Hiru pertsona atxilotu dituzte Basaurin indarkeriaz egindako lapurreta bategatik
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu zituen larunbatean Basaurin, etxebizitza batean indarkeriaz egindako lapurreta batean parte hartzea egotzita. Atxilotutakoek 19, 21 eta 38 urte eta aurrekariak dituzte.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez, larunbateko 17:00ak aldera pertsona baten telefono deia jaso zuten larrialdi zerbitzuek indarrez egindako ebasketa baten berri emanez.
Lapurreta etxebizitza batean jazo zela esan zien biktimak. Nonbait emakume batekin zegoen, etxebizitzan ziren bi gaztek bihurkin batekin mehatxatu eta makil batekin jo zutenean. Egoera baliatuta, emakumeak soinean zeramatzan 365 euro, jaka eta sakelako telefonoa ostu zizkion. Biktima Basauriko osasun etxean artatu behar izan zuten.
Ertzaintzaren agenteak etxebizitzara joan ziren eta bertan topatu zituzten ustezko hiru lapurrak.
Hiru atxilotutakoek aurrekariak dituzte. Igande arratsaldean eraman zituzten epailearen aurrera, indarkeriaz egindako lapurreta delitua egotzita.
Zure interesekoa izan daiteke
Dibortzioaren legeak 45 urte bete ditu
Lau hamarkada baino gehiago igaro diren arren, oraindik asko dago egiteko dibortzio-prozesuak erabat bidezkoak izateko. EAEn, 2015eko Familia Harremanen Legeari esker zama ekonomikoa arindu da zaintza partekatuarekin. Baina, Juntas y Revueltas elkartearen arabera, "ez dago jarraipen eta kontrol nabarmenik".
Baso-suteei aurre egiteko larrialdi-faseko 1. egoera ezarri du Segurtasun Sailak
Eusko Jaurlaritzak arreta handiz jokatzeko eta suteak eragin ditzakeen edozein jarduera saihesteko eskatu die herritarrei, batez ere landa-eremuetan, basoetan edo landaredi lehorretik gertu.
Baso-sutea piztu da Aizkorri-Aratz natura parkean
Baso sutea piztu da Aizkorri-Aratz parkean. Dirudienez, ostiralean sortu zen sute txiki baten berpiztea da eta urrutitik da ikusgai.
Auto-ilarak BI-30 errepidean, Barakaldon, 8. kilometroan izandako istripu baten ondorioz
BI-30 errepidean, Barakaldo parean, izandako istripu baten ondorioz, auto-ilarak sortu dira Galdakaorako noranzkoan, errei bat itxi ostean.
Musikenek "arretaz" ikertuko du harpa irakasle batek ikasleei emandako tratua
Musikeneko Zuzendaritzak "kaltetua izan daitekeen edonori" jakinarazi dio "zentroaren arreta osoa" izango duela, eta, horretarako, ikastetxeak "eskura dituen bideen bidez harremanetan jartzeko" eskatu du.
San Joan surik piztuko ez den herrien zerrenda
Nafarroako Gobernuak San Joan surik ez egiteko gomendatu du. Eusko Jaurlaritzak ez du gomendio orokorrik eman eta herri bakoitza bere erabakiak hartzen ari da. Hala, Iruñean, Barakaldon, Urretxun, Zumarragan, Sopelan, Berangon, Gernikan eta Muxikan, besteak beste, ez da surik piztuko.
EHUko errektoreak ohartarazi duenez, kalifikazioak "ezin dira presio sozial, politiko edo mediatikoagatik zehaztu"
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak adierazi du kalifikazioak ezin direla zehaztu "presio sozial, politiko edo mediatikoagatik". Horrekin batera, USaPeko euskara azterketetan izandako zenbait notek eragindako polemikaren harira, esan du ikasleen eskubideak defendatzeak "ebaluazio-sistemaren inpendendentzia defendatzea" dakarrela.
Pedrosa sailburuak jakinarazi duenez, USaPeko euskara azterketan zeroen % 47 ebaluatzaile berak jarri zituen
Azterketa horretan jarritako 168 zeroetatik 108, 11. eta 12. epaimahaiek zuzendutako azterketei dagozkie; guztien % 64,3.
Berrikuspenaren ondoren, euskara azterketako zeroak murriztu egin dira, baina "igoera esanguratsurik gabe" kasu gehienetan
Unibertsitatera sartzeko proben behin betiko kalifikazioak argitaratu dituzte eta EHUko errektoreak balorazioa egin du: ebaluazio- eta berrikuspen-sistemaren alde egin du.
Haur-eskolak 13:00etan itxiko dira gaurtik aurrera, muturreko beroagatik
Haurreskolen Partzuergoak bere eskolak ohi baino goizago ixtea aurreratzea erabaki du, tenperatura altuak direla eta. Neurria datozen egunetan egongo da indarrean, kontrakoa erabaki arte.