Asteazkeneko superilargi urdinaz gozatzeko aukera izango dugu Euskal Herrian
Euskal Herrian, asteazken honetan, aukera izango dugu gozatzeko duela 150 urte baino gehiago jasotzen ez zen fenomeno batez: superilargi urdin batez, hain zuzen ere. Are gehiago, munduko hainbat tokitan "odolezko Ilargia" ere ikusi ahal izango dute, guk aukera hori izango ez dugun arren. Zenbait baldintza berezik bat egingo dute asteartetik asteazkenerako gauean, eta, hori gutxi balitz bezala, ilargi-eklipse osoa izango da; hori ez da ikusgai egongo gurean, arratsaldean izango baita, baina, eklipsearen ondorioz, munduko hainbat herrialdetan ezin izango dute ikusi superilargi urdina Euskadin, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian bezain ondo.
Zer izango dugu zeruan hilaren 30etik 31rako gauean (planeta osoan, tokia kontuan izan gabe)? Esan bezala, odolezko superilargi urdin bat. Eta zergatik du izen hori? Alde batetik, "superilargia" delako; hau da, Ilargia perigeoan dago, Lurretik ohi baino gertuago, eta normalean baino % 14 distiratsuago ikusi ahal izango dugu; beste alde batetik, urtarrileko bigarren ilbetea delako, eta hilabete bateko bigarren ilbeteari "Ilargi urdina" deitzen zaiolako; eta, azkenik, Ilargia Lurraren itzaletik igaroko baita, eta egoera horretan dagoen bitartean tonu gorrixka hartuko baitu, hau da, "odolezko Ilargia" izango da.
Asteazkeneko ilargi-eklipse osoaren maximoa 14:30ean izango da, Euskal Herriko ordua kontuan izanik; hortaz, ez dugu ikusteko aukerarik izango, superilargia ez bezala.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.