Zergatik ari dira hartzen koronabirusaren aurkako neurri gogorrak?
Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuak eta hainbat udal Gobernuk, azken egunotan, neurri gogorrak ezarri dituzte, COVID-19 gaitzari aurre egitea helburu; besteak beste, koronabirusak aurrera egitea eragozteko, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe eta ikasketa-zentro guztiak itxi egin dituzte. Horren harira, herritar batzuek zalantzak dituzte, neurriak guztiz egokiak ote diren ala gehiegizkoak ote diren; zenbait osasun-agintarik eta adituk esandakoari erreparatuta, alabaina neurri horiek herritar guztiontzako beharrezkoak dira, eta haien helburua da osasun-zentroetan egoerak gainezka egin ez dezala eta profesionalek kontrolpean izan dezatela.
"Etete-neurri horiek hartu ezik, edozeinek izango luke kutsatzeko arriskua", azaldu zion asteazkenean Miren Basaras EHUko mikrobiologoak Euskadi Irratiari. Adituak zehaztu zuenez, osasuntsu dauden eta arriskuko aurrekaririk ez duten herritarrek, koronabirusak kutsatuz gero, sintoma arinak izango dituzte, hori besterik ez: “Baina kutsatuen % 14k inguruk arazo larriagoak izan litzakete, eta % 5ek gaixotasun larriak jasan litzakete, pneumonia kasu”. Basarasek ohartarazi du patologia horiek ospitalean tratatu behar direla: "Kasu asko egotekotan, gerta liteke ospitale-zerbitzuek gainezka egitea".
Espainiako Gobernuak, Osasun Ministerioaren bidez, gogora ekarri du neurrien xedea koronabirusaren eragina murriztea dela, eta beharrezkoa dela zehaztutako neurriak ezartzea, "herritar guztientzat, baina, bereziki, ahulentzat": "Neurriei esker, epidemiak motelago egingo du aurrera, eta osasun-zentroak ez dira beteko", nabarmendu du Gobernuak. Ministerioak adierazi du osasun-laguntza behar dutenek bermatuta egon behar dutela hori.
Miren Basarasen esanetan, kontua da zer ekar lezakeen ospitaletan paziente gehiegi egoteak: hain zuzen ere, epidemiaren eragina asko handitzea. Testuinguru horretan, Osakidetzak esana du ohi baino ohe gehiago dituela prest, balizko egoera horri aurre egiteko, "baina behar-beharrezkoa da neurri zorrotzak ezartzea puntu horretaraino ez iristeko". Mikrobiologoak azaldu du COVID-19 gaixotasunaren heriotza-tasa % 2 edo 3koa dela, eta gripearena, aldiz, % 1ekoa edo gutxiagokoa; horrez gain, "gaitz larriak jasan litzakeen herritarrak, hau da, herritarren % 14, ospitalera joan beharko lirateke", eta, ondorioz, epidemiaren hedapena handiagoa izateko arriskua areagotuko litzateke.
Pertsonen arteko kontaktua minimizatzea
Osasun Ministerioak, halaber, adierazi du prebentziozko neurrien asmoa dela pertsonen arteko kontaktua minimizatzea, "eskola-arloan, lanean, garraioetan, aisialdian, parte-hartzaile askoko ekitaldietan…". Nahia Idoiaga psikologoak nabarmendu du jasotako informazioa "filtratu" behar dugula, eta egoerari heltzeko baliogarritzat jotzen ditugun iturriak identifikatu beharra dugula: "Batzuen antsietate-maila handia da; nolabaiteko autorregulazioa izan behar dugu" adierazi du, ETBko Egun On Euskadi saioan.
Nahia Idoiagaren BIDEOA | Nola azaldu behar zaie haurrei koronabirusarekin gertatzen ari dena?
CONTENIDO NO ENCONTRADO
Osasun-agintarien neurriak betetzeko erabateko egokitasunaren aurrean, Idoiagak gaitzetsi du kontsumitzaile batzuek zenbait supermerkatutan izandako jarrera: "Agintarien jarraibideak ahal bezain argiak eta zehatzak izan behar dira", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago teknikarien greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatuko dute. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk loka jarri ditu.