Ingurumena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bentzeno isuriak murrizteko agindu die Jaurlaritzak Durangoko bi enpresari

Exekutiboak hilabeteko epea eman die emisioak jaisteko. Legezko mugatik behera egon diren arren, denboran mantendu direla nabarmendu du Jaurlaritzak.
Hainbat lantegitatik ateratzen den kea.
Legezko mugatik behera egon dira emisioak, baina denboran zehar iraun dute. Argazkia: pexels

Eusko Jaurlaritzak errekerimendua helarazi die Durangoko (Bizkaia) bi galdategiri euren ekoizpen prozesuan bentzeno isuriak murritz ditzaten, eta hilabeteko epea eman die kopuruok zuzentzeko.

Exekutiboak ohar batean adierazi duenez, emisiook "legezko mugatik behera daude, baina denboran mantendu dira". Hala, "herritarren osasuna babesteko neurriak indartzeko" hautua egin du Jaurlaritzak.

Durangoko aire kalitatea kontrolatzeko kanpaina batean atzeman zituzten konposatu horren arrastoak. Durangoko Udalari gaur jakinarazi zaio, eta Jaurlaritzak ez du zehaztu zein enpresari agindu dion errekerimendua.

Ingurumen Saileko teknikariek "bentzeno arrastoak" atzeman zituzten Durangoko airean. Herriko jarduera industrialak kontuan hartuta, ez zen ulergarria hidrokarburo lurrunkor hori atzematea, eta hori dela eta, ikerketa sakonagoa egin zuten. Gerora egiaztatu ahal izan zutenez, herriko bi galdategik botatzen zuten konposatua.

Enpresok, berez, ez zuten gai hori erabiltzen, baina ekoizpen fasean sortzen zutela baieztatu ahal izan dute teknikariek.

Hidrokarburo horren eraginpean egotea "oso arriskutsua da", Jaurlaritzak gogorarazi duenez.

Udalak "lasaitasuna" eskatu du eta bentzeno emisioak osasunean ez duela eragiten azaldu du

Durangoko Udalak "lasaitasun" mezua bidali du ostegun honetan. Azaldu duenez, egindako analisiek erakusten dute ez duela eraginik herritarren osasunean.

Ohar bidez jakinarazi duenez, antzemandako emisioak "legeak ezarritako parametroen barruan daude".

Halaber, "erabateko lankidetza" eskaini dio Eusko Jaurlaritzari eta fundizio horiek "kontrolatzeko eta zaintzeko" eskatu du. Horrez gain, ezinbestekotzat jo du enpresek neurri zuzentzaileak hartzea.

Bestalde, kasuaren inguruko jarraipena egiteko eta informazioa emateko eskatu dio Udalak Ingurumen sailburuordetzari.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X