN
Osasun publikoko gatazkaren gakoak: Estatutu Markoaren erreforma eta medikuen aldarrikapenak
Urtebete pasa daramate medikuek protestan, euren lanbidearen berezitasunak aintzat hartuko dituen estatutu propioa aldarrikatuz. Uste dute Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak onartu berri duen Estatutu Markoaren erreformak ez dituela aintzat hartzen medikuen eskakizunak. Lan-baldintza hobeak nahi dituzte.