DELITU
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko gizon bat ikertzen ari dira Castron 176 km/h-ko abiaduran gidatzeagatik

Bide-segurtasunaren aurkako delitua leporatzen dio Guardia Zibilak.

Guardia Zibilak eginbideak instruitu dizkio Bilboko 65 urteko gizon bati, bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzita. Castron 176 kilometro orduko abiaduran gidatzen ari zen, ezarritako abiadura baino 90 km/h gehiagoan.

Prentsa-ohar batean Guardia Zibilak azaldu duenez, abuztuaren 16an izan zen, Guardia Civil Trafiko Destakamendu agenteak Santanderren, A-8 autobian Castro Uridaleseko irteeraren parean, abiadura kontrolak egiten ari zirenean. Horretan, 176 km/h-ko abiaduran antzeman zuten autoa, 80 km/h-ko bidean.

Tarte hori oso arriskutsua da  Guardia Zibilaren arabera, kurba handiak daudelako. Izan ere, urte hasieratik, 57 trafiko istripu izan dira errepide horretan.

Gidaria zihoan abiadura altua dela eta, agenteek ezin izan zuten autoa eten. Hori dela era, gizona identifikatzeko ikerketa abian jarri zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X