Familia bakarreko etxebizitzetan lapurretak egiten zituen talde bat desegin dute
Azken hilabeteetan Araban, Bizkaian eta Kantabrian familia bakarreko etxebizitzetan lapurretak egin dituen talde kriminal espezializatu bat desegin du Ertzaintzak, Eusko Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez.
Ikerketen ondorioz, 23 eta 32 urte arteko lau pertsona atxilotu dituzte, landa-eremuetan kokatutako etxebizitzetan lapurretak egiten zituen talde ibiltari hori osatzea egotzita. Halaber, ikerketari esker, atxilotuek Mungiako etxebizitzetan egindako bi lapurretekin eta Kantabriako Penagos eta Escobedo de Camargon egindako antzeko beste birekin zerikusia dutela frogatu dute ertzainek.
Azken lapurreta joan den ostiralean egin zuten, Murgiako (Araba) familia bakarreko etxebizitza batean. Egun horretan, talde antolatu horretako hiru kide atxilotu zituzten, eta dagoeneko espetxean sartu dituzte, epailearen aurretik igaro ostean. Atzo, astelehena, taldeko laugarren kide bat atxilotu zuten.
Ikerketaren arduradunek uste dute ikerketekin jarraitzeak Arabako eta Bizkaiko landa-eremuetan azken hilabeteetan izandako lapurreta ugari argitzea ahalbidetuko duela.
Arabako landa-eremuetan eta eremu sakabanatuetan kokatutako txaletetan eta familia bakarreko etxeetan indarra erabiliz egindako lapurretak ugaritu egin zirela ikusi ondoren, Ertzaintzako agenteek ikerketa hasi zuten.
Lapurretak egiteko modua
Egindako ikerketetan eta jarraipenetan oinarrituta, Bizkaian bizi diren hainbat gizonek osatutako gaizkile talde ibiltari bat zela jakin ahal izan zuten ikertzaileek, zehazki, Ezkerraldeko herrietan finkatuta zegoena. Taldeko kideek talde kriminal antolatu eta hierarkizatu bat osatzen zuten, eta zereginak eta rolak argi banatuta zituzten.
Alabaina, taldearen jarduteko moduak Ertzaintzaren ikerketak zailtzen zituen, bereziki horren izaera ibiltariak eta hartutako segurtasun-protokoloek, hala nola, lapurretak egiteko ibilgailuak erabili aurretik poliziaren presentzia hautemateko neurriek, bai eta joan-etorrietan abiarazitako kontra-zaintzako neurriek ere, poliziaren jarraipenak hautemateko, zailtzeko edo saihesteko.
Taldeak lapurreta egiteko landa-eremuko familia bakarreko etxe bat aukeratzen zuenean, lapurrak etxeko punturik ahulenetan palanka eginez sartzen ziren higiezinera. Etxeetan lapurreta egin ondoren, bazterrean uzten zituzten lapurreta egiteko erabilitako autoak.
Testuinguru horretan, hiru aste baino gutxiagoan lau auto erabili dituztela egiaztatu dute ikertzaileek, guztiak legezko dokumentazioarekin, baina taldearekin inolako harremanik ez duten herritarren izenean daudenak, eta, horrela, identifikazio-lanak zaildu egin dira.
Jarraipena Bizkaian eta Araban
Modus operandi horren bidez, taldeak lapurreta ugari egin ditu azken hilabeteetan, eta ikerketaren bidez lapurreten egileak haiek direla argitu nahi da. Orain arte, eta Ertzaintzako ikertzaile-taldeak egindako kontrol eta jarraipen lanaren ondorioz, taldeari joan den ostiralean, hilaren 13an, Arabako Murgia herriko bizitza bakarreko etxe batean egindako lapurreta leporatu diote.
Horrez gain, agenteek egiaztatu dute joan den zubian Bizkaiko Mungia herriko beste bi etxetan egindako lapurretetan ere parte hartu zutela, bai eta Kantabriako Penagos eta Escobedo de Camargo udalerrietan egun horietan egindako beste bi lapurretatan ere.
Egindako jarraipenek egiaztatu dute taldea Bizkaiko eta Arabako landa-eremuetan ibiltzen zela. Hilaren 13an, esate baterako, Murgian lapurreta egin aurretik, taldea autoan ibili zen Arabako hiriburuaren inguruan, besteak beste, Forondan, Apodakan, Arangizen eta Mendigurenen, lapurreta egiteko etxeak aztertzen. Aurreko egunean, taldea auto berean, Volkswagen Passat batean, ikusi zuten Arrankudiaga eta Amurrio inguruan.
Joan den ostiral gauean, taldeko hiru kide Altubeko ordainlekuaren inguruan atxilotu zituzten, aipatutako autoan Bilborako noranzkoan zihoazela. Harrapatu aurretik, bidaiariek hainbat objektu bota zituzten, besteak beste, bi bihurkin, bi eskularru-pare eta txano bat.
Zure interesekoa izan daiteke
Iaz baino sagar gutxiago bilduko dira aurten, baina indar handia dakarte sagardorako
Sagar uztaren aurkezpena egin dute Villabonako Otalarre sagastian; izan ere, lehortea dela eta ohi baino lehenago hasi dira batzen aurten sagarra. Unai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzaileak adierazi duenez, iazkoarekin alderatuta, % 60 murriztu da bildutakoa. Guztira, milioi bat eta erdi kilo jasotzea aurreikusi dute. Usain eta gustu handia izango dutenez sagarrek, sagardoak alkohol gehiago izango du.
Hondarribiko jaietan gertatutako hiru eraso matxista salatu ditu Udalak, eta gizon bat atxilotu dute
Udalak indarkeria matxistaren adierazpen guztiak “irmo” gaitzetsi ditu. Bestalde, Ertzaintzak 21 urteko gizon bat atxilotu du irailaren 10ean emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du euskal administrazioan euskararen erabilera arautzen duen dekretua
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak memoria ekonomikoan dauden gabeziengatik baliogabetu du Voxek errekurritu zuen araua.
Ehun bat ikuskapen egin dituzte uda honetan EAEko udalekuetan
Eusko Jaurlaritzak hiru ikuskatzaile-plaza sortu zituen, Bernedoko udalekuetan adingabeen sexu-askatasunaren aurkako ustezko delituak salatu ondoren.
Lukas Aguirreren hilketagatik zigor handiena duenak helegitea aurkeztu du, homizidio delitu gisa epaitu dadin
Defentsak Auzitegiari eskatu dio 20 urteko zigorra murriztu dezala, argudiatuz hilketa borroka batean jazo zela eta akusatuak politoxikomaniaren muturreko koadro bat zuela. Donostiako erdiguneko diskoteka baten kanpoaldean gertatu zen, 2022ko abenduaren 25eko goizaldean
Pisako emaitzak hobetzeko autoexijentzia eta Hezkuntza Sistemarekiko konfiantzaren alde egin du Pedrosak
Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketan Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, ikasleen irakurketa gaitasuna hobetzeko neurriak ezartzen ari dira ikastetxeetan, PISA txostenaren emaitza txarren ondorioz.
Nafarroako bizilagun bat identifikatu dute Internet bidez debekatutako armak saltzeagatik
Guardia Zibilak webgunea behin-behinean blokeatu du, eta titularra administrazio-zehapena jartzeko proposatu du.
Bonelli arranoa itzuli da: bi kume jaio dira eta itxaropena berpiztu da Nafarroan
Urteetan, Bonelli arranoa desagertzeko zorian egon da Araban eta Nafarroan. Ale berriak ekarri dituzte eta bertakoekin ugaldu dira. Kumeak izan dituzte, bi, Nafarroan: Ida eta Ondallu.
Eusko Jaurlaritzak euskara babes bereziko kultura ondasun immaterial izendatzeko prozesuari ekin dio
Ekimen horren bidez, euskarari "prestigio handiagoa eta aitortza juridiko eta administratibo sendoagoa" eman nahi dio.
Berriro itzali dute Derion, Loiuko aireportutik gertu, berpiztu zen sutea
Sua astelehenean piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren, sua berriro piztu zen eta lanean jardun dira goizaldera arte.