kutsadura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Diesel eta gasolina autoen salmenta galaraziko du Espainiako Gobernuak 2040an

Modu horretan, 2050erako debekatuta egongo litzateke zuzenean karbono dioxidoa botatzen duten autoen zirkulazioa, Gobernu espainiarrak aurreikusi duenez.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Gasolina eta diesel ibilgailuak debekatu nahi ditu Gobernuak 2040an

2040tik aurrera, zuzenean karbono dioxidoa botatzen duten autoen eta ibilgailu komertzial arinen (horien artean diesela eta gasolina erabiltzen dutenak) salmenta eta matrikulazioa galarazi nahi du Espainiako Gobernuak.

Horixe da, hain zuzen, Aldaketa Klimatikoaren Lege zirriborroan Gobernuak jaso duena, Trantsizio Ekologikorako Ministerioak kazetari talde bati jakinarazi dionaren arabera.

Neurri horrek ohiko erregaia erabiltzen duten ibilgailu guztiei eragingo die, besteak beste, diesela eta gasolina erabiltzen dutenei. Halaber, beste sistema batzuez baliatzen diren baina, halere, karbono dioxidoa botatzen duten (nahiz eta kantitate baxuagoa isuri) ibilgailuei ere eragingo die.

Gauzak horrela, 2050erako debekatuta egongo da zuzenean karbono dioxidoa botatzen duten autoen zirkulazioa, Gobernu espainiarrak aurreikusi duenez.

Arau berri horrekin, "emisiorik gabeko mugikortasuna sustatu" nahi du Espainiako Gobernuak. Hurrengo hamarkadetan egingo den aldaketa nabarmenetakoa izango da, horrenbestez, diesel eta gasolina autoen salmenta galaraztea.

Gainera, 2023a baino lehen, 50.000 biztanletik gorako udalerri guztiek "isuri baxuen zonaldeak" izan beharko ditu, lege berri horren arabera.

Horrez gain, ibilgailuak erregaiz hornitzeko prestatutako instalazioetan, ibilgailu elektrikoen bateriak kargatzeko puntuak jartzera behartu nahi dituzte.

 

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X