Euskadiko garraio publikoan eskudirutan ordaintzea debekatuta dago
Euskadiko Garraio Publikoaren Erakundearteko Batzordeak erabaki du garraio publiko guztietan txanpon edo billete bidezko ordainketa indarrik gabe uztea, koronabirusaren pandemiaren aurkako prebentzio-neurri gisa. Erabiltzaileek, beraz, kreditu-txartelaren edo garraio-bonuen modalitate desberdinen bidez soilik ordaindu ahal izango dute.
Neurri hori, kutsadura saihesteko beste jarraibide batzuekin batera, ostiral honetan eztabaidatu dute Euskadiko Garraio Publikoaren Erakunde arteko Batzordeak egindako bileran. Gasteizen, neurri horiek gauerditik aurrera aplikatuko dira, Udaletik jakitera eman dutenez.
Eusko Jaurlaritzatik zehaztu dute nahitaez bete beharreko neurriak direla, baina nolabaiteko tartea utziko diotela operadore bakoitzari berari dagozkion neurriak aplikatzeko. Eskudirutan ordaintzeko debekuaz gain, garraio publikoko ibilgailuen lehen ilarako eserlekuak erabili gabe uztea erabaki dute.
Horretarako, eserlekuak ez erabiltzeko debekua zinta edo kartel bidez adieraziko da. Neurri horren bidez, gidariak kutsatzea saihestea lortu nahi dute. Bestalde, sarrera eta irteera erdiko edo atzeko ateetatik egitea adostu dute.
Berrantolaketa
Halaber, bidaia-txartela edo bonoa baliozkotuko da autobusen eta trenen erdiko aldean dauden makinetan. Zerbitzuak egoerara egokitzea ere erabaki dute, eta, hala, baliabideak optimizatzeko zerbitzuak bertan behera utziko dira.
Gasteizko hiri barruko autobusen kasuan, erabiltzaileen kopurua %45 eta %50 artean murriztu da, koronabirusaren hedapenaren ondorioz.
Autobus barruan metro bateko tartea gordetzea gomendatu die batzordeak zerbitzua erabili behar dutenei. Gainera, gidari bakoitzak bere postua desinfektatu beharko du zerbitzua amaitzen duenean.
Gasteizko kasuan, Euskotrenen garraioari buruzko informazio-bulegoa, Antso Jakitunaren kalean dagoena, itxi egingo da aurrez aurreko arretarako, baina telefono bidezko zerbitzua emango du. BAT txartelak tranbia-geltokietan edo autobus-geltokian dauden makinetan eskuratu ahalko dira.
Gainerako zerbitzuak, hala nola, txartel pertsonalizatua, telefonoz edo postaz izapidetuko dira. Galdutako objektuen zerbitzua Euskotrenek Ibaiondon duen bulegotik emango da.
Taxilariak babestu
Taxien kasuan, billeteekin eta txanponekin ez ordaintzea gomendatzen da, ordainketa telematikoa erabili ahal izanez gero –txartelarekin–.
Era berean, kontaktu intentsiboko guneetan (manillak, buruak edo segurtasun-uhala) garbiketa-neurriak indartzeko eskatu da.
Garraio publikoa koordinatzeko mahaia datorren astelehenean bilduko da, 09:00etan.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.