Hezkuntza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lanbide Heziketa Dualeko matrikulazioak gora egin du 2019-2020 ikasturtean

Hezkuntza sailburuak gaur jakinarazitako datuen arabera, 2.639 ikasle eta 1.435 enpresa daude eredu horretan. Horrez gain, aipatzekoa da gero eta neska gehiago ari direla ziklo industrialetan.
Emakumezko gazte bat, ikasten.
Gero eta neska gehiagok hautatzen dituzte ziklo industrialak. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Ikasturte honetan 2.639 ikasle eta 1.435 enpresa ari dira Lanbide Heziketa Dualean parte hartzen, eta aurreko ikasturteko datuekin alderatuta, gora egin du eredu horren matrikulazioak, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzak sailburuak gaur nabarmendu duenez.

Uriartek, Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordearekin batera Bilbon emandako prentsaurrekoan, azaldu du Lanbide Heziketako eredu honek "enplegagarritasun maila oso altua" duela. 2018-2019 ikasturteko datuak aintzat hartuz, ikasleen % 91k ikasketak amaitu eta hurrengo egunean izan zuten lan-kontratua.

Sailburuak nabarmendu duenez, heziketa-ziklo industrialetan, nesken presentziak bilakaera positiboa izaten jarraitzen du. Ikasturte honetan, ziklo industrialen aldeko aukera egin duten nesken kopuruak % 12,3 egin du gora: iazko 1.776 ikasletik, aurten ziklo horiek ikasten ari diren 1.994 ikasleko kopurura igaro da. Gorakada honekin, ziklo industrialetan dauden ikasle guztien % 11,13 dira emakumeak. Zerbitzuen eremuko heziketa-zikloetan, aldiz, ikasleen %52,89 dira emakumeak.

Ikasketak burutzeko ikasleek aukeratu dituzten hizkuntza-ereduei dagokienez, matrikulen bilakaerak adierazten du % 18,7ko igoera izan dela B ereduan, eta % 5,17koa D ereduan, aurreko ikasturtearekiko. A ereduak gehiengoa izaten jarraitzen du, baina % 4,53 egin du behera. Bost ikasturte atzera begi jarriz gero, are esanguratsuagoa da hizkuntza-eredu horiek (B eta D ereduek) izan duten igoera: 2015-2016 ikasturtean, ikasleen % 25,13k B edo D ereduetan egiten zituzten Lanbide Heziketako ikasketak; ikasturte honetan, ehuneko hori % 41,21era iritsi da.

Lanbide Heziketak, oro har, % 1,85eko hazkundea izan du matrikulatan, 43.140 ikasleko kopurura iritsirik.

Ikasle horien guztien artean % 55,31k zerbitzuekin loturiko zikloen aldeko hautua egin dute, eta % 44,69k industrialen aldekoa. Ikasle-kopurua ziklo industrialetan igo da gehiago, horietan % 2,53 egin baitu gora iazko ikasturtearekin alderatuta. Zerbitzuen sektoreari lotutako zikloetan, berriz, % 1,31koa izan da gorakada.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X