Koronabirusaren krisiak Bigarren Dibidendu Digitalean ere du eragina
Lurreko Telebista Digitaleko (LTD) kanal guztiak Estatuko etxe guztietan ikusgai egon daitezela bermatzeko lanean ari da Espainiako Gobernua; hau da, koronabirusaren krisiak eragindako alarma-egoera dekretatu baino lehen antena egokituta ez duten etxeetan ere nahi du hori bermatu. Horrela, prozesuak aurrera jarraituko du, baina telekomunikazio-instalatzaileei eskatu zaie ekipo zaharrak ez aldatzeko, une honetan balizko sintonizazio-akats batek ez kaltetzeko inor. Horrez gain, zerbitzuan arazorik saiheste aldera, aldibereko transmisioa ('Simulcast') eskaintzen jarraituko dute, alarma-egoera indarrean dagoen bitartean.
Hala, antenen egokitzapenaren prozesuari eutsiko diote, Informazio Gizarterako Estatu Idazkaritzak FORTAri esan dionez, instalatzaileen jarduera ez eteteko, ahal dela; hori bai, instalatzaileei eskatu diete ekipo zaharrak uzteko, etxe guztietan izateko LTDko kanal guztiak, balizko sintonizazio-akatsak saihestuta.
Testuinguru honetan, normaltasuna berreskuratuta eta isolamendu-agindua bertan behera utzita, antenak berriro egokitzeko bigarren faseari ekingo diote, hori behar duten etxeetarako.
Espainiako Gobernuak, halaber, Bigarren Dibidendu Digitalerako egokitzapenaren prozesuaren egutegia atzeratzea ere aztertu du; azken erabakia, baina, alarma amaituta eta egoera normaltasunera bueltatuta hartuko dute.