Epaiketa, Gasteizen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alicia umearen hiltzaileak 'ahotsak entzuten' zituela esan dute haren gurasoek

Halaber, inoiz ez zuela tratamendu psikiatrikorik ez psikologikorik jaso adierazi dute, 'ideia inkoherenteak' izan arren. Bikotekide ohiaren arabera, 'sexu-arazoak' zituen.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Aliciaren ustezko hiltzailearen gurasoek buruko gaixotasuna duela esan dute

2016an, Gasteizen, Alicia umea hil zuen gizonaren gurasoek esan dutenez, akusatuak "zoraldiak" zituen, eta "ahotsak entzuten zituen", baina ez zuen inoiz tratamendu psikiatrikorik jaso. Bestalde, gaztearen bikotekide ohi baten hitzetan, "mutil normala zen", baina batzuetan "burutik jota egoten zen" eta "sexu-arazoak zituen", "aseezina" zelako, horren arabera.

Akusatuaren egoera psikologikoa zehaztea, balizko delirio edo obsesio sexualak argitzea, erabakigarria izan daiteke epaiketaren emaitzarako, izan ere, akusatuaren defentsak azaldu du gazteak haurra pisuko leihotik behera bota zuenean "erotuta" zegoela; umearen amak, aldiz, berarekin sexu-harremanik izan nahi ez zuelako hil zuela adierazi du.

Ministerio Fiskalak eta herri-akusazioak (Clara Campoamor Elkartea) espetxe iraunkor berrikusgarria eskatu dute akusatuarentzat, hilketa delitua egotzita. Gainera, haurraren ama hiltzen saiatzea leporatzen die. Gertaerak izan zirenean gizonak 30 urte zituen, eta emakumeak 18. Defentsak, bere aldetik, eroaldia inguruabar salbuesle oso gisa aplikatzea eskatu du.

Gazteak 2015 urte amaieran ezagutu zuen haurraren ama; gertaerak izan zirenean, 2016ko urtarrilaren 25eko goizaldean, emakumearekin eta haren alabarekin batera zegoen, Gasteizko pisu batean, gaua pasatzeko gonbidapena egin ostean.

Gaurkoa gertaera tragikoaren epaiketako hirugarren saioa izan da, Arabako Probintzia-Auzitegiko zigor arloko sekzioan. Akusatuaren aitak eta amak deklaratu dute, baita bikotekide ohiak ere; sei hilabeteko harremana izan zuen harekin, 2015ean.

Bestalde, ustezko hiltzailearen bikotekide ohi batek esan duenez, "mutiko normala" zen, baina batzuetan "burutik joanda egoten zen". Behin, lau bat kopa hartu eta marihuana erre ostean, bi gazteak gizonaren etxera joan ziren, eta, bertan, akusatua "erotu egin zen".

Akusatuaren bikotekide ohi batek: "Emakumeak menderatzen zituela sentitzea gustatzen zitzaion"

Lekukoaren hitzetan, akusatua ez zen pertsona "oldarkorra", baina sexu-harremanen arloan "emakumeak menderatzen zituela sentitzea gustatzen zitzaion". Bikotekide ohiak azaldu du beste bikotekide batzuk zituela aitortu ziola, eta horietako bat adingabea zela, eta, gainera, "laguntza" eskatu ziola, berak "arazo bat zuela bazekielako, sexuan emakumea menderatzearekin".

Bestalde, esan du akusatuak alkohola edan eta marihuana erre arren, kontsumoa ez zela "gehiegizkoa", eta "haurrak biziki gustatzen" zitzaizkiola gaineratu du.

Aitak eta amak "oso isila" dela esan dute, eta, haurra zenetik batzuetan "ahotsak entzuten" zituela. Eskolako kide batzuek abusuak egin zizkiotela ere adierazi dute, eta kanpamentu batean sexu-abusuak jasan izanaren "susmoa" duela azpimarratu du aitak.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X