Minbiziaren biziraupen-tasa % 59koa da emakumeen artean, eta % 52koa gizonen kasuan
Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi duenez, Euskal Autonomia Erkidegoan minbiziaren biziraupen-tasa % 59koa da emakumezkoen kasuan, eta % 52koa, aldiz, gizonezkoen kasuan. Gainera, Darponek iragarri duenez, hemendik gutxira abian jarriko dute Gipuzkoan zerbix-minbiziaren behaketa-programa (Osakidetzak jada eskaintzen duen bular- eta kolon-minbizia antzemateko programekin batera).
Minbiziaren Aurkako Euskadiko Elkarteek antolatuta, Minbiziaren I. Kongresua egin dute igande honetan Donostian, eta han parte hartu du Darponek. Hitzordu hartan ere Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea eta Donostiako alkatea, besteak beste, izan dira.
Minbizia izan duten hainbat pertsona ezagunen testigantza zabaldu dute kongresuan, bideo bitartez, tartean Juan Maria Aburto Bilboko alkatearena.
Darponen iritzian, horrelako topaketak "gaixoak, senideak, elkarteak, boluntarioak, medikuak, ikerlariak eta erakundeak biltzeko aukera paregabea da eta, gure artean lagunduta, minbiziaren aurka hobeto egingo dugu borroka".

Jon Darpon Osasun sailburua, Donostian izandako Kongresuan. Argazkia: EFE
"Gure helburua da heriotza-tasa murriztea eta biziraupen-tasa handitzea, minbizia duen gaixoari arretarik onena eskainita", azaldu du.
Osasun sailburuak azpimarratu duenez, 2000az geroztik minbiziaren biziraupen-tasa igotzen joan da Euskadin. Egun, minbiziaren biziraupen-tasa % 59koa da emakumezkoen artean, eta % 52koa, aldiz, gizonezkoen artean. Urtero 13.500 kasu berri antzematen dira Euskadin.
Eusko Jaurlaritzarentzat, esan du Darponek, osasuna "herritarren eskubidea da, eta hala izaten jarraitzea nahi dugu, prebentzioa, osasun arreta, eta emaitzak osasunean eta bizi-kalitatean herritar guztientzako errealitate bihurtzeko asmoz".
Bestalde, Osasun sailburuak iragarri du hemendik gutxira abian jarriko dutela Gipuzkoan zerbix-minbiziaren behaketa-programa. "Bular- eta kolon-minbiziaren kasuetan bezala, udalerriz udalerri emakumezko guztiak deituko ditugu", azaldu du, "25 eta 35 urte artekoak hiru urtean behin, eta 35 urtetik aurrera, berriz, bost urtean behin".
Zure interesekoa izan daiteke
Aldaketa asteartetik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Astearte goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.
Zaldibiatik Ordiziarainoko bidea oinez egin dute dozenaka ikaslek eta gurasok, eskola garraioa ez kentzea eskatzeko
Iazko ekainean, Hezkuntza Sailak Zaldibiako ikasleen gurasoei jakinarazi zien 2026-27 ikasturtetik aurrera DBH3 eta DBH4ko gazteak eskola-garraiorik gabe geratuko zirela. Emandako arrazoia eskola batetik besterako distantzia izan zen.
Gustuko oporlekua lortzeko itxaropenez gerturatu dira Imsersoko lehen bidaiariak agentzietara
Nafarroan astelehen honetan hasi dira agentziak adinekoei zuzendutako bidaia horien erreserbak kudeatzen. Lehen egun honetan, Imsersorekin lehen aldiz oporretara joango direnek izan dute bidaia eskuratzeko aukera. EAEn asteazkenean hasiko dira.
EHUk urte akademikoa abiatu du, AAren arriskuez jakitun eta "eredu propioa" aldarrikatuz
Joxerramon Bengoetxea errektoreak azpimarratu du auzia ez dela adimen artifiziala "deabrutzea, harekiko erabateko mendekotasuna" saihestea baizik. Finantzaketari dagokionez, Juan Antonio Perez Iglesias sailburuak uste du "egingarria" dela bost urteko epean finantzazioa Europako mailara iristea.
Olarizuk agur esan dio udari, musika, babarrunak eta bertoko produktuak lagun
Iraganeko ohitura da Olarizukoa. Hiria mugatzen zuten mugarriak ikuskatzen hasi ziren agintariak, inguruko herriek lurra lapurtu ez zitzaten. XIX. mendearen erdialdean gertatu zen hori, eta gaur egun erromeria herrikoi bihurtu da tradizioa.
Emakume bat ikerketapean dago, Bilbon adingabe bat bahitzen saiatzeagatik
Adingabea lagunekin ari zen jolasten, eta banku batean eserita zegoen emakume bat hurbildu zitzaien. Senidea zela esanda, adingabea besotik heldu eta berarekin eramaten saiatu zen. Gurasoen lagun batzuek gertatutakoa ikusi zuten, eta adingabeari galdetu zioten emakumea ezagutzen ote zuen.
EHUk uste du lehendakariak ez diola "behar besteko balioa eman unibertsitate publikoari" ikasturte hasierako ekitaldian egoteari muzin eginez
Horixe adierazi du Ixone Fernandez de Labastida Arabako Campuseko errektoreordeak Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Imanol Pradales lehendakariak ikasturte hasierako ekitaldietan Mondragon, Deustu eta EHU txandakatzeko hartu duen erabakiaren harira.
Heriotzen kopurua jaiotzena baino ia bi aldiz handiagoa da EAEn
Heriotzak 6.253 izan ziren urteko lehen hiruhilekoan, aurreko urtean baino % 0,8 gutxiago, eta jaiotakoak bainoa 3.008 gehiago.
Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak hiru urteko espetxe-zigorra eskatu du Bernedoko udalekuen auzian ikertutako 15 kiderentzat
Gasteizko Instrukzio Epaitegiak gaur hartuko die deklarazioa 15 ikertuei, eta testuinguru horretan egin du iragarpena herri-akusazio gisa ari den elkarteak. Bestalde, euskal udalekuetako kideek adierazi dute ez dutela prozesuaren berri emango, adingabeen eskubideak babesteko.
Lanbide Heziketak ia 8.000 plaza gehiagorekin ekin dio ikasturteari, bi gradu bikoitz berrirekin
Ia 75.000 plaza eskaini dira eta oraingoz 51.000 ikasle pasatxok eman dute izena (matrikulatzeko epea urriaren 16ra arte egongo da zabalik). Ikasturte hasierako ekitaldian lehendakariak azpimarratu duenez, egungo LHa "Txapeldunen Ligan" dago eta hezkuntza sistema hobetzeko "ardura partekatua, autokritika eta autoestima" eskatu ditu.